Aller au contenu principal

El aviso (filma)


El aviso (filma)


El aviso 2018ko Daniel Calparsoro gipuzkoar zinema zuzendariaren filma da. Jorge Gerrikaetxebarriak eta Chris Sparlingek idatzitako thriller hau Paul Penen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

Sinopsia

Hamar urte dituen arren, Nicok heriotza mehatxu bat jasoko du. Ez daki nork eta zergatik bidali dion abisu hori, eta bere ingurukoen artean inork ez dio garrantzia handirik ematen. Baina Jonek, zenbakiekin obsesionatuta bizi den gazteak, horren berri izanen du. Azken urteotan inguru horretan gertatu diren heriotza misteriotsuak ikertzen ari da Jon, eta uste du Nicok jaso duen mehatxua horiekin lotuta dagoela.

Aktoreak

  • Aura Garrido: Lucía
  • Belén Cuesta: Andrea
  • Sergio Mur: David
  • Raúl Arévalo: Jon
  • Antonio Durán 'Morris'
  • Aitor Luna: Pablo
  • Luis Callejo: Lisandro
  • Julieta Serrano: Asunción
  • Antonio Dechent: Héctor
  • Patricia Vico
  • Juan López-Tagle: erizaina
  • Alfredo Villa
  • Hugo Arbues: Nico
  • Javier Perdiguero: supermerkatuaren nagusia
  • Jon Bermúdez: etakidea

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: El aviso (filma) by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION