Aller au contenu principal

Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa


Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa


Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1919ko Abuztuaren 15ean sortu zen eta herria tradizio handia du. Taldea udalaren menpe dago. Urtean hiru aldiz plazaratzen dira, normalean dultzaineroen talde batekin eta, batzutan ere, La Tafallesa Musika Bandarekin.

Ezaugarriak

Erraldoiek neurri desberdinak dituzte. Errege-erreginak, batetik, 4,15 metro; beste lauek, bestetik, 3,50 metro. Bakoitzaren pisua desberdina da ere bai: Erregea 55 kilo, Txinatarra 37 kilo. Konpartsa dantzatzeko 18 pertsona behar dira: irudi bakoitza hiru pertsona; guztira beste laguntzaileekin batera, hogetia hamar pertsona inguruak dira. Erraldoien egitura orain gutxi arte, 2005 urte arte, egurrezkoa zen; egun, aluminiozkoa da.

Erraldoiekin batera bost kiliki ateratzen dira: Neska beltzatxoa, Mutil beltzatxoa, Begihandiak, Aitona, Mejanero eta bi Zaldiko. Ia guztiak 1919koak dira, Mejanero salbu, Tuterako Oreden del Volantin Tafalla herriari 1981ean oparitua.

Erraldoiak

  • Erregea eta Erregina kristauak
  • Txinatar bikotea
  • Beltzak bikotea

Erregea, Erregina, Gizon txinatarra eta Gizon beltza 1919ko abuztuaren 15ean atera ziren lehenengo aldiz. Emakume txinatarra eta beltza 1981ko abuztuaren 14ean.

Festak

Urtean zehar hiru aldiz ateratzen dira:

  • Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna, Tafallako patroia.
  • Inauterietan
  • Abuztuko herriko festetan

Halaber, Nafarroako eta beste tokietako herri askotan dantzatu eta dantzatzen dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa kaleetan, You Tubeko bideo batean.
  • (Gaztelaniaz):Konpartsaren Facebooken kontu ofiziala.

Ikus gainera

  • Erraldoiak (folklorea)
  • Buruhandiak

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tafallako erraldoi eta buruhandien konpartsa by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205