Aller au contenu principal

Jose Ignazio Urbieta


Jose Ignazio Urbieta


Jose Ignazio Urbieta Egaña (Deba, 1915eko abenduaren 12a - 1999ko maiatzaren 17a) futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea.

Biografia

Deban jaioa, herriko merkatarien semea. Ikasketak Bartzelonako Salesianos ikastetxean egin zituen. Gerra Zibilaren ondoren, 1941tik 1962ra futbolaren munduan murgildu zen, talde desberdinetan jokatuz: Erreala, Deportivo Alavés, Unión Deportiva Las Palmas, Barakaldo CF, Indautxu Kirol Elkartea, Osasuna futbol kluba... Jokalari bezala jokatzeari utzi zionean entrenatzaile bezala aritu zen ere bai.

Futboletik kanpo, dekoratzailea eta imajinagilea zen. Tailerrak Donostian, Gasteizen eta Deban izan zituen. Arte munduan lan garrantzitsuak burutu zituen: Berriatuako kupularen zaharberritzea, Debako Santa Maria elizaren sakristia... 1969an Jorge Oteizak Deban sortu zuen Arte Eskolan aritu zen ere bai.

Baina batez ere kale animaziorako asmatu zituen festetarako karrozek, erraldoiek eta buruhandiek ospe handi eman zioten. Lan horietan teknika asko erabili zituen, tradizionalak eta berriak, batez ere XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrera. Urbietak buruhandien eta erraldoien tradizioa indartu zuen Gipuzkoan. Bilboko Gargantua ere bere lana izan zen.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez. Debako Udala, 2009.

Ikus, gainera

  • Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa
  • Debako erraldoi eta buruhandien konpartsa
  • Oñatiko erraldoi eta buruhandien konpartsa

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): BD Futbol webgunean Urbietaren fitxa.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jose Ignazio Urbieta by Wikipedia (Historical)