Aller au contenu principal

Matar a Jesús


Matar a Jesús


Matar a Jesús 2017ko Laura Mora Ortega kolonbiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia

Paula 22 urteko ikasle bat da. Aita Medellin hiriko unibertsitate publikoan Zientzia Politikoen irakaslea da, eta ikasleek asko maite dute. Paularen aurrean hilko dute aita tiroz. Neskak hiltzailea ikusiko du, hura motor batean hilketa lekutik ziztu bizian ihes egiten duen bitartean. Paula eta familia lur jota geratuko dira, eta, gainera, Poliziaren utzikeria pairatu beharko dute. Izan ere, agintariek ez dute ahaleginik egingo hilketa argitzeko. Paulak, orduan, bere kabuz ikertzea erabakiko du.

Aktoreak

  • Natasha Jaramillo: Paula
  • Giovanny Rodríguez: Jesús
  • Camilo Escobar: Jose Maria
  • Carmenza Cossio: Alicia
  • Juan Pablo Trujillo: Santiago
  • José David Medina: Sancho
  • Juan Camilo Cárdenas: Gato

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Matar a Jesús by Wikipedia (Historical)


ghbass