Aller au contenu principal

Brussels Cycling Classic


Brussels Cycling Classic


Brussels Cycling Classic, 2013. urtera arte Paris-Brusela, Frantzia eta Belgika artean urtero irailaren erdialdera ospatzen den txirrindularitza lasterketa erdiklasiko bat da.

1893an sortua izan zen eta lehenbiziko garailea André Henri belgikarra izan zen, hortaz gaur egun oraindik ospatzen den txirrindularitza lasterketa zaharrena da. Jatorriz Paris eta Brusela hiriburuan artean lasterka egiten zen, hortik iraganean Bi Hiriburuen Lasterketa izendapena jaso izana. Ondoren, Frantziako Pikardia eskualdeko Soissons udalerrian hasi (Paristik 85 km ipar-ekialdera) eta Bruselan amaitzen zen. Beste hainbat ekitaldietan Frantziako Noyon edota Senlis udalerrietan hasi eta Belgikako Anderlecht hiriko Constant Vanden Stock estadioan amaitu zen.

2005ean, finantza-arazoak ekiditzeko eta probaren etorkizuna ziurtatzeko, Eddy Merckx Sari Nagusiarekin bat egin zen.

2013. urtetik aurrera Bruselan hasi eta amaitzen da. Garaipen gehien dituen txirrindularia Robbie McEwen australiarra da, lasterketa bost bider irabazi baitu.

1949ko ekitaldian Jesús-Jacques Moujica urretxuar txirrindulariak hirugarren egin zuen.

Palmaresa

Ikus, gainera

  • klasikoak (txirrindularitza)

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Webgunea (Nederlanderaz) (Frantsesez) (Ingelesez)

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Brussels Cycling Classic by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION