Aller au contenu principal

Maria Medici


Maria Medici


Maria Medici (Florentzia, 1575eko apirilaren 26a - Kolonia, 1642ko uztailaren 3a) 1600-1610 bitartean Nafarroako eta Frantziako erregina eta 1610-1614 bitartean Frantziako erregeordea izan zen.

Biografia

Maria Frantzisko I.a Medici (1541-1587) Toskanako Duke Handiaren eta Joana Habsburgo-Jagellon (1547 – 1578) Austriako artxidukesaren seigarren alaba zen.

Gaztarotik arteez interesaturik egon zen. Jacobo Ligozzi izan zuen irakasle. Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen 1600ean. Frantzian arteak bultzatu zituen. 1610ean senarraren hilketan parte hartu izana leporatu zioten batzuek.

Erregeorde gisa agindu zuen 1610-1617 urteetan. Leonora Galigai eta Concino Concini senar-emazte italiarrek eragin handia izan zuten urte horietan guztietan, eta Concini hilarazi zuen 1617an Maria Medicikoaren seme Luis XIII.a erregeak. 1620an amaitu zen amaren eta semearen arteko gerra, eta Luynes, erregearen ministroa, hil ondoren (1621), Maria Medicikoa semearekin adiskidetu eta Richelieu kardinala sarrarazi zuen erresumako kontseilu nagusian. Richelieuk zuen gero eta aginpide handiagoak biziki kezkatu zuen eta hura hiltzea erabaki zuen. Huts egin zuen saioan (Journée des Dupes, Engainatuen eguna, 1630) eta Frantziatik Kolonia aldera jo zuen ihesi. Hiri horretan hil zen 1642an.

Ezkontza eta seme-alabak

1600eko abenduaren 16an, Lyonen, Henrike III.a Nafarroakoarekin ezkondu zen, 600.000 urrezko dukateko ezkonsaria ordainduta. Sei seme-alaba izan zituzten:

  • Luis (1601-1643), Frantzia eta Nafarroako errege.
  • Elisabet (1602-1644), Espainiako Filipe IV.a erregearekin ezkondua 1615ean.
  • Kristina Maria (1606-1663), Viktor Amadeo I.a Savoiakoa dukearekin ezkondua 1619an.
  • Nikolas Henrike (1607-1611), haurtzaroan hila.
  • Gaston (1608-1660), Orléanseko dukea.
  • Henriketa (1609-1669), Karlos I.a Ingalaterrakoa erregearekin ezkondua 1625ean.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Lorenzo Medici
  • Joana Habsburgo-Jagellon
  • Medici
Collection James Bond 007

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Maria Medici by Wikipedia (Historical)