Aller au contenu principal

Dennis Bergkamp


Dennis Bergkamp


Dennis Bergkamp (Amsterdam, Herbehereak, 1969ko maiatzaren 10a-) Holandako futbolari-ohi eta egun Amsterdamgo Ajaxeko laguntzaile teknikoa da. Aurrelari moduan jokatu zuen bai futbol taldeetan zein selekzioan eta bere lurraldeko jokalaririk onenetarikoa izan da, bere selekzioan golik gehien sartu duen bigarren jokalaria delarik. Halaber, Herbehereetako futbol txapelketaren golegile nagusia 3 aldiz izan da (1991-93), Ajaxekin beti ere.

Zilarrezko Baloia irabazi zuen 1993an eta 2003. urtean FIFAko 100 jokalari onenen zerrendan sartu zuten.

Bere jokoaren ezaugarriak

Azkarra, desmarkatzen jaioa, teknika zoragarriduna, jokoaren bisio zabala,... Dennis Bergkamp jokalari txit osoa zen. Desabantailarik? Sekulako beldurra zion hegan egiteari eta partidaren bat jokatzeko hegazkinik hartu behar bazen, hura autoz joaten zen eta ez bazen posible autoa hartzea, etxean geratzen zen (beti taldearen oniritziarekin, jakina).

Txapelketak

  • 2 Holandako kopa: 1987, 1993
  • Holandako liga 1: 1990
  • Holandako superkopa 1: 1993
  • 3 Premier League: 1998, 2002, 2004
  • 4 Ingalaterrako kopa: 1998, 2002, 2003, 2005
  • 4 Community Shield: 1998, 1999, 2002, 2004
  • 2 UEFA Kopa: 2002, 2004
  • Europako Errekopa 1: 1987

Selekzioarekin

Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin 11 urtez jardun zuen 1990etik 2000ra, 1998an laugarren postua lortuz Munduko Txapelketan, guztira 79 partida jokatuz eta 37 gol sartuz.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Dennis Bergkamp by Wikipedia (Historical)