Aller au contenu principal

Bavariako Erresuma


Bavariako Erresuma


Bavariako Erresuma (alemanez: Königreich Bayern; bavarieraz: Kinereich Bayern) Alemaniako estatua izan zen, 1805ean Bavariako hauteslerria ordezkatu zuena.

Pressburgeko Bakearen ondoren, Maximiliano Josef hauteslea errege bilakatu zen. 1814an Parisko Itunaren bidez Bavariako egungo mugak ezarri zituzten: Austriar Inperioari Tirol eta Vorarlberg ematearen truke Aschaffenburg eta Würzburg bereganatu zituen. 1871n, Alemaniaren bateratzearen ondorioz, Alemaniar Inperioaren zati bat bilakatu zen.

Bavariako erregeak

  • Maximiliano I.a Josef 1805–1825
  • Luis I.a 1825–1848 (†1868)
  • Maximiliano II.a 1848–1864
  • Luis II.a 1864–1886
  • Oton 1886–1913 (†1916)
    • Leopoldo Bavariakoa, printzea, erregeordea 1886–1912
    • Luis Bavariakoa, printzea, erregeordea 1912–1913
  • Luis III.a 1913–1918

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bavariako Erresuma by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION