Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988ko apirilaren 15a) gipuzkoar idazlea da.
Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenetan Graduondokoa egin zuen Málagako Unibertsitatean (UMA). Hainbat kultur proiektu eta zentrotan egin du lan. Kabitu ezina argitaratu zuen 2019an, literatur arloko bere lehen lana, eta, urte bereko Etxepare Saria eskuratu zuen, Etxe honetan (Pamiela, 2019) Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera egindako albumari esker. Berria egunkarian eta Hitzen Uberan agerkari digitalean ere kolaborazioak egindakoa da.
Etxepare eta Juul sariez gainera, Zumaiako Udalak antolatu ohi duen Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan bi sari ditu irabaziak: 2014an, lehen saria lortu zuen (Kolokan ipuina), eta 2018an, bigarren saria (Bazterbideak ipuina).
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou