Aller au contenu principal

Jaurtigune


Jaurtigune


Kosmodromo edo Jaurtigune bat espaziontzi edota satelite artifizialak espaziora jaurtikitzeko gunea da. Kosmodromo hitza jatorriz errusiar-sobietarra da (errusieraz Космодром).

Historia

Historiako lehena Baikonur izeneko Kazakhstanen dagoena da, bertatik espazioratu ziren lehen gizona (Juri Gagarin 1961) eta (Valentina Terexkova 1963) emakumea, baita lehen satelite artifiziala (Sputnik 1957).

Beste jaurtigune ezaguna Cañaveral Lurmuturrean dagoen AEBetako base espaziala dugu. NASAk zuzentzen ditu bertako ekintzak. Bertatik jaurti ziren lehen aldiz gizakia ilargira eraman duten (1969 Neil Armstrong) Apolo misioak ala nola Hubble teleskopio orbitala.

Azkenik ESAk (Europako Espazio Agentziak) bere jaurtiketak egiten dituen basea dugu, Kourou izenekoa Frantziar Guyanan dago kokatua, bertatik jaurti dira Ariane suziri seriea eta bertatik orbitaraziko dira Galileo satelite sareko tramankuluak.

Sobietar Batasunak izan zuen beste jaurtigunerik, gaur egun Errusiak erabiltzen dituenak, hala ere gehienek ez dute gaur egun ia aktibitaterik eta Baikonurrek soilik dirau lehen mailako jaurtigune izaten, besteen artean nagusia Kapustin Yar delako dugu. SESB-k urpekarietatik ere objektuak orbitaratu zituen bere garaian harrigarria badirudi ere.

Beste nazio zenbaitek ere jaurti du satelite edo espaziontzirik, besteak beste, Japoniak, Txinak Gobiko basamortuan dagoen Jiukan jaurtigunetik... India izan da bere sateliteak jaurtitzeko gaitasuna garatu duen azkenetarikoa.

Munduko jaurtiguneak

Europa

  • Esrange,  Suedia
  • Dombarovski,  Errusia
  • Kapustin Jar,  Errusia
  • Plesetsk,  Errusia

Asia

  • Baikonur, Kazakhstan,  Errusia
  • Svobodni,  Errusia
  • Jiuquan,  Txina
  • Taiyuan,  Txina
  • XiChang,  Txina
  • Tanegashima,  Japonia
  • Uchinoura,  Japonia
  • Christmas Island,  Australia (proposatua)
  • Satish Dhawan,  India
  • Singapur,  Singapur (proposatua)
  • Ras el Khaimah,  Arabiar Emirerri Batuak (proposatua)
  • Naro,  Hego Korea (eraikitzen)

Ipar Amerika

  • Cañaveral Lurmuturra,
  • Vandenberg Air Force Base,
  • Kodiak, Alaska,
  • Mojave,
  • Oklahoma,
  • Southwest Regional Spaceport, (eraikitzen)
  • Wallops Island,

Hego Amerika

  • Alcântara,  Brasil
  • Kourou, Frantziar Guyana,  Frantzia eta  Europako Espazio Agentzia
  • Punta Lobos,  Peru

Itsasoan

  • Sea Launch (pribatua)
  • San Marco plataforma, eta  Italia

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Munduko jaurtigune nagusiak

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jaurtigune by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION