Aller au contenu principal

2014 Bolivian


2014 Bolivian


Jarraian, 2014. urtean Bolivian izandako gertaerak azaltzen dira.

  • Urriaren 12an, Evo Moralesek hirugarren agintaldia eskura zuen Boliviako bozetan. Azken inkesten arabera, Evo Moralesek botoen %57 lor zitzakeen, eta, hala, ez zukeen bigarren itzulira joan behar. Boliviako ekonomia industrializatuko zuela agindu zuen presidenteak. Boliviako lehen hauteskunde parekideak izan ziren. Emakumeek hautagaitzen %52 beteko zituzten eta gainera, botoa eman zezaketen herritarren %51,03 emakumeak zirela nabarmendu zuen. Boliviako presidentetzan jarraituko zuen Moralesek, botoen %60 inguru jasota. Hirugarren legealdia izango zuen karguan, eta 2020ra arte izango zen presidente. Datu ofizialik ez bazegoen ere, bozkalekuetan eginiko inkesten emaitzak ontzat jo zituen oposizioak ere. Azkenenean, Evo Moralesek aise irabazi zituen Boliviako presidentetzarako bozak, botoen %60 jasota, eta 2020ra arte segituko zuen karguan. Hirugarren agintaldia zuen jarraian eta Santa Cruzen nagusitu zen lehen aldiz. Fidel Castrori eta Chavezi eskaini zien garaipena Moralesek.
  • Urriaren 14an, Boliviako presidentetza hauteskundeak Evo Moralesek irabazi zituela datu ofizialak jakin aurretik onartu zuten haren aurkariek, arazo teknikoak izan baitziren kontaketan. Zundaketek botoen %60 eman zizkioten Moralesi, baina, botopaperen %57,4 zenbatuta, %55en azpitik zegoen. Moralesek botoen %60 lortuz gero erlojua jango zuela agindu zuen Jorge Quiroga hautagaiak.
  • Urriaren 29an jakin zenez, Evo Morales Boliviako presidentearen MAS alderdiak legebiltzarreko eserlekuen bi heren eskuratu zituen: botoen %61,36 pilatuta, senatuko 36 diputatuetatik 25 izango ziren bereak, eta Diputatuen Ganberako 88, 130etik. Oposizioko alderdi nagusiak botoen %24 jaso zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 2014 Bolivian by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION