Aller au contenu principal

Lehendakariaren zina


Lehendakariaren zina


Lehendakariaren zina Eusko Jaurlaritzako lehendakari hautatuak kargua hartzeko egiten duen zin egiteko zeremonia da, Gernikako Batzarretxean egin ohi dena. Juan Ajuriagerrak prestatu zuen formula zehatz batekin 1936ko urriaren 7an egin zuen lehen zina Jose Antonio Agirrek. Eusko Jaurlaritza modernoko lehendakariek ere zina egin izan dute Gernikan, esaldiaren hitz batzuk aldatuz batzuetan.

Lehenbiziko zina

Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, 1936ko urrian Estatutua onartu zen, eta euskal agintaritza autonomo bat ezarri zen Espainiako Errepublikaren baitan, kontrolpean nagusiki Bizkaia besterik ez zuen aginte bat, lehenbiziko Eusko Jaurlaritza. Kontestu horretan, urriaren 7an, Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren Bilbon. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinegotziek bozkatu eta Jose Antonio Agirre Euzko Jaurlaritzako lehen Lehendakari aukeratu zuten aho batez.

Egun berean, EAJko agintaritzaren ekimenez, egin zen lehendakariaren zina Gernika Batzarretxean. Juan Ajuriagerra orduko EAJko Bizkai Buru Batzarreko prestatu zuen formula, eta euskaraz eta gaztelaniaz irakurri zuen Gernikako Haritzaren azpian Jose Antonio Agirrek. Ukitu sabindarrak dituen bizkaierazko formula bat da, hizkuntza-zuzentasunaren ikuspegitik zalantzazkoa.

Zina gurutze baten eta biblia baten aurrean egin zuen Agirrek. Jean Pierre Duvoisinek euskarara itzulitako Biblia orijinal bat izan zen liburua (argitaratu ziren 256 aleetako bat).

Zinaren aldaerak

Denbora aurrera joan ahala, zinak aldaerak izan dituː

2009an Patxi Lopezek Lehendakari karguaren promesa egin zuen euskaraz eta gazteleraz Gernikako Estatutuaren ale baten aurrean. Hauek izan ziren bere hitzak:

.

2012an Iñigo Urkulluren zinaren formulaː

.

2016an Iñigo Urkullu lehendakariak euskara hutsez erabilitako testua:

. Lehendakariak “Jaungoikoaren aurrean apalik” adierazpena saihestu zuen, eta, 2012an egin zuen bezalaxe, “apal-apalik jaungoikoaren eta gizartearen aurrean” adierazpenarekin ordeztu zuen. 2012an bezala ez zuen biblia erabili, ezta zinaren mahaian gurutzea jarri ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Lehendakariaren zina by Wikipedia (Historical)


ghbass