Aller au contenu principal

Medellín


Medellín


Medellín Kolonbiako ipar-mendebaldeko hiria da, Antioquiako departamenduaren hiriburua. Itsas mailatik 1.538 metrora dago. Herrialdeko bigarren hiririk handiena da, 2.486.723 biztanlerekin, 3.821.797 biztanle metropoli-eremuan. Urrezko triangelua-ren barruan dago, Bogota, Cali eta Pereira hiriekin batera. La ciudad de la eterna primavera, Capital de la montaña eta Ciudad de las flores ezizenak eman zaizkio.

1826an Antioquiako hiriburu izendatu zuten, Santa Fe de Antioquia-k kolonia garaitik zuen titulua. XIX. mendean zehar, Medellín merkataritza-gune dinamiko gisa garatu zen, lehenik urrea esportatzen zuen, gero hiriaren industrializazioaren salgaiak eta gaur egun zerbitzugune garrantzitsua da.

Medellín Kolonbiako produkzio-zentro nagusietako bat da, eta enpresa nazional eta multinazional garrantzitsuen egoitza nagusia da, besteak beste: ehungintza, jantzigintza, metalgintza, energia, finantza, osasuna, telekomunikazioak, eraikuntza, automozioa eta elikadura, besteak beste. Duela gutxi, laugarren industria iraultzaren epizentroetako bat izendatu dute.

Geografia

Klima

Historia

  • 1616ko martxoaren 2an Francisco Herrera y Campuzanok fundatu zuen, San Lorenzo de Aburrá izenarekin.
  • 1675ean Villa de Nuestra Señora de la Candelaria de Medellín izena hartu zuen.
  • 1826ko apirilaren 17an Antioquiako hiriburu bihurtu zen.
  • 1935eko ekainaren 24an Carlos Gardel argentinar abeslaria hirian hil zen hegazkin istripuan.
  • 1993ko abenduaren 2an Pablo Escobar erail zuten, Kolonbiako narkotrafikatzaile nagusia eta Medellingo kartela izeneko erakunde mafiosoaren burua.
  • 1995eko azaroaren 30ean martxan ipini zuten hiriko metroa.

Banaketa administratiboa

  • Popular
  • Santa Cruz
  • Manrique
  • Aranjuez
  • Castilla
  • Doce de Octubre
  • Robledo
  • Villa hermosa
  • Buenos Aires
  • La Candelaria
  • Laureles - Estadio
  • La América
  • San Javier
  • El Poblado
  • Guayabal
  • Belén

Pertsona ezagunak

  • Fernando Botero (1932), eskultorea.
  • Pablo Escobar (1949-1993), Kolonbiako narkotrafikatzaile nagusi izandakoa. Operazio batean erail zuten.
  • Sergio Cabrera (1950), zinema zuzendaria.
  • Alvaro Uribe (1952), politikaria eta herrialdeko presidentea (2002-).
  • Victor Gaviria (1955), zinema zuzendaria.
  • Rene Higuita (1966), futbolaria.
  • Andres Escobar (1967-1994), futbolaria. Selekzioarekin bere atean gola sartu izatearren erail zuten.
  • Victor Hugo Aristizabal (1971), futbolaria. Kolonbiako Ligako goleatzaile nagusia.
  • Santiago Botero (1972), txirrindularia.
  • Juanes (1972), abeslaria.

Hiri senidetuak

  • Kolonbia: Caldas, Manizales eta Pereira, beste askoren artean.
  • Espainia: Medellin eta Bartzelona (Katalunia).
  • Mexiko: Medellin

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Medellín by Wikipedia (Historical)


ghbass