Aller au contenu principal

2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian


2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian


2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak edo —Ipar Euskal Herrian bereziki— 2020ko Ipar Euskal Herriko herri bozak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalen —herriko etxeetako gobernuen— osaera hautatzeko hauteskundeak izan ziren. Ipar Euskal Herriko eta Frantziako udalerrietan egindako prozesu horretan, lehen itzulia martxoaren 15ean izan zen, eta bigarren itzulia martxoaren 22rako zegoen antolatuta, baina COVID-19 gaitzaren pandemiaren ondorioz, ekainaren 28ra atzeratzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak.

Hauteskunde horietan, herriko etxeetako ordezkari berriez gain, Euskal Hirigune Elkargoaren ordezkari berriak ere izendatu ziren. Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik izandako lehen hauteskundeak izan ziren eta, bertan, indar sozialista, liberal, abertzale eta bestelakoek parte hartu zuten. Kanpaina osoan, gaitzat hartu dituzte hizkuntza-politika, trantsizio ekologikoa, mugikortasunaren hobetzea, etxebizitzen gaia eta elkargoaren autonomiaren areagotzea.

COVID-19 gaitzaren pandemiak Euskal Herria bete-betean jo zuen hilabete horietan eta, hortaz, zenbait neurri berezi hartu ziren gaitzaren hedapena murrizteko, adibidez, hauteskunde egonean eskularruak erabili eta higiene neurri bereziak hartu ziren. Bozen bigarren itzuliaren atzerapena zela eta, ikusirik ere abstentzioa historikoa izan zela, batzuek kolokan jarri zuten lehenengo itzuliko emaitzen zilegitasuna. Hala ere, Frantziako Gobernuak emaitza horiek mantentzea erabaki zuen, eta ekainaren 28an izan zen bigarren itzulia Euskal Herriko 18 udalerritan, gainontzekoen kontseiluak lehen itzulian osatu baitziren.

Hauteskunde sistema

160 udalerrik osatuko dituzte udalbatzak Ipar Euskal Herrian datozen sei urteetarako, Euskal Hirigune Elkargoa (158) eta Jeztaze eta Eskiula barnean sartuz. Hauteskunde bikoitza da, boto paper berarekin Euskal Elkargoko ordezkariak ere izendatuko baitituzte.

Ipar Euskal Herriko herriko etxeen hautetsiak hautatzeko bozek bi itzuli dauzkate, Frantzia osoan bezala, baina herri bakoitzak daukan biztanleriaren arabera bi era ezberdinetara bozkatzen da.

1.000 biztanletik gora

1.000 biztanle baino gehiago dauzkaten herrietan, hautagaitza bakoitzak herriko kontseiluak dauzkan hautetsi bezainbeste aurkeztu behar ditu beraien zerrendan, eta lehen itzulian zerrenda batek bozen %50 edo gehiago lortzen badu, ez da bigarren itzulirik izaten eta kontseilua lehen itzuliko emaitzekin osatzen da. Zerrenda guztiak zerrenda itxiak dira, hau da, ezin da hautagairik kendu zerrendetatik.

Inork ez badu lehen itzulian %50eko langa gainditu, gutxienez bozen %10 lortu duten zerrenda guztiak bigarren itzulian aurkeztu daitezke. Emandako bozen %5 baino gehiago lortutakoak beste zerrenda batekin batu daitezke, bigarren itzulirako zerrenda berri bat osatuz. Bigarren itzulian boz gehien lortu duen zerrendak kontseiluko eserlekuen erdia eskuratzen du, eta gainerako eserlekuak proportzionalki banatzen dira zerrenda guztien artean (irabazlea barne), boz kopuruaren arabera. Hartara, irabazleak bermatua du udalerriaren gobernagarritasuna, herriko kontseiluko eserlekuen gehiena eskuratuta.

1.000 biztanletik behera

1.000 biztanlera heltzen ez diren herrietan, hautagaitza banaka edo taldean aurkeztu daiteke. Talde baten aurkeztuz gero, taldeko hautagai guztiak paper bakarrean agertzen dira, baina bozkatzeko unean izen batzuk marratuta ken ditzake hautesleak (zerrenda irekia). Hautagai kopurua kontseiluko hautetsi kopurua baino txikiagoa bada, posible da hautagai baten bat bigarren itzulian bakarrik aurkeztea, hautetsi kopurura heltzeko.

Lehen itzulian hautagai edo zerrenda batek erroldaren %25 eta hautesleen %50 baino gehiagoren babesa lortzen badu, hautetsi eserlekua eskuratzen du bigarren itzulirik gabe. Lehen itzulian kontseilua osatzen ez bada, bigarren itzulian boz gehien lortzen dituzten hautagaiak dira hautatuak.

Euskal Hirigune Elkargoa

Herritarrek haien herriko etxeen hautetsiez gain, Euskal Herri Elkargoko ordezkariak hautatu zituzten boz hauetan, Elkargoa osatu zenetik lehenengo aldiz. Elkargoko osaera herri bozetan herrietako kontseiluekin batera hautatzen da, Frantziako legeek ez baitute ahalbidetzen hauteskunde bereizi bat antolatzea Euskal Herri Elkargorako.

Elkargoa osatzen duten 158 herrietako ordezkariek 233 hautetsiko batzarra osatzen dute, eta udalerri bakoitzak bere biztanleriaren araberako ordezkari kopurua dauka. Ordezkari horiek ere herri bakoitzaren biztanleriaren arabera bi eratara hautatuko dira: 1000 biztanletik beherako herrietan, herriko etxeko hautetsiek aukeratzen dituzte Elkargoko ordezkariak (ordezkaria auzapeza izaten da gehienetan); eta 1000 biztanletik gorako herrietan berriz, herritarrek aukeratu behar dituzte herriko etxerako zein Elkargorako hautetsien zerrenda, eta boto paper ber-beran agertzen dira bi zerrendak.

Hona hemen herri bakoitzak Elkargoan daukan ordezkari kopurua:

  • Baiona: 22 ordezkari.
  • Angelu: 18 ordezkari.
  • Miarritze: 11 ordezkari.
  • Hendaia: 7 ordezkari.
  • Donibane Lohizune: 6 ordezkari.
  • Urruña: 4 ordezkari.
  • Bokale, Uztaritze, Senpere eta Bidarte: hiruna ordezkari.
  • Kanbo, Hazparne, Ziburu, Mugerre eta Hiriburu: bina ordezkari.
  • Gainerako 143 herriak: ordezkari bana.

Euskal Hirigune Elkargoko aurreko lehendakaria Jean Rene Etxegarai izan zen, Elkargoko lehen lehendakaria, hain zuzen.

Hautagai zerrendak

Herriaren araberako zerrenda moldeak

Bi itzuliko hauteskundeak dira, eta hautagaiak askotariko maneretan aurkeztu ziren:

  • 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, pertsona bozkatzen da, nahiz eta gehienak zerrendetan aurkezten diren. 119 herri dira sistema horrekin.
  • 1.000 biztanle baino gehiagoko herrietan zerrenda baten aldeko botoa ematen da, haren osaketa moldatzeko aukerarik gabe: 41 herri.
  • 103 herritan ez da jokorik izanen zerrenda bakarra delako, gehienetan herri txikiak baina beste handiago batzuetan ere (Mugerren, Hiriburun ala Basusarrin, adibidez).
  • 45 herritan bi zerrenda edo gehiago lehiatuko dira.
  • Beste 12 herrietan kasu bereziak dira, zerrendetatik kanpo diren hautagaiak badirelako, zerrenda irekiak direlako edo zerrenda osatugabeak aurkezten direlako.

Hautagaien kidetza politikoa

Hautagaien joera orokorra alderdi politiko handien izenak eta etiketa politikoak saihestea izan zen. Euskal abertzaleak alderdi ezkertiar eta ekologistekin bat eginik aurkeztu ziren hainbatetan. EAJk, Ipar Euskal Herrian txikia izanik, frantses zentro-eskuineko zerrendetan sartu zituen hautagaiak, adibidez, Urruña eta Baionan. Frantziako alderdi handiek Lapurdiko kostaldean zuten presentzia batez ere.

  • Abertzaleek azken bozetan erakutsitako joera gorakorra mantentzea zuten helburu. Ipar Euskal Herriko alderdi abertzale nagusia EH Bai koalizioa zen, eta 2014an indarrak neurtzeko ahalik eta herri gehienetan zerrenda ezkertiar eta abertzaleak aurkezteko apustua egin zuen. 2020an, berriz, herri askotan abertzaleek eta ekologistek batera aurkeztea erabaki zuten, eta EH Baik 1000 biztanletik gorako herrietan 22 zerrendari eman zien babesa. Adibidez, Baionan eta Miarritzen EH Baik, EELVk eta Frantzia Intsumisoaren sektore batzuk sostengatutako zerrendak osatu zituzten, eta Ziburun EH Baik, EELVk eta PSk zerrenda bakarra osatu zuten. Aliantza guzti horietan abertzaleak ziren zerrendaburu.
  • Alderdi Sozialista, estatu mailan zailtasun handietan zen eta Ipar Euskal Herrian Lapurdiko hiri handienetan zituen hautagaiak: Kotte Ezenarro eta Francis Gonzalez Hendaia eta Bokaleko auzapezak, Sandrine Derville Angelun, Henri Etxeto Baionan.
  • Zentro-eskuina, sektore indartsua zen eskualde honetan. LREM Macronen alderdiak ofizialki sustengatu zuen bakarra Veunac Biarritzeko auzapeza zen, baina aurkitzen ziren kideak Etxegarai (UDI) Baionakoaren zerrendan adibidez. LR eskuineko alderdiak zerrendaburuak zituen Aroztegi Biarritzen eta Olive Angelun.
  • Eskuin muturra, hala zenik onartu gabe ere Baionan aurkeztu zen, Pascal Le Sellier hautagaiaren zerrendan: Debout La France alderdikoa. Le Penistak ofizialki izan gabe berriki arte alderdi horretako militante izandakoak aurkitzen ziren.

Aurrekariak

2014ko udal hauteskundeak izan zirenetik aldaketa nabaria izan zen Frantziako eta Ipar Euskal Herriko mapa politikoan: alderdi politiko tradizionalak lehertu egin ziren, eta batzuk desagertzear zeuden; alderdi berriek gora egin zuten azken urtetan (LREM, FN…); eta instituzio eta elite politikoarekiko mesfidantza areagotzen ari zen, Jaka Horien mugimenduak erakutsi zuenez. Ondorioz, herri askotako hautagaiek etiketa politikorik gabe aurkeztea erabaki zuten, alderdi politikoen presentzia apalduz. Ezkerrean, PSren "leherketa" izan zen aldaketa nagusia, eta boz hauetan zerrenda propiorik ez zuen aurkeztu.

Demografikoki ere aldaketak eman ziren Ipar Euskal Herrian. INSEE ikerketa institutuaren azken neurketaren arabera 309.000 biztanletik gora bizi dira Euskal Hirigune Elkargoan (10 urtetan % 10 egin du gora), eta lurralde barneko mugimenduez gain Frantziatik etorritako herritarrak asko dira. Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) eremuko biztanleen % 60 inguru ez dira Euskal Herrian sortuak, eta Baionako erroldako herena hautesle berriak izan ziren boz hauetan. Hala ere, aldaketa horiek ez ziren eman Ipar Euskal Herri osoan zehar, eta desoreka nabaritzen da barnealdearen eta kostaldearen artean: Lapurdin biztanleria % 11 emendatu zen bitartean, Nafarroa Beherean % 6 bakarrik egin zuen gora, eta Zuberoan % 4 apaldu zen.

Lehen itzulia

Koronabirus gaitzaren krisia dela eta, martxoaren 15eko lehendabiziko itzulian abstentzioa izan zen bozetako protagonista nagusia Ipar Euskal Herrian, Frantzia osoan bezala, eta herri andanatan erroldaren erdiak baino gutxiago bozkatu zuen. Hala nola, Baionan eta Angelun abstentzioa % 60tik gorakoa izan zen, eta Miarritzen %59ra heldu zen. Hala ere, COVID-19 birusaren eragina apalagoa izan zen barrualdean eta herri txikietan, non abstentzioa ohiko mailetan mantendu zen. Lehen itzuliak ezusteko handiak ekarri zituen herri eta hiri handietan. Horrekin batera, euskal abertzaleak indartuta atera ziren hainbat herri garrantzitsutan, Hego Lapurdin bereziki: Urruñan, Ziburun, Biriatun eta Uztaritzen gailendu ziren. EH Bai koalizio abertzaleak emaitzak ospatu zituen, eta abertzaleen emaitza onak «tokian-tokian egindako lanaren uzta» direla uste duela esan zuen, baina «desegokitzat jo» zuten bozak mantendu izana, koronabirus pandemiaren hedapena dela eta.

Lehen itzulian, Baionan, Jean Rene Etxegarai atera zen garaile (Union des démocrates et indépendants); Miarritzen, Maider Aroztegi frantses errepublikarra (eskuinekoa); Angelun, berriz, Claude Olive frantses eskuineko orain arteko auzapeza. Maule-Lextarren, Louis Labadot izan zen garaile (Liste d'Union Citoyenne); Donibane-Garazin, Laurent Inchauspe (Donibane Bizi); Hendaian, Kotte Ezenarro (Hendaye Avec Vous); Azkainen, Jean-Louis Fournier (Denen Geroa); Ziburun, Eneko Aldana-Douat (Ziburu Bizi 2020); Uztaritzen, Bruno Karrere (Uztaritze Bai).

Lehenengo itzulian Ipar Euskal Herriko 142 herritan zerrenda irabazleak bozen %50 edo gehiago eskuratu zuen, eta ondorioz, hauteskunde legeak zehazten duenez, emaitza erabakita gelditu zen bigarren itzuliaren beharrik gabe. Beraz, herri horietan hautatutako hautetsiek maiatzaren 18an hartu zuten kargua eta herri kontseiluak osatu ziren. Gainontzeko 18 herrietan inork ez zuenez bozen erdia lortu, bigarren itzulia beharrezkoa zen kontseilua erabakitzeko, ekainaren 28ra atzeratu zena COVID-19 birusaren pandemia medio.

Bigarren itzulia

Euskal Herriko ondorengo 18 udalerritan izan zen bigarren itzulia ekainaren 28an: Aldude, Amendüze-Unaso, Azkaine, Baiona, Bidaxune, Bildoze-Onizepea, Bokale, Hendaia, Itsasu, Landibarre, Larraine, Maule-Lextarre, Miarritze, Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu. Hasiera batean, bigarren itzulia martxoaren 22an izango zen, baina koronabirusaren izurriteak hiru hilabeteko parentesia behartu zuen bi itzulien artean. Azkenean, Frantziako Gobernuak maiatzaren 22an jakinarazi zuen bigarren itzuliaren data, eta hautagaitzak prefekturan erregistratzeko epea ekainaren 2raino luzatu zela jakinarazi zuen.

Lehenengo itzuliarekin alderatuz parte-hartzea emendatu bazen ere, abstentzio historikoa izan zen bigarren itzulikoa ere. Lapurdi kostaldeko hiri handietan batez ere abstentzioa %50etik gorakoa izan zen: %59,84 Angelun, %56,57 Baionan, %54 Miarritzen... Abstentzio handia mantentzeko arrazoi nagusitzat jo zen COVID-19 birusarekiko beldurra, baina politika instituzionalarekiko herritarren interes faltari ere bota zioten errua batzuk.

Udalerri askotan zerrenda anitzek bat egin zuten bigarren itzulirako, auzapezgoa lortzeko xedetan. Miarritzen, adibidez, Brice Morinen zerrenda abertzalea Guillaume Barucqen zerrenda ekologistarekin batu zen, baina bigarren postuan geratu ziren Maider Arrostegiren atzetik; eta Michel Veunac hiriko auzapez ohia erretiratu bazen ere, bere zerrendak Jean-Benoit Saint-Cricqen zerrendarekin bat egin zuen. Hendaian, abertzaleek eta Kotte Ezenarro PSko hautagaiak 2014ko aliantza errepikatu zuten, eta zerrenda komunista ere batu zitzaien. Horrela, bigarren itzulia aise irabazi eta gobernuan irautea lortu zuten sozialistek eta abertzaleek. Senperen ere, Dominique Idiart ezkertiarraren eta Jef Bederede abertzalearen zerrendak batu egin ziren, Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrari auzapezgoa kentzea lortu zuten.

Zerrenda abertzaleek emaitza oso onak erdietsi zituzten bigarren itzulian, Hego Lapurdin batez ere, eta lehenengo itzulian irabazitako udalerriei (Hiriburu, Baigorri, etab.) beste lau batu zitzaizkien. Uztaritzen Bruno Karrerek auzapez karguari eutsi zion, 2014ko emaitzak hobetuz, eta Ziburun Eneko Aldanaren Ziburu Bizi 2020 zerrendak bigarrenaren bozen bikoitza baino gehiago lortu zuen. Urruñan, azken 30-50 urteetan eskuin frantsesak gobernatu ondoren, Filipe Aramendi abertzaleak irabazi zuen, eta abertzaleek kudeatutako 10.000 biztanletik gorako lehenengo udalerria bihurtu zen. Itsasun, lehenengo itzulian bigarren geratu ondoren, Mikel Hiribarren ELBko laborari ezagunak 15 bozeko alde estuarekin eskuratu zuen auzapezgoa. Emaitzez mintzo, EH Baik ondorengoa nabarmendu zuen: «Gaurko emaitzak, urteetan zehar, abertzaleek tokian toki egindako lanaren uzta dira. Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartzen doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz».

Baionan, bestalde, Jean Rene Etxegaraik auzapez kargua errepikatzea lortu zuen. Bigarren itzulirako aliantzak adosteko orduan, Baiona Berde eta Elkarkidea (BBE) zerrenda abertzale ekologistak Henri Etxeto sozialistarekin ez batzea erabaki zuen, Etxeto frantziar nazionalismo jakobinoaren figuratzat hartzen baitzuten eta Ipar Euskal Herriaren autonomiaren eta Elkargoaren kontrakoa baitzegoen; eta Mathieu Bergeren Bihar Baiona taldearekin batzea erabaki zuen. Hala ere, Berger Etxetoren zerrendarekin batu zenez, BBE zerrendak bigarren itzulira bakarrik ez aurkeztea erabaki zuen. BBEren barne zegoen Baionako EELV alderdiak Etxetorekin ez batzea «desastre totala» izan zela adierazi zuen, Etxegarairen alde egitea leporatu zien BBEko kide batzuei, eta Etxetoren alde bozkatzera deitu zuen agiri batean. Orduan, bi zerrenda bakarrik aurkeztu ziren: Etxegarairena eta Etxetorena. 2014an Etxegarai 26 bozen aldearekin gailendu zitzaion Etxetori, eta oraingoan ere emaitza estua espero bazen ere, 1.027ko aldea eskuratu zuen Etxegaraik.

Collection James Bond 007

Euskal Hirigune Elkargoa

Udal hauteskundeen bi itzuliak izan ondoren, udalerri bakoitzak Euskal Hirigune Elkargora bidaliko zituen ordezkariak hautatu behar zituen, eta ordezkari horiek Elkargoko lehendakaria aukeratu zuten uztailaren 17an. Hauteskundeen ondorengo egunetan, Alain Iriart (EH Bai) eta Jean Rene Etxegarai (UDI) Hiriburuko eta Baionako auzapezek lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu zezakeela zirudien. Izan ere, Iriartek jakinarazi zuenez, hautetsiak ikusten hasia zen lehendakaritzara begira, baina Iker Elizalde EH Baiko kideak EH Baik hautagaitza aurkezteko gogoeta egin behar zuela esan zuen. Azkenean, EH Baik uztailaren 9an egindako biltzar nagusian hautagaitzarik ez aurkeztea erabaki zuen koalizioak, EHBairen iritziz «baldintzak ez direlako beteak» hautagai abertzale bat aurkezteko, eta Jean Rene Etxegarairekin mintzatzea lehenetsi zuten.

Bestalde, Miarritze, Angelu eta Donibane Lohizuneko auzapez errepublikanoek ere hautagaitza propio bat aurkezteko aukera iragarri zuten arren, Etxegarairekin lehiatzeko hautagaitzarik ez zuten aurkeztu. Ondorioz, Elkargoko lehendakaria hautatzeko biltzarra heldu zenean, Jean Rene Etxegarairena izan zen hautagaitza bakarra, eta berriz ere lehendakari hautatu zuten, 232 hautetsietatik 148ren babesari esker. Hautagaitzarik aurkeztu ez zuten arren, beste hiru auzapezek ere lortu zituzten bozak: Alain Iriartek, 16 boz lortu zituen; Claude Olivek, bi boz; eta Claude Lougarotek, bat.

Auzapezak

Hurrengo taulan Ipar Euskal Herriko 1.000 biztanletik gorako udalerri guztiak ageri dira, eta herri bakoitzaren biztanleria, bozen aurreko auzapeza eta auzapez berria ikus daitezke.

1000 biztanletik gorako herrien emaitzak

1000 biztanletik gorako herri guztien emaitzak batuz (41 herri guztira), Ipar Euskal Herri osoan zerrenda bakoitzak eskuratu zituzten emaitzak lor daitezke, gainerako herri guztietan (1000 biztanletik beherakoak) hautesleek ez baitute zerrenda bat aukeratzen, hauteskunde sistema dela-eta. Kontuan hartu behar da bigarren itzulia bakarrik 13 herritan izan zela, eta hori dela eta askoz jende gutxiagok bozkatu zuen. Beraz, hona hemen etiketa politikoen emaitzak Ipar Euskal Herrian:

a PS eta PCF barne dauzkaten koalizioei emandako izena.
b LR eta UDI barne dauzkaten koalizioei emandako izena.

Ondoren Ipar Euskal Herriko 1000 biztanletik gorako herri bakoitzeko emaitzak ikus daitezke. Bertan zerrenda bakoitzak lortutako boz kopurua, ehunekoa, herriko etxeko hautetsiak eta Elkargoko ordezkariak ageri dira. Herri guzti hauek 1000 biztanle baino gehiago dauzkatenez, zerrenda itxiak aurkezten dira bozetara.

Ahetze

Ahurti

Aiherra

Angelu

Arbona

2020ko herriko bozak Arbonan egin zirenean, Marie-Josèphe Mialocq herriko auzapezak Beñat Arla haren aurkari bakarraren zerrendak lortutako botoak baliogabetzat jo zituen, Zigor Goieaskoetxea zerrendakidearen "espainiar" nazionalitatea zehaztu gabe zegoelako boto paperetan. Arlaren zerrendakoek helegitea jarri zioten erabaki horri, eta urte bateko justizia prozeduraren ondotik Frantziako Estatu Kontseiluak 2020eko bozak bertan behera uztea erabaki zuen 2021eko maiatzean, «bozkaren zintzotasuna faltsutua» izan zelako. Ondorioz, hauteskundeak 2021eko uztailaren 18an errepikatu ziren.

Arrangoitze

Azkaine

Baigorri

Baiona

Bardoze

Basusarri

Beskoitze

Bidarte

Bidaxune

Biriatu

Bokale

Donapaleu

Donibane Garazi

Donibane Lohizune

Ezpeleta

Getaria

Hazparne

Hendaia

Hiriburu

Itsasu

Jatsu

Kanbo

Larresoro

Lehuntze

Maule-Lextarre

Miarritze

Milafranga

Mugerre

Sara

Senpere

Sohüta

Urketa

Urruña

Uztaritze

Ziburu

Zuraide

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian by Wikipedia (Historical)