Aller au contenu principal

Venera Programa


Venera Programa



Venera espazio programa (errusieraz Венера, mendebaldean, batzuetan, Venus edo Venusik deitua, Sputnik hitzaren kaltetzearen ondorioz), Sobietar Batasunak Artizar planetara bidalitako espazio zunda batzuk osatzen zuten. 3.etik 6.erarteko Venera zundek, Artizarraren atmosferaren neurriak hartzeko betebeharra zuten, eta ez zuten lurreratze sistema berezirik, eta, beraz, soilik, planetaren lurraren aurka talka egin zuten, euren erorketan zehar, Artizarraren atmosferaren bidez informazioa bidali ondoren. Venera 7a, lurreratzeko eta planetaren azalera aztertzeko diseinatu zen, eta modu kontrolatuan lurreratu zen Artizar planetaren lurrean 1970ean.

Venera zundak, beste planeta batetako atmosferan sartu ziren, beste planeta batean modu kontrolatuan lurreratzen, planetaren lurrazaletik irudiak bidaltzen eta Artizarraren radar mapak egiten lehenak izan ziren.

Sputnik, Kosmos eta Korabl saileko zunda asko, Venera Programarentzako frogak izan ziren, baina, huts egin zutenez, ez ziren ofizialki programaren barnean sartu.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Venera Programa by Wikipedia (Historical)