Aller au contenu principal

Noli me tangere


Noli me tangere


Noli me tangere (euskaraz: «Ez nazazu ikutu») Vulgataren testu batean agertzen den esaldia da. (Joanen Ebanjelioan, 20;17) Hitz horiek Jesu Kristok, bere Piztueraren ondoren, Maria Magdalenari esan omen zizkion. Izan ere, testua idatzi zen jatorrizko koiné greziarrean esaldia hau da: μὴ μoυ ἅπτoυ (mè mu haptu), denboran ekintza jarraian adieraziz; horrek beste interpretazioa ahalbideratu du: "Ez atxiki niri".

Interpretazioa

Gertaerak interpretazio desberdinak ezagutu ditu. Maurice Zundel bezalako zenbait autoreren arabera, Maria Magdalena bera ukitu ez zezala eskatuz, Jesusek adierazi zuen behin piztuera lortuez gero, gizateriaren eta bere jainkozko pertsonaren arteko lotura ez dela jada fisikoa izango; hau da, hortik aurrera bihotzaren eta Eukaristiaren bitartez egingo zela.

Era berean, geroago, Tomas apostoluak, gertatutakoa sinisten ez duelako, Jesusen zauriak ukitu nahi izan zituenean, horrela esan zion Jesusek: "Zoriontsu ikusi gabe sinesten dutenak".

Literaturan

Gaius Julius Solinusek topiko literario bat jaso zuen. Esaten zen Julio Zesar hil eta hirurehun urtetara orein zuri batzuk zeudela lepoan Noli me tangere, Caesaris sum ("Ez ikute, Zesarrenak gara") esaldiaz lepokoak zeramatela.

Thomas Wyatt idazleak Whoso list to hunt poeman esaldia erabili zuen.

Beste esanahiak

  • Kantu gregorianoan tropo mota baten gaia da.
  • Eliza ortodoxoan gaueko gaubeilan gertaera hamabi matutien batekin ospatzen da.

Gaia azaldu duten margolari batzuk

  • Giotto, Cappella Scrovegni Padua, eta 1320an Assisen.
  • Tilman Riemenschneider (1490-1492), Staatliche Museum, Berlin.
  • Duccio (1308-1311), Museo dell'Opera Metropolitana del Duomo Sienan.
  • Fra Angelico (1440-1441), San Marco komentua Florentzian.
  • Guillaume Barbe (1468/1469), Notre-Dame katedrala, Rouen.
  • Federico Barocci (1590), Alte Pinakothek, Munich, eta Uffizi Galeria Florentzian (1590).
  • Martin Schongauer, Unterlinden Museoa Colmar.
  • Lavinia Fontana (1581), Uffizi Galeria, Florentzia.
  • Nicolas Poussin (1653), Pradoko museoa, Madril.
  • Le Corrège (1525 inguruan), Pradoko museoa, Madril.
  • Hans Baldung (1539), Hessisches Landesmuseum, Darmstadt.
  • Paolo Veronese, Grenobleko museoa.
  • Bronzino (1531), Buonarroti Etxea, Florentzia eta Louvreko museoa, Paris.
  • Hans Memling (1480), Alte Pinakothek, Munich.
  • Giovanni Paolo Lomazzo, Pinacoteca Civica, Venezia.
  • Andrea del Sarto, San Salvi Museo, Florentzia.
  • Maurice Denis (1895-1896), Maurice-Denis «Le Prieuré » museoa.

Iruditegia

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Esaldiaren interpretazioa.
  • (Gaztelaniaz):Noli me tangere artean.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Noli me tangere by Wikipedia (Historical)