Aller au contenu principal

Eddy Pieters Graafland


Eddy Pieters Graafland


Eduard Laurens "Eddy" Pieters Graafland (Amsterdam, 1934ko urtarrilaren 5a - Barendrecht, 2020ko apirilaren 28a) herbeheretar futbolaria izan zen, Herbehereetako atezainik onenetako bat. Amsterdamgo Ajax eta Feyenoord taldeetan jokatu zuen. Feyenoord taldearekin Europako Kopako txapelduna izan zen 1970ean. Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin 47 aldiz jokatu zuen.

Palmaresa

Ajax

  • Liga bat: 1956-57

Feyenoord

  • Ligak: 1960-61, 1961-62, 1964-65, 1968-69
  • Kopak: 1964-65, 1968-69
  • Europako Kopa: 1969-70




Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Eddy Pieters Graafland by Wikipedia (Historical)