Aller au contenu principal

Narkokultura


Narkokultura


Narkokultura, narkotrafikoak kulturaren bidez gizartean duen eragina da. Narkokulturak, ukitu dituen gizarte guztiak eraldatu ditu. Narkokultura 1960an sortu zen Estatu Batuetan Mexikon eta Kolonbian. Herrialde hauek droga trafikoaren ibilbide ohikoenak izan ziren eta bertan, marihuana, kokaina eta heroina bezalako drogak mugitzen ziren. Honekin kultura autoktono bat sortu zen eta droga trafikoarekin eta droga kontsumoarekin zerikusia zuten jokabideak nagusitu ziren.

Narkokulturaren fenomenoak kulturaren hainbat aspektutan eragina izan du, musikan, modan, artean, literaturan, arkitekturan, ohituretan eta bizitzeko moduan baina bereziki, indarkeriaren normalizazioan, armekiko kulturan eta “denak balio du” pentsamendua nagusitzearekin. Idazle bihurtutako narkotafikante ohi baten hitzetan, Andres López López, “La gente siente identidad cultural hacia el capo. Ven  un héroe, un hombre de clase baja que consigue dinero”. Krimen-organizazio hauek gobernuaren kontrola hartzen duenean narkoestatu izena hartzen du errealitate horrek.

Javier Darío Restrepo, idazle eta kazetariaren arabera, narkokultura dirua eta indarkeria hobesten duen kultura da.

Narkokulturak izandako gorakadak, narkotrafikatzaile askok modu arduratsuagoan jokatzea ekarri zuen, gizartearen eta autoritateen aurrean mesfidantzarik sortu gabe.

Estatu Batuak

Estatu Batuetan narkokulturak  20-30.hamarkadan du bere jatorria, alkoholaren “debekuaren garaian”, orduan gangsterrak eta krimen organizatuak estatubatuar gizartean eragina izaten hasi zen.

Narkotrafikatzaile-mafien dirua iparramerikar gizartean sartzen hasita zegoen, Mexikotik Kaliforniaraino. New York eta Kalifornia, irrati, zine, telebista, eta literaturaren epizentro ziren eta hauek 1960an, drogak legalizatzeko mugimenduaren ondorioz, krimen organizazioa eta indarkeria zuritzen hasi ziren.  Beraz, irrati, zine eta literaturan gai honek izan zuen gorakadak narkotrafikoaren eraginaren gorakada ere ekarri zuen.,

Hurrengo hamarkadetan, mafia italo-amerikarrak, judu-amerikarrak eta irlandar-amerikarrak, nahiz eta drogekin hasiak ez zeuden, 1970eko hamarkadan kokainaren eta marihuanaren kontsumoaren gorakadaren ondorioz, droga ilegalen negozioan parte hartzen hasi ziren, batik bat Latinoamerikatik zetorren drogarekin. Estatu Batuetako ekialdean, bertako beste mafia batzuen artean errusiar mafiak ere lan egiten hasi ziren.

Ipar Amerikako mafia eta krimen organizatua harremanetan hasi zen Latinoamerikako emigrante eta mafiekin. Horrela, 1980. hamarkadan, Mexikoko eta Kolonbiako kartelak besteak beste, Kalifornian, New Yorken eta Floridan kokatu ziren. Hollywooden, mafien inguruko pelikulak ere egiten hasi ziren. 1975ean “El padrino” eta bere ondorengoak II eta III, “Calles  peligrosas” eta “Caracortada” izan ziren famatuenak.  Pelikula hauek narkokulturaren fansak sortu zituzten. 1990ean, zine afro-amerikarrak  ere narkotultura honen eragina  jaso zuen. Hasiera batean, rap-a eta hip hop  musika generoetan nabarmendu zen  pandilla eta drogen kulturaren gorespena ondoren,“Los colegas del barrio” eta “South Central” bezalako filmetan izan zuen islada.

Estatu Batuetan, mexikarren presentzia ugariagatik, kultura txikana-ren eragina handia izan zen.

Rap eta hip hop afro-amerikarrean oinarrituta, Puerto Ricoko narkoak Estatu Batuetara egindako diasporan, beraien narkokultura propioa sortu zuten. Rap, hip hop, trap eta reggaeton musika generoetan aipagarrienak Wisin & Yandel, Don Omar, Anuel AA, Vico C, Tempo eta Nicky Jam  artistak. Hauek, narkotrafikoarekin erlazionatu izan dira eta beraien abestietan narkokultura ere normalizatu dute.

Kolonbia

Narkotrafikoa Kolonbian marihuanaren esportazioarekin hasi zen, 1970eko hamarkadan, Europara eta Estatu Batuetara eramaten zuten. Kolonbiako kultur aniztasunaren ondorioz, eskualde bakoitzak modu desberdin batean jaso zuen narkokulturaren ikuspuntua. Irratiaren, telebistaren, zinearen eta literaturaren eraginez talde kriminalen erromantizazioa hasi zen. Latinoamerikan telenobelen fenomenoa eman zen.

Eragina musikan

Narkotrafikatzaileak musika taldeak bultzatu zituzten eta  beraien festetan oso ohikoak izaten ziren. “Vallenato” musika generoko abeslariei adibidez, beraiek grabatzen ari  ziren diskoen  erdikaldean narkoei agur bat bidaltzeko ordaintzen zieten eta hau narkoentzako, estatus bat lortzeko modua zen. Honetaz gain, musikagileei narkotrafikatzaileen bizitzaren inguruko abestiak sortzeko ere eskatzen zieten.

2000-2010 urte bitartean reggaeton musika generoa garrantzia hartzen hasi zen  Kolonbian, bereziki Medellínen. Reggaeton artista batzuk narkotrafikoarekin lotura estua izan zuten, beste batzuk aldiz, J Balvin abeslaria esate baterako, reggaetoia narkokultura sustatzeko erabiltzearen aurka agertu zen.

Narko-politika eta narko-dirua

Kasu batzuetan gizarteko alderdi batzuk mafiak politikan, ekonomian eta kulturan esku-hartzea begi onez ikusi zuten. Politikariak narkotrafikatzaileen aldetik dohaitzak onartzen hasi ziren eta 1980ean kanpaina politikoak ordaintzera, botoak erostera edo elekzioak beraien nahi zutenaren alde manipulatzea ere iritsi ziren.

Narko-turismoa

Narkotrafikoari buruzko  telesailen arrakastaren ondorioz, narkoekin lotutako gertaerak, lekuak zein pertsonak oso ezagunak bihurtu ziren. Horrela,  Kolonbia eta bereziki Medellin, toki turistiko izatea ere iritsi zen.  Fenomeno bera gertatu zen gangsterrei edo mafiei lotutako lekuekin, hauek ere ospe handia lortu zuten.

Pablo Escobarren kasuan,  Napoleseko bere etxaldea, bere auzoa eta La Catedral espetxea besteak beste, oso ezagunak egin ziren.

Mexiko

Mexikon narkokultura,  narkotrafikoaren gorakadarekin batera hedatzen hasi zen,1970-1980 urte bitartean. Narkoen eragina Mexikoko iparraldean hasi zen, Estatu Batuetako mugan hain zuzen ere. Kolonbian gertatutakoaren antzera, narkotrafikoaren irabazi ugariak moda bitzitzan izan zuten islada nabarmenena, luxuzko erosketetan edo gustu xelebreetan ( kotxe garestiak, etxe ikaragarriak…)

Musikan eragina

Musikan genero berri bat sortu zen “narko-korrido” izenekoa. Bertan, narkotrafikatzaileen istorioak eta ibilbideak kontatzen ziren.

Erlijioa eta espiritualtasuna

Narkokultura herrikoian kondairak sortzen hasi ziren, Jesús Malverderena esate baterako. Pertsonai mitikoa, gaizkilea, narkoak santu bezala gurtu zutena, “El Santo de los Narcos” izena ere hartu zuen.

José Carlos G.Aguiar antropologoaren ustetan, narkotrafikatzaileen buru kriminalak gizaki boteretsuaren kontzeptua bereganatzen du eta inpunitatean jokatzen dutela pentsatzen dute.

Edertasunaren erreginak

Mexikoko narkotrafikatzaileak emakume ederrenganako atrakzioa zuten eta narko batzuk Mexikoko edertasunaren erreginekin, maitasun harremanak ere izan zituzten.

Lasterketa zaldiak

Narkoak  “Azteca” zaldi arrazaren inguruan kultura berri bat sortu zuten. Zaldi hauek narkoek hezten zituzten  eta ospakizunetan eta hiletetan erabili ohi zituzten.

Lasterketa zaldien negozioak diru inbertsio handiak  jaso ditu narkotrafikatzaileen aldetik eta zaldi hauek nazioarte mailan lehiatu dira, adibidez, Estatu Batuetan.

Narko-funeralak eta hilerriak

Mexikoko narkotrafikatzaile batzuk hileten inguruan ere  kultura propioa  sortu zuten. Beraien hileta-elizkizunetan, eskualdeko musika banda mexikarrek jotzen zuten, likorea banatzen zen, sikarioek airera tiro egiten zuten eta Azteka zaldiak erabiltzen zituzten.

Narkotrafikatzaileen gustu xelebreak medio, Culiacán bezalako hirietan, ehorztetxeak luxuzko zerbitzuak eskaintzen hasi ziren. Bertan, hilobiak luxuzko etxeen. itxura zuten hilerria eraiki zuten.

Peru

Perun, Kolonbian gertatutakoaren antzeko fenomenoa eman zen. Narkotrafikoaren irabaziekin mugimendu sozialistak eta komunistak finantzatu ziren, adibidez Sendero Luminoso taldearena.

Agintarien arabera, 2018an, 23 familia arteko klan perutarrak kokaina biltzen zuten mafia serbiarrentzat gero Europara bidaltzeko helburuarekin. Droga trafiko ilegalen kontrola Mexikarren eta Brasildarren eskuetara pasatu zen.

Alberto Fujimoriren agintaldian, narkotrafikoa goi mailako botere sisteman sartu zen, Vladimiro Montesinos-en eskutik. Azken honek, Evaristo Porras-en bitartekaritzari esker Medellingo kartelarekin lotura zuen eta. Garai honetan  “Narkopolitiko” hitza erabiltzen hasi zen, mafiekin lotura zuten politikariak izendatzerakoan  eta kanpaina politikoen finantziazioaz hitz egiterakoan.

Perun hainbat liburu idatzi dira narkoterrorismoaren garaiaren inguruan, esate baterako Polvo en el viento eta pelikulak ere grabatu dira gai berberaren inguruan.

Bolivia

Bolivian beraien arbasoen kulturan du narkokulturak jatorria. Bertako indigenek koka landareak ekoizten zituzten eta koka hostoa edo honen eratorri naturalak kontsumitzen zituzten. Labore hauen presentzia handia zen, gehien bat Villa Yapacaní eskualdean, non ekonomiaren zati garrantzitsua koka ekoizpenetik  eta laborategi klandestinoetatik zetorren. Narkotrafikatzaileek kokainaren kimiko eratorriak sortzen zituzten.

2018an, Bolivia kokaina produkzioan, mundu mailan,  hirugarren postuan kokatu zen.

Brasil

Nakotrafikoak Brasilen ere,  azpikultura bat sortu zuen bereziki espetxeetan eta faveletan. 1970eko hamarkada bukaeran hasita, Brasilgo krimen organizazio handiena Comando Vermelho izan zen  eta honek, eragin handia izan zuen legez kanpoko ekintzetan eta narkotrafikoan.

Bestalde, bertako taldeak nortasun edo identitate  propioa ere  sortu zuten. Faveletan esate baterako, guztiz armatuak eta narkotrafikoaren apologia egiten zuten familia eta komunitate osoak zituzten.

Musika

Comando Vermelho-ko kideak pandillei eta narkotrafikoaren buruzko bertsioak sortu zituzten, Funk carioca izeneko generoan. “Brasilgo funk-a” faveletan sortua izan zen.

Primeiro Comando da Capital izaneko narkotrafikatzaile talde kriminalak, Comando Vermelho-ren etsaia izan arren, Brasilgo narkokulturan antzeko eragina izan zuen.

Narcos telesaileko abesti nagusia ere, “Tuyo”, Rodrigo Amarante musikari brasildarrak sortu zuen eta Pablo Escobarren bizitza izan zuen inspirazio iturri.

Venezuela

Kolonbian bezala, Venezuelako narkotrafikoa La Guajira penintsulan sortu zen, Zulia estatuarekin muga egiten duen lekuan.  Zonalde hau indigenei lotutako mafien menpe zegoen, Wayuú izenekoak. Hauek  Panama, Aruba eta Curaçaotik zetorren kontrabandoa kontrolatzen zuten hasiera batean. 1970-1980eko hamarkadan, Venezuelak petrolioaren oparoaldiaren garaia izan zuen  eta honek diru mugimendu handia ekarri zuen. Bestalde, elite politiko eta ekonomikoaren aldetik militarrak behe mailako talde bezala hartuak izan ziren, horregatik 1992ko petrolioaren krisiaren ondoren hauen altxamendua  eman zen.

Honi, Kolonbiako gatazka armatuak, bertako ekonomia ahula eta narkoen gerrak gehitu zitzaizkien eta ondorioz,  kolonbiar txiro ugarik Venezuelara emigratu zuen, horien artean gaizkile taldeak zeudelarik.

1980ko hamarkadan Venezuelako narkotrafikatzaile ezagunena, Rafael Enrique Clavel, Tijuanako kartel batekin bazkidetu zen. Clavelek Tijuanako kartelaren bidez, Sinaloa karteleko, Héctor Luis Palma Salazarren familia hiltzeko agindua eman zuen. Hilketa burutu ostean Clavelek, familiako lau eta bost urteko seme-alabak zubi batetik jaurtitzen ari zeneko   bideo  grabaketa bidali zion. Mendeku bezala, Palmak, Clavel hiltzeko agindua eman zuen.

Kontrabandistak izan ziren militarrengan  eragiten hasi zirenak.  Militarrak diruz ordaintzen zituzten beraien produktuak mugatik edo logistika zentroetatik pasatzen uzteko. 1990ko hamarkadan, Soles kartela sortu zen. Hauek narkotrafikoan, meatzaritza ilegalean eta erregaien kontrabandoan aritzen ziren.

Narkoestatua

Kontrabandistez gain 1990ko hamarkadan, Soles kartela,Kolonbiako narkogerrilekin ere batu zen, FARC eta ELN-kin adibidez. Drogaz hornitzeko beraien ibilbideak sortu zituzten Caribe irletara, Dominikar Errepublikara, Haitira, Mexikora… Venezuelar estatuan, Apure, Barinas eta Táchira droga sartzeko bideak aurkitu  zituen narkogerrilak. 1998an, Hugo Chavez buru zuela,  Venzuela narkoestatu bihurtu zen.

Venezuelan narkokulturak, Kolonbiako, Mexikoko eta Italiako mafien joera berberak jarraitu zituten. 1980ko hamarkadan adibidez, Venezuelan Kolonbiako musika entzuten hasi zen.

Edertasunaren erreginak

Venezuelan, Kolonbian eta Mexikon eman zen fenomenoa berdina errepikatu zen, narkotrafikatzaileak emakume ederrenak  aukeratzen zituzten beraien emazte izateko.

“Los Pranatos”

Hugo Chavezen gobernaldian, kartzelak leku osasungaitzak, gainpopulatuak eta arriskutsuak ziren eta bertan “pranes” izeneko fenomenoa sortu zen. Horrela, Iris Varela kartzela ministroaren babespean, ilegalidade eta biolentziaren inguruko kultura sortu zen Venezuelako kartzeletan. Espetxetan “praneak” bapo bizi ziren, mariguana sailak, golf zelaiak, igerilekuak, jatetxeak, okindegiak, diskotetak... zituzten eta guzti hau  presondegien onarpenarekin.

Alderdi espiritualean eta erlijiosoan, sorginkerian eta santutasunean sinismen edo usteak sortu zituzten beraien indarkeria justifikatzeko.

Kolektiboak

Chávezen gobernuan sortutako kolektibo armatuak eta Maduroren erregimenean indartu zirenak, inpunitate osoz estortsioak egiten zituzten, herrialdean droga saltzeaz  eta banatzeaz arduratzen ziren eta bahiketa eta lapurketa ugari ere egiten zituzten.

Talde bortitzenen artean Carapaicas, Tupamaros, La Piedrita, Coordinadora Simón Bolívar, El Gran Polo Patriotico eta Colectivo Alexis Vive aurki zitezken. Talde hauek  errusiako armak lortu, narkogerrilen aldetik entrenamentu militarra eta BACRIMs narkotrafikatzaile kolonbiarrekin negozioak abian jarri zituzten.

Espania

Espainan, narkotrafikoaren presentziak eta narkoen inguruko telesailen arrakastak eraginda, hegoaldeko  hainbat herritan narkokulturaren elementu batzuk ikus zitezken. Gibraltarren, Algecirasen eta Cadizen adibidez, kamiseta batzuen aurrekaldean droga deskargaren irudiak ageri ziren estanpatuta.

Txile

Narkokulturak  Kolonbian eta Mexikon izandako gorakadaren ondorioz  Txilera ere  zabaldu zen.

Bertako ikus-entzunezko kateetan, narkotrafikoaren inguruko telesailak ere sortu zituzten, Prófugos esate baterako, hau Kolonbiako eta Mexikoko telesail arrakastatsuenetan oinarrituta zegoen.

Txilen narkoen hiletak ospatzen hasi ziren  eta hauetan tiroak airera botatzen zituztenez, gobernuak protokolo bat sortu beharra izan zuen eta arrisku handiko hiletatzat hartuak izan ziren.

Egile eskubideak

Nakotrafikatzaile batzuk berain ospetik onura ateratzen saiatu ziren. Berain izen eta ezizenak marka bezala erregistratzen zituzten gero, edozein motako produktuetan hauek merkatura ateratzeko.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Narkokultura by Wikipedia (Historical)


ghbass