Aller au contenu principal

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila


Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila (2012ra arte Herrizaingo Saila) Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasunaz eta barne arloetaz arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren saila da. 1936 urtean sortu zen eta 1980 urtean berrezarri zuten demokraziarekin batera.

Egungo Segurtasun Sailburua Josu Erkoreka jeltzalea da.

Antolaketa

  • Segurtasun Sailburutza
    • Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza
    • Komunikazio Zuzendaritza
    • Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
      • Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Ekonomikoen Zuzendaritza
      • Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
      • Giza Baliabideen Zuzendaritza
    • Segurtasun Sailburuordetza
      • Larrialdiei Aurreko Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
      • Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
      • Trafiko Zuzendaritza
      • Ertzaintzaren Zuzendaritza
      • Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza
    • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza

Atxikitutako organoak

  • Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua
  • Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea
  • Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea
  • Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua
  • Jokoaren Euskal Kontseilua
  • Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea
  • Euskadiko Apustuen Batzordea
  • Ertzaintzaren Kontseilua
  • Tokiko polizia-koordinaziorako Batzordea
  • EAEko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea
  • Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa
  • Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • SOS Deiak

Sailburuak

  • 1936-1937: Telesforo Monzon
  • 1978-1980: Jose Maria Benegas
Demokraziaren berrezarpena
  • 1980-1988: Luis Maria Retolaza
  • 1988-1991: Juan Lasa
  • 1991-1998: Juan Maria Atutxa
  • 1998-1999: Jose Manuel Martiarena
  • 1999-2009: Javier Balza
  • 2009-2012: Rodolfo Ares
  • 2012ko abuztua-2012ko urria: Idoia Mendia
  • 2012-2020: Estefania Beltran de Heredia
  • 2020tik: Josu Erkoreka

Ordezkaritzak

Herrizaingo Sailak honako ordezkaritzak ditu Euskadiko hiru lurraldeetan:

  • Joko Lurralde-bulegoa Gasteiz, Bilbo eta Donostian.
  • Trafiko Lurralde-bulegoa Gasteiz, Bilbo eta Donostian.
  • Hauteskundeen Dokumentazio Zerbitzua Bilbon.
  • Hauteskundeen Lurralde Zerbitzua Bilbon.

Kanpo estekak

  • Segurtasun Sailaren webgune ofiziala
  • Ertzaintzaren webgunea

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila by Wikipedia (Historical)


ghbass