Aller au contenu principal

Informer (telesaila)


Informer (telesaila)


Informer telebistako drama britainiarra da, Rory Haines eta Sohrab Noshirvani-k sortu eta idatzia eta Neal Street Productions ekoiztetxeak BBC-rentzako sortua. Telesaila BBC One katean emititzen hasi zen 2018ko urriaren 16an.

Protagonistak dira Nabhaan Rizwan, Paddy Considine eta Bel Powley.

Sinopsia

Raza (Nabhaan Rizwan) gaztea bigarren belaunaldiko pakistandar-britainiarra da. Ustekabeko atxiloketa baten ondoren, Poliziako terrorismoaren kontrako unitate bateko bi agentek, Gabe beteranoak (Paddy Considine ), eta Holly emakumezko hasiberriak, erreklutatu egingo dute informatzaile eta ezkutuko agente gisa. Helburua da Londresko kontaktu islamiko jihadistetan informazioa lortzea, gerta litekeen atentatu handi bat ebitatzeko.

Aldi berean, traman Razaren familia nahasten da bere gogoaren kontra, eta Gabe poliziaren iragan iluna (infiltratua egon zen talde ingeles supremazistetan) faktore argitu gabeko bat da.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Informer (telesaila) by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205