![Ainhoa Urien Ainhoa Urien](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/db/Ainhoa_Urien._Idazlea_eta_pilotaria.jpg/400px-Ainhoa_Urien._Idazlea_eta_pilotaria.jpg)
Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, Bizkaia, 1995eko uztailaren 18a) idazlea eta pilotaria da
Ainhoak Zelaietako Herri Eskolan ikasi zuen 12 urtera arte, ondoren DBH Traña-Matienako institutuan eta Batxillerra Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.
Filosofia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.
Mondragon Unibertsitatean (Aretxabaleta) berriz, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT). Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista graduondokoa, UEUn (Eibar).
Idazlea eta pilotaria izateaz gain, bertsozalea ere bada.
Abadiñoko bertso-eskolan aritua. 2017an gai-jartzaile hasi zen, Eskolartekoan, Bizkaiko Taldekakoan eta Durangaldeko Kopla Txapelketan.
Idazle sena betidanik izan du. Umetan irakurzaletasun handia eta idazteko grina. Lehenengo ipuina 12 urterekin idatzi zuen, eta Abadiñoko Ipuin Lehiaketako irabazle suertatu zen.
Gaur egun Anboto astekariko zutabigilea da. Bere zenbait poemak Maiatz aldizkarian argitaratuko ditu. Bere lehen liburua Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa 2020an argitaratu du. 2009ko udan, Ainhoak 14 urte bete zituenean Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua oparitu zion amak baita koaderno berde bat ere, forma geometriko doratu eta gorriekin, ordutik bata zein bestea mimo handiz irakurri, zikindu eta gorde omen ditu, erabiliaren erabiliaz sentimenduz eta bizipenez bete eta ajatu diren arte, lehen liburua borobildu duen arte.
Pilotan, ume-umetatik ibili da, Abadiñoko Atxarte Pilota Elkartean lehenengo, eta gero, palan hasteagaz batera, Abadiñoko Tornosolo taldean, bai trinketean (paleta argentinarraren modalitatean) eta baita frontoian ere (ezker horman gomazko paletarekin). Gaur egun, Hernaniko Palistak klubean aritzen da palista moduan.
Pilotari ibilbidea palista izatearekin ere uztartzen du, gaur egun, palan jokatzen baitu, batez ere federazioak antolatutako txapelketetan eta txapelketa herrikoietan.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou