![Witness for the Prosecution (1957ko filma) Witness for the Prosecution (1957ko filma)](/modules/owlapps_apps/img/nopic.jpg)
Witness for the Prosecution 1957ko Billy Wilderrek zuzendutako film dramatiko bat da, Agatha Christie idazlearen izen bereko antzezlanean oinarritua. Tyrone Power, Marlene Dietrich, Charles Laughton eta Elsa Lanchester aktoreek antzeztu zuten.
Leonard Vole, gizon gazte eta eder bat, French anderearen hilketaz akusatzen dute, adineko emakume aberats bat, adiskide bilakatutakoa. Krimenaren ustezko eragingarria hildakoaren ondasunak oinordetzan jasotzea da. Bere aurkako frogak ugariak dira, baina, hala ere, Sir Wilfrid Roberts londrestar abokatu kriminalista entzutetsuak bere defentsa hartzen du.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou