Aller au contenu principal

Anthony Mamo


Anthony Mamo


Sir Anthony Joseph Mamo (Birkirkara, 1909ko urtarrilaren 9a - Mosta, 2008ko maiatzaren 1a) Maltako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Maltako Unibertsitatean eta abokatu gisa lan egin zuen Administrazioan sartu aurretik. Maltako Epaile Burua izan zen 1957tik 1971ra. Azken urte honetan Maltako gobernadore orokorra izendatu zuten eta Maurice Dorman ordezkatu zuen. 1974ko abenduaren 13an Maltako errepublika aldarrikatu zen eta Mamo herrialdeko lehen presidentea izan zen. 1976ko abenduaren 27an Anton Buttigiegek ordezkatu zuen.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Anthony Mamo by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION