Aller au contenu principal

Celia Brañas


Celia Brañas


Celia Brañas Fernández Miranda (A Coruña, 1880ko maiatzaren 20a – A Coruña, 1948ko ekainaren 12a), zientzilari galiziarra, aitzindaria izan zen emakumea kultura zientifikora hurbiltzera.

Biografia

Gurasoak Consuelo Fernández Miranda eta Gonzalo Brañas Sánchez-Boado kazetaria, idazlea eta farmazeutikoa izan ziren. Bere anaia Gonzalo Brañas Fernández zientzilaria izan zen.

1908an irakasle laguntzaile moduan hasi zen lanean A Coruñako irakasleentzako Eskola Normalean. 1911n, irakasle titularra bihurtu zen eta eskolaren zuzendari ere izan zen hainbat aldiz, 1946an erretiroa hartu zuen arte.

1919an, A Coruñako Ikaskuntza Galegoen Institutuak antolatutako Ikasketa Galegoen Lehen Kongresuan parte hartu zuen Brañasek. Bertan proposatu zuen A Coruñan ikerketarako itsas biologia estazio bat sortzea eta nola egin ere azaldu zuen. 1920an lortu zuen Madrilgo Natura Zientzien Museoak itsas biologiari buruzko ikastaro bat antolatzea A Coruñan. Ikastaro horren ondorioa izan zen Pontevedrako Marín biologia estazioa sortzea 1932an.

1922an bi hilabeterako dirulaguntza lortu zuen Ikasketak eta Ikerketa Zientifikoak Osatzeko Batzordearengandik (Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas, JAE), histologia praktikak egiteko Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionalean.

A Coruñako lanbide heziketaren patronatoaren kidea izan zen baita ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Xoxé A. Fraga Vázquez. Celia Brañas Fernández. Consello da Cultura Galega.
  • Xosé A. Fraga Vázquez (2016-02-22) La labor precursora de Celia Brañas Fernández en la incorporación de la mujer a la cultura científica.
  • Erakusketa: A ciencia ten nome de muller (Wikibooks)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Celia Brañas by Wikipedia (Historical)


ghbass