Aller au contenu principal

Boliviako Cholitas escaladoras


Boliviako Cholitas escaladoras


Boliviako Cholitas Escaladoras 2015ean sortutako aimara emakume eskalatzaile talde bat da, beren soineko tipikoekin Latinoamerikako mendietara igotzen direnak. 2019ko urtarrilaren 23an, Aconcaguako gailurrera iristea lortu zuten lehen emakumezko aimarak honako hauek izen ziren: Dora Magueño Machaca, Ana Lía Gonzales Magueño, Cecilia Llusco Alaña, Lidia Huayllas Estrada eta Elena Quispe Tincuta.

Historia

Bolivian, chola emakume indigena eta mestizoei erreferentzia egiten dien izen etnikoa da. Hasierako mestizaje-prozesuan jantzi tradizionalak erabiltzen dituzten emakume guztiei aplikatzen zaie. Boliviako eskalatzaile taldea laguntza-eskalatzaileen lanbidekoa izan zen. Eskalatzaile horiek 24 eta 50 urte bitartean izan ohi dituzte, Boliviako El Alto eta La Paz hirietan bizi dira, eta sukaldari gisa lan egiten dute mendiko kanpamentuetan edo eskalatzaile profesionalen eta mendi-gidarien taldeen garraiolarietan, eta 20 eta 25 kg artean kargatzen dituzte Andeak mendikatean.

2015ean, dozena bat txolitak, Lidia Huayllas Estrada mendiko sukaldariak gidatuta, La Pazetik 25 km-ra kokatutako 6.088 metroko elurrez estalitako Huayna Potosí igotzea lortu zuten. Une horretatik aurrera herrialdeko gailurrik garaienak konkistatzea erabaki zuten, Boliviako Cholitas Escaladoras taldea osatuz..

Hastapenak ez ziren errazak izan, altuerak prestakuntza gutxirekin eskalatuz, euren bikotekideak, eskalatzaileak eta turistak egiten ikusten zituztenak baino ez baitzituzten ezagutzen eguneroko lanaldietan. Gainera, eskalatzaileek eta gidariek kritikatu egin zituzten emakumeak izateagatik, baina bikotekideen babesa izan zuten.

Ordutik aurrera hainbat mendi igo zituzten, guztiak itsas mailatik 6000 metrotik gorakoak. Huayna Potosí gailurraren ondoren Acotango (6.050 metro), Parinacota (6.350 metro) eta Pomarapi gailurretara (6.650 metro) iritsi ziren.

2017 hasieran Illimani (6.462 metro) igotzea lortu zuten , La Paz departamenduko mendirik enblematikoena. Tontor hau taldearentzat zailena izan zen, 3 egun behar izan zituen bertara iristeko Esperientzia horren ondoren jada ez zen zaletasun hutsa izan, ekainean turista taldeei laguntzen hasi ziren.

Igoeretan jantzi tradizionalak janzten dituzte, gona deiturikoarekin. Segurtasun osagarriak erraz jartzen dira praktikarakoː botak, kranpoiak, arnesa, kaskoa eta sokak. Lidia Huayllasen hitzetan:

“Gailurrak egiteko ez dugu gure janzkera utzi, horixe izan baita gure ezaugarria beti. Ezin dugu utzi. Erakutsi dugu polleradun andreak, txolitak, igo daitezkeela beren arropekin".

2019ko urtarrilaren 23an, Argentinako lehen nazioarteko gailurrik altuenera iristea lortu zuten, Aconcaguara (6.960, 8 metro) iritsiz Mendozen, mendebaldeko hemisferioko gailurrik altuena. Boliviako Kultura eta Turismo Ministerioak kondekoratu zituen bere balentriagatik. Jaime Murciegok egindako Cholitas dokumentalak espedizio honen berri ematen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Cholitas dokumentalaren webgunea

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Boliviako Cholitas escaladoras by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205