Aller au contenu principal

François Villon


François Villon


François Villon, jaiotze izena François de Montcorbier edo François des Loges (Paris, 1431 – 1463 inguruan) frantses idazlea izan zen. Frantziako lehen poeta modernotzat hartu izan da.

Guillaume de Villon irakasleari hartu zion abizena. Bizitza abenturazalea eta gorabehera handikoa izan zuen, ondo ezagutzen zituen gaizkileen ingurunea, nola Sorbonako giroa edo apaizena. 1455ean apaiz bat hil zuen emakume batek eragindako borrokan eta Paristik ihes egin behar izan zuen. Kondena barkaturik, sei hilabete geroago Parisa itzuli zen, baina berriro alde egin zuen, lagunekin batera egindako lapurreta bat zela eta. Handik harat bere bizitza gisako gertakarietan nahasia izan zuen. 1462an urkatzera kondenatu zuten baina barkatu zioten. 1463tik aurrera ez da haren aztarnarik aurkitu.

Villonen obra hiru milaren bat ahapaldik osatua da. Bi lan nagusi ditu: Lais edo Petit Testament (1456, «Testamentu Txikia») eta Grand Testament (1462, «Testamentu Handia»), zortzikoetan idatziak biak; inportantea da halaber L'Epitaphe Villon, Ballade des pendus deitua (1463, «Urkatuen balada»), hamarrekoetan idatzia. Haren obran lirismoa eta arrunkeria, Amabirjinarekiko eraspena eta amodioa, fede sakona eta ezmoraltasun gordina nahasten dira; ahaltsuei oldartzen zaie, miseria-lagunekiko samurtasuna adierazten du eta, aldian aldian, malenkoniatsu eta isekari, gozo eta mendekari ere agertzen da.

Bizitza

Poeta gutxiri buruz esan daiteke, Villoni buruz esan daitekeen bezala, biografia kontuan hartu gabe ez dela haren obra ulertzen; eta Villonen biografiako datu gehientsuenak -eta ez dira asko- haren obrari esker ezagutzen ditugu. Obran zein bizitzan etengabe errepikatzen dira gai jakin batzuk: delituak, heriotza, Paris, erbestea. Dudarik gabe, bitxia da idazle honen irudia, bere obra tradizio askoren eta bere bizipenen emaitza duena.

Familia pobrean jaio zen, 1431 inguruan, eta Paris izan zuela sorlekua dio Testamentu-ko bertso batean:

François dut izena, eta horixe dut damu
Parisen jaioa, Pontoisetik gertu
Eta sei kana sokaren puntatik
Jakingo du lepoak zein dudan ipurdia astun

Arteetako batxilerra egin zen 1449an, eta gai horretako lizentziaduna eta maisua urte batzuk geroago. Dirudienez, Francois de Montcorbier honek Guillaume Villon izan zuen babesle, Saint-Benoît-le-Bétournéko kapilaua. Gizon hark lagundu zion ikasketetan eta bultzatu zuen Elizan sartzera. Poetak, esker onez, Testamentua-ren hasieran dioenez, haren abizena hartu zuen, aita baino gehiago ere izan baitzen berarentzat.

Ezer gutxi dakigu François Villon ikasleari buruz; titulu akademikoek ez zioten balio izan eliza-onurarik lortzeko, eta pobrea izan zen beti, berak sarritan gogoratzen duen bezala, batzuetan umore onez, minduta besteetan. Bestalde, Villonen bizimodua ez zen batere ereduzkoa izan: bere garaiko elizgizon asko bezala, tabernetan ibiltzen zen beti, emakumeez inguratuta bizi zen eta sarritan sortzen zituen istiluak eta liskarrak. Hori pentsarazten du 1456. urtean eman zioten barkamenezko gutun batean: errietaldi batean -Philippe Sermoise izeneko beste elizgizon bat hil zen-, labankada bat eman zioten ezpainean, eta betiko geratu zitzaion haren seinalea. Horrelaxe hasi zen -lehenago hasi ez bazen- poetaren gaizkile-bizimodua.

Parisa iritsi berria zenean -justiziatik ihesi joana zen-, lapurreta ausart batean parte hartu zuen: 1456ko abenduaren 24an, beste lagun batzuekin, Nafarroako Ikastetxean sartu, eta mila eta bostehun urrezko ezkutuz jabetu ziren. Gogotik saiatu arren, ez zituzten egileak aurkitu, baina hilabete batzuk geroago, 1457ko maiatzean, gaizkileetako batek -Guy Tabariek-, mozkor zegoela, taldekideen izenak eman zituen. Villonek ohorezko lekua omen zeukan taldean; Parisetik atera berria zen, eta aitorpenaren berri jakinda, ez zen hiriburura itzuli; gertaera horren bertsio poetikoa Villonek berak eman zuen bere Testamentu Txikia-n: Angers aldera irten zen maitemindua dagoelako. Poema idazten ari zela, gauez, kordea galdu omen zuen eta ez zen gertatuaz oroitzen...

Berriz ere Parisetik kanpo, Karlos Orleansekoaren gortera abiatu zen, poetak babesten baitzituzten han, eta baita Siziliako errege Renato Anjoukoari agur egitera, hura ere mezenasa eta poeta baitzen. Dirudienez ez zuen arrakasta handirik izan, denbora gutxiren buruan Meungeko kartzelan baitzen, Orléanseko apezpikuaren «laguntzari esker»; Thibaut d'Aussigny zen apezpiku hura, eta Testamentu Handia-ren hasieran gogor mintzatzen da Villon hari buruz. Espetxeratze honen zergatia ez da batere argia, baina baliteke arrazoi bat baino gehiago izatea: horietako bat poetaren bizimodu ibiltaria zen, komiko talde batean, eta ogibide hori gogor esetsi zuen elizak Erdi Aroan.

Beste arrazoi bat, garrantzitsuena agian, poetak gaizkile-talde batekin zituen arazoak izan daitezke: Nafarroako Ikastetxeko lapurreta adiskide batzuen laguntzari esker egin ahal izan zen. Haien izenak ageri dira geroxeagoko auzietan, banda armatuetako kide izateaz salaturik, eta laster urkatu zituzten. Arrasko Itunaz geroztik (1435eko urria) ugaritu ziren Frantzian gaizkile-talde hauek, eta bizimodua ateratzeko beste modurik ez zuten soldadu lizentziadunek osatzen zituzten; harrapaketan aritzen ziren, lapurretan, iruzurrean, jokoan, amarruan, eta argota erabiltzen zuten. Villon Coquillards bandakoa zen; banda horrek hiru mila kide baino gehiago izan omen zituen, eta batzuk hiltzera kondenatu zituzten Dijonen 1455eko abenduaren 18an. Epaiketan, argoteko ehun esapide inguru argitu ziren; horri esker uler daitezke nahiko ongi Villonek 1455-1461 bitartean argot-hizkeraz idatzi zituen baladak. Espetxera kondenatua izateaz gainera, elizgizon zelako zituen pribilejioak galdu zituen Villonek. Espetxeko bizimodua ikaragarri gogorra behar zuen izan. Poetak oso gertu ikusi zuen heriotza, zeren, 1461ean libre geratu orduko -Luis XI.a Frantziakoa erregearen graziaz-, Testamentu Handia idazten hasi baitzen. Ordurako urkatuak ziren bere adiskide batzuk.

Parisa itzuli, eta berriz espetxeratu zuten, baina ez luzaroan, Nafarroako Ikastetxeari harrapakinaren bere partea itzultzeko agindua egin baitzuen. Ez zen hilabete pasa kondena horrez geroztik, eta berriz ere justiziaren eskuetan zegoen Villon, zauritu asko izan zen liskar batean sartu zelako eta bere gaizkile-historia luzeagatik, urkatuta hiltzera kondenatu zuten. Poetak barkamena eskatu zuelarik, epaia aldatu zioten: urkabearen ordez, hamar urtez Parisetik erbesteraturik bizi behar zuen.

Ez dago beste daturik Villoni buruz. Zenbaiten ustez, Ingalaterrako gortera alde egin zuen; beste batzuek uste dute monasterio batera erretiratu zela, eta erlijioan bizi izan zela hil zen arte. Nolanahi dela ere, batere aipamenik ez baitago, ezta beste obrarik ere, seguruenera 1463an erbesteratu eta handik gutxira hilko zen.

Villonen lanak hil eta zenbait urte geroago argitaratu ziren; laster osatu zen elezahar bat haren inguruan -François Rabelaisek, besteren artean, izan zuen zerikusirik horretan-, Villon poeta madarikatu, eroa eta trebea bihurtu zuena, erromantikoen etsenplu eta errebeldeen eredu.

Idazlanak

Testamentuak poema narratibo luzeak dira; biak lotzen dira poetaren bizitzaren uneekin, poetak halaxe nahi izan balu bezala. Testamentu Txikia, Nafarroako Ikastetxeko lapurretaren gau berean idatzi zuen, eta azaleko gaia maitasuna badu ere -maitasun lortezina-, azpiko gaia, benetakoa, diruaren kutxa da -lortezina hura ere-. Bi mailatan ulertu behar da beraz: literarioa (poeta-jauntxoak bere ondasunak banatzen ditu) eta benetakoa (Villonek iseka egiten dio ez daukanari). Bukaeran, poetak bere egiazko egoera onartzen du, miseria, gosea eta hotza.

Testamentu Handia-n pertsonaiak eta emaitzak errepikatzen dira, eta antzera dago eraikia. Horrez gainera ordea, haren obraren antologia moduko bat da, kontakizunaren harian bestelako piezak txertatzen baititu -aspaldiko usadioa zen hori, eta Danteren edota Hitako artziprestearen obran aurkitzen dugu-. Baladak eta ahapaldi narratiboak aldizkatuz, emaitzen eta ondareen banaketa hasten da; zer utzi ez dakienean, balada bat eransten du. Etsaien eta lagundu ez diotenen satira gupidagabea da; hala ere, harritzekoa da nolako tonu-aldea dagoen sarrera (bizitza eta heriotzari buruzko hausnarketa), eta gainerakoaren artean, ironiak, burlak eta parodiak nagusitzen baitira.

Izan ere, Villon bi aurpegiko poeta da: etengabe nahasten ditu iseka eta kritika, erretorika eta bat-batekotasuna; ez da harritzekoa beraz haren obrak bi alderdi izatea. Poesia gehienak frantsesez idatziak daude, baina, horrez gainera, bada lan-multzo txiki bat argot hizkeraz idatzia. Normala zen Villonek, elizgizon zenez gero, frantsesa edo latina hautatzea; alabaina, kultura-hizkuntza nagusia baztertu ez ezik, gaizkileek eta bizimodu txarreko jendeak erabiltzen zuten argotera jotzen du. Hizkuntza guztiz artifiziala da, hitz asmatu asko dituena, konnotaziozkoak, oso egoera jakinei dagozkienak. Argotez idatzitako baladak sei dira, eta, adituen aburuz, multzo homogeneoa osatzen dute, «Heriotza, Zori eta Amodiozko Jokoak, edo Coquilleren Arriskuak» dei zitekeena. Orobat adituek diotenez, balada bakoitza gaizkile talde jakin bati dagokio: sarraila hausleak, hiltzaileak, amarrutsuak, faltsifikatzaileak, iruzurgileak eta diru zuritzaileak. Sei balada hauen zailtasuna ulertzeko kontuan hartu behar da hiztegia oso iluna dela, besteak beste Coquilleko auzira arte ez zelako dokumentatu; hizkuntza mintzatutik eratorriko hitz elkartuak izan ohi dira, badira genero-aldaketak, kalko morfologikoak, gurutzaketa, desbideratze semantikoak etab. Baina, horrez gainera, hiru irakurketa maila bereiz daitezke: aurrenekoa lapurreta, tortura eta urkabeari dagokio; bigarrena, joko, iruzur, amarruei; azkena maitasunezko iruzurrari -dudarik gabe, maitasun homosexuala, eta horixe bide da obraren esanahi ezkutua-. Hiru maila horien arteko jokoa sei baladetan barrena luzatzen da, eta adierazle eta adierazi arteko harreman konplexu bat sortzen dute, elkarren gainean oinarritzen baitira eta gehienetan ezin itzulizkoak diren hitz-jokoetan.

Villonen lanen zerrenda egitekotan, roman galdu bat gogoratu behar da, poetak berak aipatzen duena: Romant du Pet-audiable deritza, eta Parisko Unibertsitatean 1453. urte inguruan izan ziren istiluak kontatzen ditu; dirudienez, urte horiexetan idatzia da. Forma heroiko-komikoa zuen, elementu alegorikoekin, eta usadiozko eskemak erabiltzen bide zituen (zortziko parekatuak).

Villon bere garaiko literatura tradizioaren barruan bizi zen, nahiz eta baduen halako itxura moderno bat. Bi Testamentuak genero jakin baten baitakoak dira: esatea da genero hori, eta sarritan aurkitzen da XV. mendeko literatura erromanikoetan. Genero honetako lanek ez zuten musika-laguntzarik izaten, eta ez ziren kantatzen; normalean, bi edo hiru errimako zortzikoez daude osatuak, garai bereko Gaztelako kantutegiak bezalaxe.

Edukiari dagokionez, Erdi Aroko tradizioari dagozkio Villonen bi obra nagusiak; tradizio horren erakusgarri bikainak daude XIII. mendeko trobadoreen artean. Obra horietan baladak tartekatzea ere ez zen gauza berria, aldiz, ohiko gauza zen Villonen garaian. Orobat garai hartakoak gaiak dira, baliabideak, ahapaldi motak, etab.

Alabaina, karikaturen indarra, pasadizo, gertaera jakin baten gainean oinarriturik; irudiak eta metaforak, guztiz ahaltsuak; eguneroko bizitzatik hartutako irudiak -atsoak sutondoan, emakumea ispiluaren aurrean, hilotza urkabetik zintzilik-. Umorea, parodia eta antifrasi etengabeen gainean eraikia, horrek guztiak argi erakusten du Villonek literatura tradizioa menderatu eta gainditu zuela erretorika klasikoa eta bere bizipenak bateratuz.

Ikus gainera

  • Ballade des dames du temps jadis.
  • Matías Múgica (François Villonen Testamentua euskarara ekarri zuen itzultzailea).

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Euskarari ekarriak: François Villon Ekarriak.armiarma.eus
  • (Frantsesez) François Villon: Œuvres complètes de François Villon Gutenberg.org

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: François Villon by Wikipedia (Historical)


Alkohola poemak


Alkohola poemak


Alkohola poemak Joseba Sarrionandiak euskaraz idatzitako poesia liburua da, eta 1984an Pamielak argitaratu zuen. Beste hizkuntzetatik euskarara ekarritako poema klasikoen bilduma da liburua: Li Bai, Du Fu poeta txinatarrenak, François Villon frantziarrenak, etab.

Ikus, gainera

  • Joseba Sarrionandia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Liburuari buruzko informazioa eta kritika Susa argitaletxearen webgunean.




Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Alkohola poemak by Wikipedia (Historical)


Matías Múgica


Matías Múgica


Matías Múgica Franco De Medinaceli (Iruñea, 1961) nafar itzultzaile eta editorea da. Filologia Klasikoko ikasketak amaitu ondoren, Itzulpen Masterra egin zuen. Gaur egun, itzulpen- eta edizio-lanak egiten ditu Nafarroako administrazioarentzat.

Literatura-arloan ere lan esanguratsuak egindakoa da Múgica. Frantsesetik, ingelesetik, alemanetik eta italieratik zenbait literatura-lan itzuli ditu euskarara. Beste egileren artean hauek aipagarriak dira: Louis-Ferdinand Céline, Joseph Roth, Goethe, Boccaccio, Maupassant.François Villon idazlearen Testamentua aipamen berezia merezi du. Azken hori, Literatura Unibertsalaren bilduman argitaratu zuten Erein eta Igela argitaletxeek 2016an, eta horri esker Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2017an, itzulpengintza arloan.

Itzulpenak

  • Testamentua; François Villon (2016), Erein/Igela.
  • Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Céline (2016), Igela.
  • Werther gaztearen arrangurak; Johann Wolfgang von Goethe (2013), Igela.
  • Dekameron. Hamar ipuin; Giovanni Boccaccio (2011), Igela.
  • Hiltzaile baten aitormena gau batean kontatua; Joseph Roth (2003), Igela.
  • Edale santuaren kondaira; Joseph Roth (2001), Igela.
  • Mari Gizen: eta beste zenbait ipuin [antologia]; Guy de Maupassant (1998), Igela.
  • Ikustezinak!; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Irribarrez hil; R. L.Stine (1998), Ediciones B.
  • Luburu [sic] arteko munstroa; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Munstro odola; R. L. Stine (1998), Ediciones B.
  • Ez jaitsi sotora!;  R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Hildakoen etxea; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Sakoneko izua; R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Txorimaloa ibiltzen hasten da gauerdian;  R. L. Stine (1997), Ediciones B.
  • Gauaren muturrerainoko bidaia; Louis-Ferdinand Celine (1992), Igela.

Sariak

  • 2017 Euskadi Saria, Testamentua (François Villon,2016) lanagatik

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Matías Múgica by Wikipedia (Historical)


Ballade des dames du temps jadis


Ballade des dames du temps jadis


Ballade des dames du temps jadis («Behialako emaztekien balada») François Villon frantziar idazlearen olerkirik ezagunenetako bat da. Bertan egileak mitologia eta historiako emakume ospetsuen oroitzapena egiten du, Ubi sunt? topikoa erabiliz. Grand Testament (1462, «Testamentu Handia») lanaren zati da.

Baladaren testua

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ballade des dames du temps jadis by Wikipedia (Historical)


Poeta madarikatuak


Poeta madarikatuak


Poeta madarikatuak (frantsesez "Les Poètes maudits") Paul Verlaine olerkari frantsesaren saiakera liburu baten izenburua da. Liburuaren lehenengo bertsioa 1884an agertu zen eta 1888 bigarrena.

Liburua

Bertan kalifikatibo horrekin sei poeta aipatzen ziren: Tristan Corbière, Arthur Rimbaud, Stéphane Mallarmé, Marceline Desbordes-Valmore, Auguste Villiers de L'Isle-Adam eta "Pauvre Lelian" Paul Verlaine beraren anagrama. Verlaineren iritziz poeta hauek modu batez edo bestez madarikazio bat jaso zuten eta, horren ondorioz, pertsona arruntengandik bereizi egin ziren. Egoera horren aurrean idazleok hermetismoaren bidea hartu omen zuten. Gizarte mailan gaizki ikusita zeuden eta, orokorrean, oso bizitza autosuntsitzaileak bizi izan zituzten, askotan drogekin eta eskandalu sexualekin lotuta. Madarikatuen kontzeptua Alfred de Vignyren Stello liburuan agertu zen, 1832an. Bertan esaten zuen poetak, poetak izateagatik, lurraren botereek madarikatuak bihurtzen zituztela.

Kontzeptua

Definizioak arrakasta izan zuen eta, ondoren, beste idazleengana zabaldu egin da. Hitz honekin bizitzan arrakasta ezagutzen ez duten idazle baztertuak ezagutzen dira. Normalean idazle hauek bizitza bohemio eta tragikoa ezagutzen dute. Kategoria horretan, besteak beste, idazle hauek aipatu izan dira:

  • Charles Baudelaire
  • François Villon
  • Marceline Desbordes-Valmore
  • Thomas Chatterton
  • Aloysius Bertrand
  • Gérard de Nerval
  • Lautréamont kondea
  • Petrus Borel
  • Charles Cros
  • Germain Nouveau
  • Antonin Artaud
  • Émile Nelligan
  • Armand Robin
  • Olivier Larronde
  • Innokienti Ánnienski
  • John Keats
  • Edgar Allan Poe.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Dandismo

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Poeta madarikatuak by Wikipedia (Historical)


La Farce de Maître Pathelin


La Farce de Maître Pathelin


La Farce de Maître Pathelin, baita ere La Farce de Maistre Pierre Pathelin, Farce Maître Pierre Pathelin eta Farce de Maître Patelin (euskaraz: «Pathelin maisuaren fartsa»), antzerki lan frantziarra, fartsa motakoa, Erdi Aroaren amaiera aldera idatzia, 1457aren inguruan. Lana Frantziako literaturaren lehen lan komikoa gisa onartua izan da.

Egilea

Egile anonimoa bada ere, askotan Guillaume Alexis idazleari egotzi egin zaio. Inprimategietan egindako lehenengo edizioa 1464koa da. Batzutan ere François Villon aipatu da ahalezko egile gisa. Poeman zuzenbidearekin lotutako kontzeptu asko jasotzen dira eta, horren arabera, testuinguru horrekin lotutako idazlea izan zitekeen. Bruno Roy espezialista frantsesaren ustez, kasu horretan egilea René d’Anjouren bufoia zen Triboulet izan zitekeen.

Ezaugarriak

Bertso oktosilaboetan idatzita, 1650 lerro ditu. Hizkuntza Île-de-France dialektoa da. Ospe handia izan zuen eta, ondorioz, edizio ugari ezagutu zituen.

Pertsonaiak

  • Maître Pierre Pathelin: Abokatua, behartsu bihurtua; mintzalari eder eta maltzurra.
  • Guillemette, Pathelinen emaztea. Gillaumeri ziria sartzen zaio gaixorik dagoela esanez.
  • Guillaume Joceaulme: Pathelini oihala saltzen dio; oso gaiztoa da.
  • Thibault l'Agnelet, artzaina: Pathelini laguntza eskatzen dio.
  • Epailea: oso gutxi agertzen da.

Argumentua

Endredo-lana da. Pathelin maisuak, abokatu maltzurra, bere arropa-armairua birmoldatzea erabaki du, zentimo bat ordaindu gabe. Horretarako, Guillaume Joceaulme arroparia engainatu eta lapurtu dio. Guillaume-ren aurrean Pathelin-ek eta bere emazte Guillemette-k hiltzen ari den gizonaren eta emakumezko malkoen komedia antzezten dute eta Guillaume ihesi doa. Uste du deabrua bera etorri zitzaiola trikimailu bat jokatzera. Thibault artzaina, bestetik, Pathelinengana doa, Guillaume Joceaulme bere maisuaren aurkako auzian defendatzeko. Pathelinek artzaini trikimailu bat proposatzen dio Thibaulti: sinplea dela itxurakeria egitea eta epailaren aurrean, galdera guztiak, marraka erantzutera. Epailaren aurrean bi afera nahastu egingo dira.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Frantsesezko testu gaurkotua.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: La Farce de Maître Pathelin by Wikipedia (Historical)


Tony Aubin


Tony Aubin


Tony Louis Alexandre Aubin (Paris, 1907ko abenduaren 8a - ib., 1981eko irailaren 21a) Frantziako konpositorea izan zen.

1925tik 30era Aubinek Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen hauekin: Samuel Rousseau (musika teoria), Noel Gallon (kontrapuntua), Philippe Gaubert (orkestrazioa eta konposizioa) eta Paul Dukas (konposizioa). 1930ean, Erromako Prix saria jaso zuen Actaeon kantatarekin.

1937-44an, Paris-Mondialeko zuzendari artistikoa izan zen, eta 1944-77an, Parisko Kontserbatorioan irakaslea. Frantziako irratirako ere zuzendu zituen lan batzuk 1945 eta 1960. urteen artean. Bere lanek, Ravel eta Dukas-en inpresionismoari zor zaizkionek, zinemako partitura kopuru handi bat hartzen dute barne.

Bere ikasleen artean hauek daude: Olivier Alain, Garbis Aprikian, Raynald Arseneault, Jocelyne Binet, Jacques Castérède, Pierre Cochereau, Marius Constant, Ginette Keller, Talivaldis Kenins, Yüksel Koptagel, Ron Nelson eta Makoto Shinohara.

Lanak

  • Piano Sonata, 1930
  • Quatuor à cordes, 1930/1933
  • Prélude, Récitatif et Finale pianorako, 1930/1933
  • Sei poèmes de Verlaine, 1932/1933
  • Cressida, Melodrama, 1934
  • 1. Sinfonie "Romantique", 1935/1937
  • Le sommeil d'Iskender, 1936
  • Cantilène variée biolontxelo eta pianorako, 1937
  • La Chasse infernale (Le knight Pécopin), Scherzo Symphonique, 1941/1942
  • Jeanne d'Arc à Orléans, Oratorio, 1942
  • Suite danoise, 1942/1945
  • Athalie, 1943
  • Symphony No. 2, 1944
  • François Villon, 1945
  • Fourberies, Ballet, 1950/1952
  • Franz Schubert-en gai bati buruzko bariazioak, Balleta, 1953
  • Johannes Brahms-en gai bati buruzko Grand pas, Balleta, 1953, 
  • Suite éolienne flauta, klarinete, eta orkestrarako 1956
  • Périls, drama Lirikoa, 1956/1958
  • La Source, 1960
  • Hymne à d'espérance, 1961
  • Concertinetto fagon eta pianorako, 1964
  • Concertinetto del amicizia flauta eta pianorako, 1965
  • Concertino della Brughiera fagot eta pianorako, 1966/1975
  • Divertimento del incertezza klarinete eta piano edo orkestrarako, 1967/ 1973
  • La jeunesse de Goya, Opera, 1968/1970
  • Concertino delle scoiattolo oboe, piano eta harirako, 1970
  • Au fil de l ' eau, 1970
  • Toccatrotta, 1972
  • Hidalgoyas gitarrarako, 1975
  • Passacaglia dell'addio biola eta pianorako (1977)

Filmografia

  • 1941 : Pabiloian Erretzen (Jacques de Baroncelli)
  • 1942 : À l'assaut des Aiguilles du Diable (Marcel Ichac)
  • 1943 : Les Ailes blanches
  • 1943 : Le Corbeau (Henri-Georges Clouzot)
  • 1943 : Sondeurs d'abîmes (Marcel Ichac)
  • 1943 : Ceux du rivage
  • 1944 : La Collection Ménard
  • 1952 : Groenland, 20 000 lieues sur les glaces (Marcel Ichac/Jean-Jacques Languepin)
  • 1952 : Victoire sur l'Annapurna (Marcel Ichac)
  • 1966 : Ilusio perdues

Iturria

  • Don Randel. The Harvard Biographical Dictionary of Music. Harvard, 1996, 31. or.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tony Aubin by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Claudine Dupuis


Claudine Dupuis


Claudine Dupuis (Paris, Frantzia 1924ko maiatzaren 1a – 1991ko maiatzaren 26a) frantses nazionalitateko zinema aktorea izan zen.

Biografia

Benetako izena Andrée Esther Chaloum zen, eta Parisen, Frantzian, jaio zen. 1951n Alfred Rode aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen, eta harekin lan egin zuen 1947an.

Ibilbidea

Bere ibilbidean zehar Frantzian, Italian eta Espainian jardun zuen, eta, bere erakargarritasun sexuala baieztatzeko zalantzarik gabe, hamar urtean zehar oso artista ezaguna izan zen, batez ere senarrak egindako filmetan lan eginez. Bere filmografiatik La Ferme du pendu, C'est la vie Parisienne edo La Môme Pigalle filmak nabarmentzen dira. 1961ean, zinemaren mundutik erretiratu zen, amarekin eta senarrarekin batera, Étampes-etik gertu dagoen "Le Moulin de la Planche" jatetxe-hotela antolatzeko. Geroago, Deauvillen jarri zen, hotel batean.

Heriotza

Claudine Dupuis Lisieuxeko (Frantzia) ospitale batean hil zen 1991n, ikusleek erabat ahaztuta.

Filmografia

  • 1945: François Villon, André Zwobodarena, Serge Reggianirekin.
  • 1945: La Ferme du pendu, Jean Drévillerena, Charles Vanelekin
  • 1946: La Foire aux chimères, Pierre Chenalena, Erich von Stroheimekin
  • 1946: Chemins sans lois, Guillaume Radotena, Jean Muratena
  • 1946: Les Atouts de monsieur Wens, Emile-Georges De Meystena, Louis Saloueekin.
  • 1947: Quai des Orfèvres, Henri-Georges Clouzotena, Louis Jouvetekin.
  • 1947: Fort de la solitude, Robert Vernayrena, Paul Bernardekin.
  • 1947: Cargaison clandestine, Alfred Rodena, Pierre Renoir-ekin.
  • 1948: La Maudite, Emile-Georges De Meyst, Norbert Benoit eta Marcel Jauniaux-ena, Marcel Roels-ekin.
  • 1948: Le Crime des justes, Jean Gehretena, Jean Debucourtekin.
  • 1949: La Maison du printemps, Jacques Daroyrena, Pierre Dudanekin-
  • 1950: Gli inesorabili, Camillo Mastrocinquerena, con Rossano Brazzirekin.
  • 1950: Il bivio, Fernando Cerchiorena, Raf Vallonekin.
  • 1951: Boîte de nuit, Alfred Roderena, Louis Seigner-ekin.
  • 1951: Jep le traboucaire, Jean Faurezena, Franck Villardekin.
  • 1951: Sergil chez les filles, Jacques Daroyrena, Paul Meurisseekin.
  • 1952: Les Sept Péchés capitaux, Carlo Rim, sketch La gourmandise.
  • 1952: Tourbillon, Alfred Rode, Jean Servaisekin.
  • 1953: La Fille perdue, Jean Gourguet, Gérard Landryrekin.
  • 1953: Bal der Nationen, Karl Ritter, Gustav Fröhlichekin.
  • 1954: C'est... la vie parisienne, Alfred Roderena, Noël Roquevertekin.
  • 1954: Les pépées font la loi, Raoul Andrérena, Louis de Funèsekin.
  • 1955: La Môme Pigalle, Alfred Rode, Jean Tissier.ekin
  • 1955: La fierecilla domada, Antonio Fernández-Román, Carmen Sevillarekin
  • 1955: Les Pépées au service secret, Raoul André, Raymond Souplex-ekin.
  • 1956: Beatrice Cenci, Riccardo Freda, Gino Cervirekin.
  • 1956: Adorables démons, Maurice Cloche, Jean Poiret-ekin
  • 1957: Paris clandestin, Walter Kapps, Armand Mestral-ekin
  • 1957: I dritti, Mario Amendola, Alberto Sorrentino
  • 1957: La Fille de feu, Alfred Rode, William Marshall-ekin
  • 1958: Cuatro en la frontera, Antonio Santillán, Frank Latimore-rekin
  • 1958: Los Cobardes, Juan Carlos Thorry, Yves Massard-ekin
  • 1959: Visa pour l'enfer, Alfred Rode, Jean Gaven-ekin
  • 1961: Dossier 1413, Michel Boisrond, Jean Danet

Antzerkia

  • 1947: Max Reguler-en Mortou vif, Christian-Gerard-en eszenografia, l'Étoile antzerkia

Bibliografia

  • Yvan Foucart: Dictionnaire des comédiens français disparus, Mormoiron : Publicions cinéma, 2008, 1185 p. ISBN 978-2-9531-1390-7

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Claudine Dupuis by Wikipedia (Historical)