Aller au contenu principal





Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa


1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa


1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 41. edizioa izan zen. Osloko Spektrum aretoan ospatu zen, Norvegian, maiatzaren 18an. Aurkezleak Ingvild Bryn eta Morten Harket (A-ha taldeko abeslari bezala ospetsua) izan ziren.

Garailea Irlandako Eimear Quinn izan zen, "The Voice" kantuarekin. Irlandaren zazpigarren garaipena izan zen, jadanik eskuan zeukan garaipen kopuru errekorra handituz. Bost urteko tartean laugarren aldiz irabazi zuen Irlandak.

Edizio honetan, Europako Irrati-Telebista Batasunak ateak itxitako sailkapen-fase bat antolatu zuen herrialde partaide potentzialen kopurua (hogeita bederatzi) hogeita hirutara murriztu ahal izateko. Alemania, Danimarka, Errusia, Hungaria eta Israelek ez zuten sailkapen-fasea gainditu, eta ezta Mazedoniako Errepublikak, honen lehen agerraldia izan zitekeenean. Bestalde, Eslovakia, Estonia, Finlandia, Herbehereak eta Suitzak telebistazko finalera itzultzea lortu zuten.

Sailkapen-fasea

Sailkapen-fasean hogeita bederatzi herrialde izan ziren partaide. Herrialde antolatzailea, Norvegia, zuzenki sailkatua zegoen. Ez zen telebistaz emandako ikuskizuna izan, ateak itxita egin zen, eta herrialde ezberdinetako epaimahaiek entzunezko grabazioak izan zituzten eskura botoak erabakitzeko. Sailkapena lortu zuten hogeita bi herrialdeak azpimarratuta daude taulan:

Finala

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa by Wikipedia (Historical)


ghbass