Aller au contenu principal

Espainiako Falangea


Espainiako Falangea


Espainiako Falangea (gaztelaniaz: Falange Española, FE) Espainiako alderdi faxista izan zen. 1933ko urriaren 29an José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasask sortua, Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak (JONS) bat egin eta 1934an Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea bilakatu zen. Ez zuen babes handirik izan baina Bigarren Errepublikako garaian paper garrantzitsua bete zuen Gerra Zibilera eraman zuten gertaeren garapenean. Talka-indar gisa erabili zuten indar erreakzionarioek eta eskuineko alderdiek lagunduta jaio zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Espainiako Falangea by Wikipedia (Historical)