Aller au contenu principal

Collegio del Cambioko Peruginoren freskoak


Collegio del Cambioko Peruginoren freskoak


Collegio del Cambioko freskoak, Pietro Peruginok bere jaioterrian, Perugian, osatutako margolan multzo ikusgarri bat da, Sala delle Udienze del Collegio del Cambio delako gela apaintzen duena. Trukearen Kolegioa edo Collegio del Cambio delakoa, hiriko moneta-trukatzaileen korporazioa zen, eta bertako gela honetan egiten zituen udienze edo bilkurak. Quattrocentoko eta Umbriako eskolako azken urteetako pintura italiarraren gailurretako bat lortu zuen Peruginok.

Historia

1496an, Collegioak bere pintura-dekorazioa Peruginori enkargatzea erabaki zuen. Perugino bere ibilbideko gailurrean zegoen eta 1498 eta 1500 bitartean egin zuen lan fresko horietan. 1507ko ekainaren 11n urrezko 350 dukat ordaindu zizkioten.

Lanean ari zela, Andrea d'Assisi eta Rafael Sanzio bezalako ikasleek lagundu zioten, azken honi Indarraren alegoria eta Salomonen aurpegia egozten zaizkiolarik.

Programa ikonografikoa

Programa ikonografikoa homogeneoa da eta gainerako dekorazioarekin integratuta dago, groteskoen lehen adibideetako bat barne. Gaia Francesco Maturanzio humanistak erabaki zuen: jakintza paganoaren eta jakintza kristauaren arteko komunztadura, bertuteen bidez. Antzinateko bertute kardinalen, jakintsuen eta heroien azpian; dohain teologalen azpian, Aita Betierekoa aingeru artean, inguruan dituelarik profetak, Sibilak (itxaropenaren adierazgarri), Transfigurazioa (fedea) eta Natibitatea (karitatea). Gangan, jainko paganoen bidez irudikatutako planetak. Pilare batean, Katonen irudia jakinduriaren sinbolo gisa. Inspirazio gisa, Florentziako Palazzo Vecchioko Dei Gigli aretoko "gizon ospetsuak" hartu ziren, Domenico Ghirlandaio-ren (1481-1485) eta Folignoko Palazzo Trinciko freskoak.

Freskoen eszenak eta xehetasunak

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Sala delle Udienze del Collegio del Cambio» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-16 data duen 141001097 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Collegio del Cambioko Peruginoren freskoak by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION