![Junta para Ampliación de Estudios Junta para Ampliación de Estudios](/modules/owlapps_apps/img/nopic.jpg)
Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas (JAE) 1907an sortutako erakundea izan zen, Institución Libre de Enseñanzaren (ILE) baitan, Espainian ikerketa eta hezkuntza zientifikoa sustatzeko. Santiago Ramón y Cajal izan zen aurreneko lehendakaria; hau 1934an hil zenean, Ignacio Bolívar Urrutiak hartu zion lekukoa, 1939ra arte. Orduan Gerra Zibila ren irabazleek desegin zuten, haren egiturak baliatuz Ikerketa Zientifikoetarako Goi Kontseilua (CSIC) sortuz.
1907an sortutako JAE, zati handi batean, 1876an sortutako ILE-ren oinordeko izan zen. Bere sorreraren dekretua Alfontso XIII. erregeak sinatu zuen, eta Antonio Aguilar gobernu liberalaren ministro Amalio Gimenok idatzitako hitzaldiak erakundearen izpiritua ongi jaso zuen:
Hasierako kideen artean izan ziren: Santiago Ramón y Cajal, José Echegaray, Marcelino Menéndez Pelayo, Joaquín Sorolla, Joaquín Costa, Vicente Santamaría de Paredes, Alejandro San Martín Satrustegi, Julián Calleja Sánchez, Eduardo Vincenti, Gumersindo de Azcárate, Luis Simarro, Ignacio Bolívar (Ramon y Cajal hiltzean JAEren bigarren eta azken lehendakari izango zena), Ramón Menéndez Pidal, José Casares Gil, Adolfo Álvarez-Buylla y González-Alegre, José Rodríguez Carracido, Julián Ribera y Tarragó, Leonardo Torres Quevedo, José Marvá eta Mayer, José Fernández Jiménez, eta Victoriano Fernández Askartza.
Martxan izan zen garaian, JAEk Espainiako zientzia eta kulturari inoiz ezagututako bultzakadarik handiena eman zion. Horretarako, nagusiki, irakasle eta ikasleen arteko truke-programa oso aktiboa eta atzerrian ikasteko bekak baliatu zituen.
Helburua mundu akademiko espainiarrean XIX. mendean zegoen ezkortasuna iraultzea izan zen, Europako herrialde modernoenekin harremanetan jarriz. Ekimena jende talde txiki batek bultzatu zuen, Santiago Ramón y Cajal zuzendariaren eta José Castillejo idazkariaren gidaritzapean.
JAEk Espainiako intelektual eta zientzialaririk onenak trebatu zituen 1907 eta 1939 artean. Lehen aipatutakoez gain, haien ikasleen artean nabarmendu daitezke: Rafael Altamira, Cándido Bolívar, Odón de Buen, Américo Castro, Miguel Catalán, Francisco Durán Reynals, José Fernández-Nonídez, Cruz Gallastegi, Antonio García Solalinde, Samuel Gili Gaya, María Maeztu, Faustino Miranda, Enrique Moles, Tomás Navarro Tomás, Juan Negrín, Severo Ochoa, Federico de Onís, Pío del Río Hortega, Julio Rey Pastor, José Royo, Luis de Zulueta, Joaquín Gómez de Llarena eta Antonio de Zulueta...
JAEk zentro eta laborategi kolaboratzaileen sare bat sortu zuen. Haietan zientziak eta humanitateek garrantzi berezia hartzen zuten, eta nazioartean hedadura eta aintzatespena lortuko zuen, Espainia zaharkitu eta tradizionalaren ikuspegiaren gainetik.
Zentroen eta institutuen zerrenda luzea eta esanguratsua da. Besteak beste nabarmendu daitezke:
JAEk eragin garrantzitsua izan zuen Espainia eta Latinoamerika arteko erlazioetan. Elkartruke honek beste era bateko harremanak bultzatu zituen amerikar eta espainiarren artean. Ondorioz, hizkuntza, kultura, historia eta zibilizazioari buruzko institutu, sail eta unibertsitate katedra asko sortu ziren.
JAEk bultzatutako modernizazio eta erreforma espiritua ez zetorren bat Espainian 1936ko uztailean estatu kolpea eman zuten sektoreekin. Francisco Francoren lehen gobernuak (Burgosko Jaurlaritza, 1938) JAE desegitea agindu zuen; baina erakundeak Espainiako eremu errepublikanoan gerra amaitu arte funtzionatzen jarraitu zuen. Gerra Zibila amaitu eta gero, ostera, irabazleek Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) sortu zuten, JAE ordezkatu zuena.
Zehaztu beharra dago CSIC JAEren espiritu ezberdin eta are antagoniko batekin sortu zela, bere sorrerako legeetan irakur daitekeenez, edo bere sortzaile eta presidentearen sorrera-diskurtsoan:
[...] liquidar todas las herejías científicas que secaron y agostaron los cauces de nuestra genialidad nacional y nos sumieron en la atonía y la decadencia...Nuestra ciencia actual, en conexión con la que en los siglos pasados nos definió como nación y como imperio, quiere ser ante todo católica. ( José Ibáñez Martín, CSIC-en sorrerako hitzaldia, 1940).
Beraz, CSIC-k JAE ordeztu arren, ezin da haren oinordeko edo lanaren jarraitzaile gisa hartu.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou