![Rosario Tomasena Alzuri Rosario Tomasena Alzuri](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/69/Txaro_Tomasena.jpg/400px-Txaro_Tomasena.jpg)
Rosario Tomasena Alzuri "Txaro" (Urnieta, Gipuzkoa, 1946ko martxoaren 13a) igerilaria eta triatleta da. 2023an erronkarik inportanteena gauzatzea lortu zuen, Gibraltarreko itsas-zeharkaldia egin zuen, igerian, sei ordu pasatxoan, 16,2 kilometroko ibilbidea.Gibraltarko itsasartea zeharkatu duen andrerik helduena bihurtu zen, 77 urterekin. Aurretik, Angela Elda Marchettik zuen titulua; 2017an egin zuen ibilbidea, 69 urterekin.
Txaro, genetika nahiko berezia duen emakumea da; tomasenatarrak zein alzuritarrak sasoi onekoak izan dira. Ama hamasei urterekin mutilekin aritzen zen pilotan jolasten Aranoko pilotalekuan. Buruko eta gorputzeko osasunagatik egiten du kirola Txarok, osasunari bereziki jaramon eginez. Berriki antzeman diote gaitz arraro bat: Arteritis de celulas gigantes delakoa, gertuko jarraipena eginez kontrolpean duena. Erronka zailak gainditzea izan ohi da beretzat garrantzitsuena.
Txaroren egunerokoan ez zegoen kirolerako aparteko lekurik. Mendizaleak dira senarra eta biak, eta, asteburuan, irteerak egiten zituzten. Kirolari ibilbideari, bere horretan, 65 urterekin ekin zion, entrenatzaile pertsonal batekin, fundamentu handiz. Erronka gogorren atzetik dabil igerian, bizikletan eta korrika, orain hamarkada batetik hona, batez ere.
Mundua oinez ezagutu du, Himalayara adibidez bi aldiz joan da. Igeri egiten hasi zen kotxe istripu baten ondoren, erreabilitazioa behar zuelako eta 69 urterekin txirrindaz ibiltzen ikasi zuen triatloiak egin ahal izateko.
2003an, Astigarragako lagun batekin batera, Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia egin zuen, baita asko gozatu ere. Horregatik, igeriketari heldu zion hasieran, 69 urte bete arte. Ondoren, hankak indartzeko asmoz, korrika egiten hasi zen. Horrela, bere lehen triatloiean hartu zuen parte. Bizikletan ibiltzen ikasi egin behar izan zuen, ez batzekien.
Ibilbide oparokoa. Igerian nahiz triatloian hainbat errekor eskuratzeaz gainera, 2021ean 13 urre lortuak ditu.
Kairoscore taldeko kirolaria da Txaro eta 2022 tik zeukan buruan Gibraltarreko itsas-zeharkaldia. Horrela aitortu zion Aiurri aldizkariari, 2022ko maiatzaren 15ean argitaratutako elkarrizketan:
Sei hilean behin egiten ditut osasun-azterketak, nire bizitzako probarik handiena egitear nago-eta: Master Joko Olinpikoak garrantzitsuak dira, baina, inportanteetan inportanteena, Gibrartalgo itsas-zeharkaldia da. Izan ere, mugara eramango dut gorputza: erritmo jakin batean egin behar dut, sei edo zazpi bat orduz.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou