Aller au contenu principal

Martxoaren 13


Martxoaren 13


Martxoaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamabigarren eguna da, 73.a bisurteetan. 293 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1328 – Joana II.a eta Felipe III.a Evreuxkoa Nafarroako errege-erreginen koroatzea.
  • 1733 – Iruñeko bolboraren errotan leherketa erraldoi batek 3 hildako eta kalte larriak eragin zituen hirian.
  • 1794 – Manech Etcheverry eta Taulo Garat itsasuarrak hil zituzten gillotinaz burua moztuta. Frantziako Armadatik desertatu zuten inguruko 47 gazteri Hego Euskal Herrira muga zeharkatzen laguntzea egotzi zieten.
  • 1976 – ETAk, Manuel Albizu Idiaquez taxi gidaria erail zuen Getarian.
  • 1977 – ETAk, Constantino Gomez Barcia goardia zibila erail zuen Arrasaten.
  • 2004 – Miguel José de la Peña eta polizia espainola zen bere aitak Angel Berrueta hil zuten Iruñeko Donibane auzoko bere okindegian, M11ko Madrilgo atentatuak ETAri leporatzen zizkion kartel bat jartzeari uko egin ziola eta.
  • 2009 – Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile aukeratu zuten botoen %86ko babesarekin.

Mundua

  • 624 – Mahoma profetaren gidaritzapean Badreko guduan Medinako musulmanek Mekako kuraixak menderatu zituzten.
  • 1604 – Sute batek El Pardoko Errege Jauregia (Madril) suntsitu zuen, artelan anitz galduz.
  • 1881 – Alexandro II.a tsarraren aurkako atentatua San Petersburgon. Narodnaia Volia (Herriaren nahia) talde klandestino iraultzaileak tsarra hil zuen lehergailuak jaurtita.
  • 1897 – Kalifornian San Diegoko Estatu Unibertsitatea fundatu zen.
  • 1900 – Boerren Gerretan, britainiarrek Bloemfontein okupatu zuten, Orange Estatu Askean.
  • 1902 – Madrilen, Espainian, Práxedes Mateo Sagasta buru zen gobernuak dimititu zuen.
  • 1921 – Mongoliaren independentzia aldarrikapena Txinarekiko.
  • 1925 – Tennesseeko (AEB) epaitegiak ikastetxeetan eboluzionismoa irakastea debekatu zuen.
  • 1930 – Estatu Batuetako Harvard Ikastetxeko Behatokian Plutonen aurkikuntzaren berria telegrafiatu zen.
  • 1943 – Holokaustoaren markoan, alemaniar armada naziak Krakoviako Ghetto judua likidatu zuen.
  • 1989 – Eguzki ekaitz batek Quebec astindu zuen.
  • 1996 – Eskoziako Dunblane herrian Thomas Watt Hamilton izeneko gizonezko batek ikastetxe bateko 16 haur eta beraien irakaslea tirokatu eta hil zituen. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
  • 2003 – Nature aldizkariak Italian 350.000 urteko antzinatasuna zuten zutik zebilen gizaki baten aztarnak aurkitu zirela informatu zuen.
  • 2008 – New Yorkeko merkatuan urrearen ontza balioak 1.000 dolarretako maila gainditu zuen, historian lehen aldiz.
  • 2013 – Jorge Mario Bergoglio argentinarra 266. Aita santu izendatu zuten, Frantzisko izenarekin. Josulaguna den lehenengo aita santua, bai eta lehenengoa Ameriketako eta Hego Hemisferioko lehenengoa ere.

Artea eta kultura

Euskal Herria

  • 2005 – Xabier Silveirak 2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, hirugarren aldiz.

Mundua

  • 1998 – Torrente, el brazo tonto de la ley ("Torrente, legearen beso tentela") filma estreinatu zen, Santiago Segurak zuzendu eta berak, Javier Cámara, Chus Lampreave, Neus Asensi, Manuel Manquiña, Luis Cuenca, Tony Leblanc, Espartaco Santoni, Julio Sanjuán, Darío Paso eta Jimmy Barnatán aktoreek antzeztu zutelarik.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

  • 1781 – William Herschel zientzialariak Urano planetaren aurkikuntza.

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

  • 1886ko Home Nations Txapelketa: Aurreko edizioko istiluak alde batera utzita txapelketa berrekin ondoren, Eskoziak eta Ingalaterrak lehen postuan berdindu egin zuten eta biei eman zitzaien garaipena.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1563 – Juan Villela, bizkaitar politikaria (h. 1630).
  • 1757 – Henri Fargues, euskal herritar politikaria (h. 1804).
  • 1758 – Luis María Salazar, arabar militar eta politikaria (h. 1838).
  • 1828 – Sébastien Lespès, lapurtar almirantea (h. 1897).
  • 1850 – Emilio Serrano Ruiz, arabar musikagilea (h. 1939).
  • 1881 – Luciano Lizarraga, gipuzkoar futbolaria (h. 1960).
  • 1893 – Salome Campos Beotegi, bizkaitar enpresaburua, arrain-kontserba fabrika bat zuzendu zuen lehen emakumea (h. 1974).
  • 1895 – Juan Larrea, bizkaitar poeta eta pentsalari abangoardista (h. 1980).
  • 1914 – Jose Luis Aldecoa, bizkaitar margolari, ingeniari, poeta eta abeslaria (h. 1992).
  • 1915 – Ángel Álvarez de Miranda, arabar erlijio-historialaria (h. 1957).
  • 1922 – Gloria Agirrezabalaga, gipuzkoar erraketista.
  • 1927 – José Gabriel Sarasa, euskal herritar abokatu eta politikaria (h. 1987).
  • 1928 – René-Louis Lafforgue, gipuzkoar abeslari, aktore eta musikagilea (h. 1967).
  • 1946 – Rosario Tomasena Alzuri, Txaro, gipuzkoar igerilaria eta triatleta, Gibraltarko itsasartea igerian zeharkatu duen andrerik helduena.
  • 1952 – Gonzalo Goikoetxea, nafar kazetaria eta zinema gidoigilea (h. 2009).
  • 1953 – Julia Otxoa, gipuzkoar idazlea.
  • 1956 – Manuel Solórzano Sánchez, gipuzkoar erizaina, osasun sistemaren inguruan egindako argitalpenengatik ezaguna.
  • 1957 – Roger Agerre, zuberotar errugbilari ohia.
  • 1959 – Rocky Lizeranzu, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1962 –
    • Peio Ruiz Cabestany, gipuzkoar txirrindulari ohia.
    • Cristina Cuesta, gipuzkoar kriminologo eta ekintzailea.
  • 1975 – Nerea Balda, nafar idazle eta irakaslea.
  • 1983 – Nahia Laiz, bizkaitar aktorea.
  • 1987 – Ekaitz Santazilia, nafar filologo, hizkuntzalari eta NUPeko irakaslea.
  • 1988 – Raúl Fernández-Cavada, bizkaitar futbolaria.
  • 1992 – Thomas Dos Santos, lapurtar futbolaria.
  • 1994 – Erik Jaka, gipuzkoar pilotaria.
  • 1995 – Patricio Fuentes, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
  • 1996 – Mikel Ruiz Oar-Arteta, bizkaitar ekintzaile sozial eta politikaria.
  • 1997 –
    • Iñigo Cordoba, bizkaitar futbolaria.
    • Amaia Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
  • 2000 –
    • Luisa Ibarrola, arabar txirrindularia.
    • Lorea Intxausti, gipuzkoar aktorea.
  • 2001 – Alex Carbonell Martikorena, gipuzkoar futbolaria.

Mundua

  • 1593 – Georges de La Tour, frantziar margolari barrokoa (h. 1652).
  • 1615 – Inozentzio XII.a, Aita santua (h. 1700).
  • 1696 – Louis François Armand de Vignerot du Plessis, frantziar mariskala (h. 1788).
  • 1716 – Filipina Karlota Prusiakoa, Hohenzollern leinuko printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (h. 1801).
  • 1733 –
    • Joseph Priestley, ingeles kimikaria, oxigenoaren aurkitzailea (h. 1804).
    • Johann Zoffany, alemaniar margolari neoklasikoa (h. 1810).
  • 1741 – Josef II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1790).
  • 1764 – Charles Grey (Greyko II. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1845).
  • 1770 - Daniel Lambert, britainiar kartzelazain eta animalia hezitzailea, hil zenean 335 kilo pzituena (h. 1809).
  • 1774 – Pierre-Narcisse Guérin, frantziar margolaria (h. 1833).
  • 1781 – Karl Friedrich Schinkel, prusiar arkitekto neoklasikoa (h. 1841).
  • 1798 – Abigail Powers Fillmore, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1853).
  • 1813 - Jane Elizabeth Jones, estatubatuar sufragista, abolizionista eta feminismoaren lehen olatuaren aitzindaria (h. 1896).
  • 1825 – Hans Gude, norvegiar margolaria (h. 1903).
  • 1839 – Tage Reedtz-Thott, Danimarkako lehen ministroa (h. 1923).
  • 1842 – Joseph Boussinesq, frantziar matematikari eta fisikaria, fluidoen mekanikan aditua (h. 1929).
  • 1855 – Percival Lowell, estatubatuar astronomoa (h. 1916).
  • 1858 – Maximilien Luce, frantziar margolaria (h. 1941).
  • 1860 – Hugo Wolf, esloveniar-austriar musikagilea eta musika-kritikaria (h. 1903).
  • 1864 – Alexei Jawlensky, errusiar margolaria (h. 1941).
  • 1869 – Ramón Menéndez Pidal, espainiar filologo, historialari, folkloreari eta Erdi Aroari buruzko ikerlaria (h. 1968).
  • 1870 – William Glackens, estatubatuar margolaria (h. 1938).
  • 1874 –
    • Paul Fauconnet, frantziar soziologoa (h. 1938).
    • Joseph Sarsfield Glass, estatubatuar elizgizona (h. 1926).
  • 1884 – Hugh Walpole, ingeles idazlea (h. 1941).
  • 1887 – Alexander Vandegrift, estatubatuar jenerala (h. 1973).
  • 1888 –
    • Anton Makarenko, ukrainar pedagogoa (h. 1939).
    • Paul Morand, frantziar diplomazialari eta idazlea (h. 1976).
  • 1898 – Henry Hathaway, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1985).
  • 1899 – John Hasbrouck Van Vleck, estatubatuar fisikari eta matematikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (h. 1980).
  • 1900 –
    • Jean Negulesco, errumaniar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1993).
    • Giorgos Seferis, greziar idazlea, 1963ko Literaturako Nobel Saria (h. 1971).
    • Sālote Tupou III.a, Tongako erregina (h. 1965).
  • 1904 – René Dumont, frantziar agronomia-ingeniaria, soziologoa eta ingurumen-politikaria (h. 2001).
  • 1908 – Felicidad Duce, kataluniar jostuna, metodo baten sortzailea eta erreferentea moda diseinuan (h. 2000).
  • 1911 – L. Ron Hubbard, zientziologiaren sortzailea (h. 1986).
  • 1912 –
    • Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (h. 1998).
    • Charles Schepens, belgikar-estubatuar oftalmologoa, kirurgia erretiniko modernoaren aitatzat hartua (h. 2006).
  • 1913 – Abraham Guillén, espainiar militante anarkista, sozialismo autogestionarioaren teorikoetako bat (h. 1993).
  • 1915 – Melih Cevdet Anday, turkiar idazlea (h. 2002).
  • 1923 – Emil Karewicz, poloniar aktorea (h. 2020).
  • 1925 – Angelo Conterno, italiar txirrindularia (h. 2007).
  • 1926 – Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (h. 2003).
  • 1928 – Douglas Rain, kanadar aktorea (h. 2018).
  • 1930 – Pat Bieter, estatubatuar politikari eta irakaslea, Boiseko Unibertsitatean Basque studies programaren bultzatzailea (h. 1999).
  • 1938 – Erma Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha eta Carolynen ahizpa (h. 2002).
  • 1939 –
    • Yoshinobu Ishii, japoniar futbolaria (h. 2018).
    • Juan López Fernández, Jan, kataluniar komikigilea, Superlópez eta Pulgarcito pertsonaien sortzailea.
  • 1940 –
    • Jacqueline Sassard, frantziar aktorea.
    • Candi Staton, estatubatuar gospel, soul eta disko musikako kantautorea.
  • 1941 –
    • Mahmud Darwish, palestinar poeta, kulturgizon eta politikaria (h. 2008).
    • Donella Meadows, estatubatuar ingurumen-zientzialari, hezitzaile eta idazlea (h. 2001).
  • 1942 – José Barrionuevo, andaluziar politikari ohia, ETAren aurkako estatu terrorismoaren arduraduna iateagatik espetxeratua.
  • 1943 –
    • Marina Subirats, kataluniar soziologoa, zuzendari publikoa, politikaria eta filosofoa.
    • André Téchiné, frantziar zinema zuzendaria.
  • 1944 – Valmir Louruz, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2015).
  • 1946 – Yann Arthus-Bertrand, frantziar ingurumen eta gizarte aktibista, zientzia dibulgatzaile, dokumental zuzendari eta argazkilaria.
  • 1950 – William H. Macy, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
  • 1952 –
    • Wolfgang Rihm, alemaniar musikagilea.
    • Tim Sebastian, ingeles telebista-kazetaria eta idazlea.
  • 1953 – Estrela Novais, portugaldar aktorea (h. 2024).
  • 1958 –
    • Concha Hernandez, espainiar kultura-kudeatzailea.
    • Mágico González, salvadortar futbolari ohia.
    • Phil Naro, estatubatuar abeslaria, konpositorea, disko-ekoizlea eta gitarra-jotzailea (h. 2021).
  • 1960 – Adam Clayton, ingeles musikaria, U2 taldeko baxu-jotzailea.
  • 1963 – Fito Páez, argentinar rock musikagile, abeslari eta pianista eta zinegilea.
  • 1968 –
    • Zohra Bensemra, aljeriar argazkilaria.
    • Adalgisa Ximenes, timortar diplomazialaria eta politikari ohia.
  • 1970 – Jeanne d’Arc Mujawamariya, ruandar politikari eta diplomazialaria.
  • 1971 – Carme Chacón, PSC eta PSOEko kataluniar politikaria (h. 2017).
  • 1973 – Edgar Davids, herbeheretar futbolari ohia.
  • 1975 – Marta Vilajosana, kataluniar txirrindularia.
  • 1980 – Kira Miró, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
  • 1991 – Luan Santana, brasildar abeslaria.
  • 1992 –
    • Sarah Buschmann, frantziar fantasiazko-eleberrigile eta ipuingilea.
    • Ozuna, puertorricar trap latino eta reggaeton abeslaria.
    • Kaya Scodelario, ingeles modelo eta aktorea.
  • 1995 –
    • Maitane López Millán, Mai, espainiar futbolaria.
    • Mikaela Shiffrin, estatubatuar eskiatzailea.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1177 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako infanta eta Xanpainako kondesa ezkontidea (j. 1177).
  • 1811 – Bernard Dubourdieu, lapurtar itsasgizona eta Frantziako Itsas Armadako kapitaina, Kroazian (j. 1733).
  • 1836 – Jose Mendibe Sueskun, nafar idazlea, irakaslea eta jesuita, Kantabrian (j. 1836).
  • 1840 – María Josefa Patricia Muñoz y Jarabeitia, Maria Muñoz, bilbotar ongilea, Parisen (j. 1777).
  • 1903 – José Aranguren, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1821).
  • 1919 – Aquilino Amuategi, gipuzkoar politikari sozialista (j. 1877).
  • 1969 – José María Artetxe, Artetxeko II. kondea, bizkaitar noble eta estropadalaria (j. 1905).
  • 1971 – Leandro Martín-Santos, espainiar medikua, Donostiako Egia auzoko Quirón Ospitalearen sortzailea, Donostia.
  • 1994 – Cándido Gardoi, Makala, euskal herritar futbolari eta pilotaria, Bartzelonan (j. 1921).
  • 1999 – Ramón Lekuona, gipuzkoar futbolaria (j. 1913).
  • 2009 – Martxel Tillous, zuberoar apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua (j. 1934).
  • 2014 – Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili haur pertsonaia eta aldizkariaren sortzailea (j. 1929).
  • 2023 – Jose Luis Barberia Villabona, nafar bertsolaria (j. 1982).
  • 2024 –
    • Bizente Larrea, bizkaitar eskultorea (j. 1934).
    • Sylvain Luc, lapurtar jazz gitarra-jotzailea, egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat joa, Parisen (j. 1965).

Mundua

  • 1243 – Roger Bernart III.a Foixkoa, Foixko kondea eta Bearnoko bizkondea ezkontidea (j. 1243).
  • 1516 – Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa, Bohemia, Hungaria eta Kroaziako erregea (j. 1456).
  • 1569 – Luis I.a Borboi-Condékoa, Borboi-Condé etxearen sortzailea (j. 1530).
  • 1601 – Mordechai Meisel, bankaria, filantropoa eta Pragako komunitate juduaren buruzagia (j. 1528).
  • 1669 – Maria Miloslavskaja, Errusiar Tsarina (j. 1624).
  • 1711 – Nicolas Boileau, frantziar idazlea (j. 1636).
  • 1767 – Maria Josefa Saxoniakoa, Frantziako dofin ezkontidea (j. 1731).
  • 1808 – Kristian VII.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1749).
  • 1845 – John Frederic Daniell, ingeles kimikaria (j. 1790).
  • 1851 – Karl Lachmann, alemaniar filologoa eta grekolatindar, bibliko eta germaniar testu klasikoen editorea (j. 1793).
  • 1854 – Jean-Baptiste de Villèle, frantziar politikaria, ultramontanismoaren aitzindarietakoa (j. 1773).
  • 1858 –
    • Georgios Kountouriotis, Greziako estatuburua (j. 1782).
    • Felice Orsini, italiar iraultzailea (j. 1819).
  • 1879 – Adolf Anderssen, alemaniar xake jokalaria, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako jokalari hoberentzat hartua (j. 1818).
  • 1881 – Alexandro II.a Errusiakoa, Errusiako enperadorea (j. 1818).
  • 1891 – Théodore de Banville, frantziar olerkari, antzerkigile eta kritikaria (j. 1823).
  • 1901 –
    • Benjamin Harrison, Ameriketako Estatu Batuaetako 23. presidentea (j. 1833).
    • Fernand Pelloutier, frantziar sindikalista sozialista libertario aktibista iraultzailea (j. 1867).
  • 1906 – Susan B. Anthony, estatubatuar feminista eta sufragista (j. 1820).
  • 1914 – María Tubau, espainiar aktorea (j. 1854).
  • 1915 – Sergei Witte, errusiar politikaria (j. 1849).
  • 1918 – César Cui, lituaniar-errusiar musikagilea (j. 1835).
  • 1920 – Charles Lapworth, ingeles geologoa, fosilak erabiltzearen aitzindaria eta Ordoviciar garaia identifikatu zuena (j. 1842).
  • 1933 – Robert T. A. Innes, britainiar astronomoa (j. 1861).
  • 1936 – Francis Bell, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1851).
  • 1937 – Elihu Thomson, ingeles ingeniari eta asmatzailea (j. 1853).
  • 1938 – Charles Édouard Guillaume, suitzar fisikaria, 1920ko Fisikako Nobel Saria (j. 1861).
  • 1939 – Lucien Lévy-Bruhl, frantziar filosofo, soziologo eta antropologoa (j. 1857).
  • 1941 – Elizabeth Madox Roberts, estatubatuar idazlea (j. 1881).
  • 1943 – Stephen Vincent Benét, estatubatuar olerkari eta eleberrigilea (j. 1898).
  • 1952 – Johan Nygaardsvold, Norvegiako lehen ministroa (j. 1879).
  • 1955 – Tribhuvan Nepalgoa, Nepalgo erregea (j. 1906).
  • 1962 – Franz Kaiser, alemaniar astronomoa (j. 1891).
  • 1965 – Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (j. 1884).
  • 1975 – Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria (j. 1892).
  • 1977 – Jan Patočka, txekiar filosofoa (j. 1907).
  • 1978 – Greta Fahlcrantz, suediar margolari eta eskultorea (j. 1889).
  • 1983 – Louison Bobet, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourra hiru aldiz jarraian irabazi zuen lehena (j. 1925).
  • 1987 – Gerald Moore, britainiar piano-jotzailea (j. 1899).
  • 1988 – Stefano Vanzina, Steno, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1915).
  • 1990 –
    • Bruno Bettelheim, austriar-estatubatuar psikiatra (j. 1903).
    • Karl Münchinger, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1915).
    • Juan Antonio Vallejo-Nágera, espainiar idazle eta sendagilea (j. 1926).
  • 1992 – Erika Groth-Schmachtenberger, alemaniar argazkilaria (j. 1906).
  • 1996 –
    • Lucio Fulci, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (j. 1927).
    • Krzysztof Kieślowski, poloniar zinema zuzendaria, zinema garaikidean gehien eragin duen Europako zinemagileetako bat (j. 1941).
  • 1998 – Hans von Ohain, alemaniar ingeniari eta asmatzailea, zurrusta-propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan (j. 1911).
  • 2002 – Hans-Georg Gadamer, alemaniar filosofoa (j. 1900).
  • 2004 – Franz König, austrial kardinala (j. 1905).
  • 2006 –
    • Jimmy Johnstone, eskoziar futbolaria (j. 1944).
    • Maureen Stapleton, estatubatuar aktorea (j. 1925).
  • 2009 – James Purdy, estatubatuar idazlea (j. 1914).
  • 2010 –
    • Jean Ferrat, frantziar abeslari eta musikaria (j. 1930).
    • Jean-Joseph Sanfourche, frantziar margolari, poeta, diseinatzaile eta eskultorea (j. 1929).
  • 2012 – Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1919).
  • 2014 – Ahmad Tejan Kabbah, Sierra Leonako presidentea (j. 1932).
  • 2016 – Hilary Putnam, estatubatuar filosofoa (j. 1926).
  • 2017 – Hiroto Muraoka, japoniar futbolaria (j. 1931).
  • 2019 – Joseph Hanson Kwabena Nketia, afrikar musikagilea (j. 1921).
  • 2020 –
    • Barbara Clementine Harris, etatubatuar apezpikua, Komunio Anglikanoan apezpiku ordenatu zen historiako lehen emakumea (j. 1930).
    • Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (j. 1922).
  • 2021 – Marvin Hagler, estatubatuar boxeolaria (j. 1954).
  • 2022 – William Hurt, estatubatuar aktorea (j. 1950).
  • 2024 –
    • Montse Miralles i Brugués, kataluniar aktore, bikoiztaile, antzerki zuzendari eta gidoilaria (j. 1956).
    • Neofito Bulgariakoa, Bulgariako Eliza Ortodoxoko patriarka (j. 1945).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Lizardi eta Selatse.


Kanpo estekak


Martxoaren 12 | Urteko egutegi | Martxoaren 14

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Martxoaren 13 by Wikipedia (Historical)



ghbass