Aller au contenu principal

Danimarkako futbol selekzio nazionala


Danimarkako futbol selekzio nazionala


Danimarkako futbol selekzio nazionala herrialde hartako futbol federazioak (Dansk Boldspil-Union, DBU) abiatu zuen 1908an, lehenengo partida ofiziala jokatu zutenean.

1992an Europako txapeldunak izatea lortu zuten.

Historia

Hasierako urte bikainak

Hasierako urteetan emaitza oso onak lortu zituen. XX mendearen hasieran nazioarteko txapelketa garrantzitsuenak Joko Olinpikoetan izaten ziren, ez baitzen oraindik Munduko Txapelketarik sortu, are gutxiago Eurokoparik, eta daniarrek finalera iristea lortu zuten 1908 eta 1912an. Bietan Ingalaterraren aurrean galdu zuten. Aurrez 1906an Joko Olinpiko ez ofizal batzuk jokatu ziren eta bertan Danimarka izan zen garailea Greziako bi talde eta Turkiako baten aurrean. Hasiera hartan Poul "Tist" Nielsen gailendu zen, 52 gol sartu baitzituen jokaturiko 38 partidutan. Oraindik Danimarkako goleatzaile nagusia da.

Euskal Herriaren aurkako partida

Bitxikeria bezala aipatzea komeni da Gerra Zibilean dirua biltzeko Europan zehar jokatzen aritu zen Euskal Herriko futbol selekzioaren aurrean izandako porrota dela Danimarkak inoiz izan duen emaitzarik okerrena, etxean 1-11 galdu baitzuen.

Daniar dinamitak lehenengo tituluak

80. hamarkadan jokalari belaunaldi bikaina izan zuen eta Daniar dinamita izenaz ezagutzen zen taldea 1984ko Eurokopan final erdietara iritsi zen baina benetako saria 1992an izan zuen urte hartako Eurokopa irabaztean. Garaipen hau oso bitxia izan zen, izan ere ez baitzen Eurokopa jokatzeko sailkatu, baina Jugoslaviako gerraren erruz talde hau lehiaketatik ateratzean oporretan zeuden daniarrak gonbidatu zituzten antolatzaileek eta azkenean beraiek izan ziren txapelketako garaile. Ondoren FIFA Konfederazio Kopa irabazi zuten 1995ean, 1992ko garaipena kasualitate hutsa izan ez zela erakutsiz.

Garai hartako izarrak Michael eta Brian Laudrup anaiak, Preben Elkjær eta Peter Schmeichel izan ziren.

Estadioa

Danimarkako selekzioak Kopenhageko Parken Stadion futbol zelaian jokatzen ditu etxeko partida ofizialak.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

Azken faserako sailkatu da bost aldiz orain arte: 1986, 1998, 2002, 2010 eta 2018an. Final-laurdenetaraino iritsi zen 1998an.

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

  • Txapelduna (0):
  • Txapeldun ordea (3): 1908, 1912 eta 1960
  • Hirugarrena (1): 1948

Europako Futbol Txapelketa

  • Txapelduna (1): 1992
  • Final erdiak: 1984, 2020

FIFA Konfederazio Kopa

  • Txapelduna (1): 1995

Iparraldeko Futbol Txapelketa

  • Txapelduna (3): 1928, 1980, 1985
  • Txapeldun ordea (7): 1936, 1947, 1951, 1963, 1967, 1971, 1977

Ibilbidea

Uniformea

Irabazitako Txapelketak

Azken txapelketak

  • (sailk) - Ez zen sailkatu
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Jokalari aipagarrienak

2022ko azaroaren 22an eguneratua.

Parte hartzeak

Goleatzaileak

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak

Emakumezkoen selekzioa

Historia

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak 1974an jokatu zuen lehenengo partida. Tituluri irabazi ez duen arren sarritan iritsi da Europako Futbol Txapelketako final erdietara.

Palmaresa

  • Munduko Futbol Txapelketa:
    • final laurdenak (2): 1991, 1995
  • Olinpiar Jokoak:
    • 1996an sailkatua
  • Europako Futbol Txapelketa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (1): 2017.
    • Finalerdiak (5): 1984, 1991, 1993, 2001, 2013
  • Iparraldeko Txapelketa (1974-1982):
    • Txapelduna (4): 1974, 1975, 1976, 1982
    • Finalista (4): 1977, 1978, 1979, 1980
  • Algarbeko Futbol Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (5): 1995, 1998, 2001, 2007, 2008

Kanpo estekak

  • (Danieraz) DBUren webgunean selekzioaren atala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Danimarkako futbol selekzio nazionala by Wikipedia (Historical)