Aller au contenu principal

Herbehereetako futbol selekzio nazionala


Herbehereetako futbol selekzio nazionala


Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.

Historia

1900-1920

Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan, 1908, 1912 eta 1920an.

1974-1978

Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.

1988

Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.

1998

1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar, Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.

2010-2014

2010eko Munduko Futbol Txapelketaan hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben, Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.

2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (0):
  • Txapeldunorde (3): 1974an, 1978an eta 2010ean.
  • 3. postua (1): 2014an.
  • 4. postua (1): 1998an.

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

Hirugarrenak 1908, 1912 eta 1920an.

Europako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (1): 1988an.
  • Hirugarren edo final erdietan (4): 1976an, 1992an, 2000an eta 2004an.

Besterik

  • UEFAko Nazioen Liga (0): Finalista 2018-19an

Ibilbidea

Uniformea

Historikoa

Irabazitako Txapelketa

Azken Munduko Txapelketak

  • (sailk) - Ez zen sailkatu

Jokalari aipagarrienak

2022ko irailaren 25ean eguneratua.

Parte hartzeak

Golegileak

Entrenatzaileak

Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).

Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels (1974 eta 1988), Ernst Happel (1978), Guus Hiddink (1998), Bert van Marwijk (2010) eta Louis van Gaal (2014).

Emakumezkoen selekzioa

Historia

1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da. 2017an Europako Txapelketa antolatu zuen eta Txpelduna izan zen.

Palmaresa

  • Munduko Futbol Txapelketa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (1): 2019.
  • Europako Futbol Txapelketa:
    • Txapelduna (1): 2017.
    • Hirugarrena (1): 2009.
  • Algarbeko Futbol Kopa:
    • Txapelduna (1): 2018.

Kanpo estekak

  • (Nederlanderaz) Ons Oranje
  • (Ingelesez) Selekzioaren jokalarien markak historian zehar

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Herbehereetako futbol selekzio nazionala by Wikipedia (Historical)