Aller au contenu principal

John Malkovich


John Malkovich


John Gavin Malkovich (Christopher, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1953ko abenduaren 9a) aktorea, ekoizlea, zinema-zuzendaria eta moda-diseinatzailea da. Antzezle lanetan, oso paper desberdinak egiteko gaitasuna du.

Bizitza

Easterneko Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, Steppenwolf Theatre Company antzerki-taldea sortu zuen. Ondoren Chicagora joan zen, eta han era guztietako lanak egin behar izan zituen bizibidea ateratzeko (etxeak pintatu, autobus bat gidatu), baina antzerkia utzi gabe betiere. Sei urtean berrogeita hamar lan baino gehiago antzeztu zituen.

1970eko hamarraldian New Yorka joan zen, eta han antzerkian jarraitu zuen, eta aldi berean zinemako zenbait pertsonaia egin zuen. Ospea 1982. urtean etorri zitzaion, True West lanarekin. Hainbat sari jaso zituen lan hari esker. Urtebete lehenago Balm in Gilead lanagatik Joseph Jefferson saria jaso zuen. Hala ere, Malcovich zinema-lanengatik egin zen ospetsu.

Zineman egin zituen lehenengo lanetako bat Killing Fields (1984, Isiltasunaren garrasiak) lana izan zen. 1988an Stephen Frearsek zuzendu zuen Dangerous liaisons (Harreman arriskutsuak) laneko Valmot bizkonde gaizto dotorearen papera egin zuen. Film horren ondoren Zeru babeslea (1990, Bernardo Bertolucci) eta Lilura gaia (1991, Michael Linsy-Hogg) egin zituen. Woody Allenen Itzalak eta lainoa (1991) filmean lan txiki bat egin ondoren Arratoiei eta gizakiei buruz (1992, Gary Sinise) lanean parte hartu zuen.

Malcovichen beste lan aipagarri batzuk hauek dira: Hodeietatik haratago (1995, Michelangelo Antonioni), Dama baten erretratua (1996, Jane Champion), Kondenatuak airean (1997, Simon West), Rounders (1998, John Dahl), Burdinazko mozorroa zuen gizona (1998, Randall Wallace).

Filmografia

Zuzenduri gisa

  • Johnny Loves Bobby (1989)
  • Strap-Hanging (1999)
  • The Dancer Upstairs (2002)
  • Hideous Man (2002)
  • Blazing Satchels (2008)
  • Lady Behave

Gidoilari gisa

  • Hideous Man (2002)

Ekoizle gisa

  • The Accidental Tourist (1988) (ekoizle nagusia)
  • Ghost World (2001)
  • The Dancer Upstairs (2002)
  • The Libertine (2004)
  • Kill the Poor (2006)
  • Art School Confidential (2006)
  • Juno (2007)

Erreferentziak

Kanpo loturak

  • John Malcovich aktorearen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: John Malkovich by Wikipedia (Historical)



ghbass