Fernando Botero Angulo (Medellin, 1932ko apirilaren 19a - Monako, 2023ko irailaren 15a) kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa izan zen. Artearen adierazgarri unibertsala da. 1976tik eskultore gisa lan egin zuen. Bere irudiek potolo izatearen berezitasuna dute.
Fernando Botero Kolonbiako Medellin hirian jaio zen. Hiru seme-alaben arteko bigarrena izan zen. Bere gurasoak David Botero eta Flora Angulo ziren. Lau urte zituela hil zitzaion aita Fernandori. Aita galdurik, osabak paper garrantzitsua izan zuen Fernandoren heziketan. Museoetatik aldenduta bizi zen arren, eliza kolonialetako eta hiriko estilo barrokoaren eragina jaso zuen.
1948an izan zuen erakusketa bat lehendabiziko aldiz, bere lurreko beste zenbait artistarekin batera. 1949tik 1950ra, Boterok dekoratuak diseinatu zituen. 1951an Bogotara joan zen. 1952an beste artista batzuekin batera Bartzelonara joan zen eta handik Madrilera. San Fernando akademian ikasi zuen. Bogotan Leo Matiz galerian berak bakarrik erakusketa bat egin zuen. Salón de Artistas Colombianos erakundearen bederatzigarren edizioa irabazi zuen. 1953an Parisera joan zen, han denbora gehiena Louvre museoko lanak aztertzen eman zuelarik. 1953tik 1954ra Florentzian (Italia) errenazimenduko lanak aztertu zituen. Azkeneko hamarkadetan batik bat Parisen bizi izan zen eta urtero hilabete batez Medellin jatorrizko hirian egon zen. Munduko hiri nagusietan 50 erakusketa baino gehiago zituen eta bere arte lanen prezioa oso garestia da.
Hasieratik eguneroko gaiak lan izan zituen, kolore ilunak pintzelada askeetan banatuz lehendabizi, 60ko hamarkadako espresionismoaren antzera eta geroago pintzelada itxiagoak emanez eta ingerada gehiago definituz. Azkenaldian Kolonbiako eta munduko egoera politikoa landu izan zuen. Adibidez, "Abu Ghraib" saileko 78 koadroek torturaren eta gudaren horrorea adierazten dute, Estatu Batuek Irakeko Abu Ghraib espetxean presoei 2004 eta 2005 bitartean egindako torturak salatuz.
Kolonbiako artearen historian, Boteroren lanik ezagunenak hauek dira:
Bere eskultura berrienak:
Margoak:
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou