Aller au contenu principal

Zainketa aringarriak eta zinema


Zainketa aringarriak eta zinema


Zainketa aringarriak eta zinema bereziki azken urteotan gero eta lotuago datoz, baina arlo bien arteko harremana azken hamarraldietan ehundu bada ere gai hauek jorratu izan dira aspaldiko urteetatik: heriotza eta hori baino lehenagoko bizitzaren azken faseak, minbizia eta bizimina, doluaren prozesua, zahartzaroa, elbarritasuna, gaixotasun kroniko aurreratuak eta dementzia, eutanasia, suizidioa, espiritualtasuna, osasungintzaren humanizazioa eta gaixoen zainketa, bereziki.

Izan ere, 1930eko hamarkadatik film klasiko gutxi batzuetan gai hauek guztiak tratatu izan dituzte, baina batez ere 1990eko hamarkadatik aurrera ekoizpena bizkortu egin da, espezialitatearen garapenarekin eta gizartearen interesarekin batera. Halaber, oso kontuan hartzekoa da europar ekoizpena azken denbora tarte honetan.

Hala ere, salbuespenak salbuespen, publiko zabalera normalean iristen ez diren pelikulak ditugula esan beharra dago. Sarritan pertsonalki ukitutako jendea da lan hauetara hurbiltzen dena, eta zentzu honetan aitortu behar diegu hainbat filmei zinematerapiaren ahalmen hori.

Formatoei dagokienez, azkenik, fikziozko film luzeekin batera dokumentalak eta animaziozko lanak ditugu jarraian agertzen diren zerrendetan.

Film luze hautatuak (1939-1985)

1989-1996

1997-2005

2006-2011

2012-2020

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

2021-

Dokumental, film laburrak, animaziozkoak eta bestelakoak

Irudi galeria

Ikus, gainera

  • Zainketa aringarriak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)"Cine y medicina al final de la vida" (SOVPAL, 2006).
  • (Gaztelaniaz)"Cuidados paliativos y Cine: Una actualización comentada de la producción relacionada desde mediados del siglo pasado hasta la última década del actual".
  • (Gaztelaniaz)"Carreteras secundarias" bloga (Zainketa Aringarriei buruz eta zinemaren gaineko atalarekin).
  • (Gaztelaniaz)"Cineterapia oncológica"
  • (Gaztelaniaz)“Películas que pueden ayudar a entender y/o afrentar la muerte, las pérdidas y el duelo”
  • (Gaztelaniaz)"Pantalla inquieta: 10 maneras de morir"
  • "Zinema eta medikuntza bizitzaren amaieran (2006-2011)"

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Zainketa aringarriak eta zinema by Wikipedia (Historical)