Aller au contenu principal

Viskningar och rop


Viskningar och rop


Viskningar och rop (euskaraz: «Oihuak eta xuxurlak») Ingmar Bergmanek zuzendutako eta idatzitako filma da. Esperimentazioan arrakasta barik ibili ostean, pelikula honek jaso zituen kritika eta publikoaren erantzun bikainak. Besteak beste Oscarretarako bost izendapen lortu zituen, euren artean ingelesez besteko filmik onena eta pelikularik onena bera.

Aurreko pelikuletan ez bezala, honetan kolore saturatua erabili zuen. 1973ko Oscar Sarietan Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria kategorietan izendatua izan zen eta argazkigintza onenarena irabazi zuen.

Istorioa

Pelikula XIX. mendeko etxe handi eta dotore batean girotuta dago. Bertan bi ahizpa bizi dira neskame batekin batera, minbiziak jota hilzorian dagoen hirugarren ahizpa (Agnes) zaintzen duena. Espiritualtasunaren ezaugarri batzuk jorratzen ditu, besteak beste heriotzaren aurrean beldurra eta nahia sentitzea modu disoziatiboan. Lan honekin azken finean Bergman ohiko gaiekin itzuli zen, emakumezkoen psikea, fedea eta berrerospena edo erredentzioa.

Pertsonaiak

  • Harriet Andersson, Agnes
  • Kari Sylwan, Anna
  • Ingrid Thulin, Karin
  • Liv Ullmann, Maria (eta haren ama)
  • Anders Ek, Isak apaiza
  • Inga Gill, istorio kontalaria
  • Erland Josephson, David sendagilea
  • Henning Moritzen, Joakim (Mariaren senarra)
  • Georg Årlin, Fredrik (Karinen senarra)
  • Linn Ullmann, Maria gaztea

Ikus, gainera

  • Zainketa aringarriak eta zinema

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)IMDB webgunean.

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Viskningar och rop by Wikipedia (Historical)