Aller au contenu principal

Martxoaren 26


Martxoaren 26


Martxoaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita bosgarren eguna da, 86.a bisurteetan. 280 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1978 – Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
  • 1980 – Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrakeko kideak hil ziren prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Suprefetaren emaztearen autoari lehergailua jartzen ari zirela gertatu zen, Baionako ospitaleko aparkalekuan.
  • 1985 – Ramon Basañez Jauregi Ziburun tirokatu zuten.

Mundua

  • 1636 – Utrechteko Unibertsitatea sortu zen, Herbehereetako unibertsitaterik zaharrenetako eta handienetakoa.
  • 1707 – "Batasunaren Akta" lege bihurtu zen, Ingalaterra eta Eskozia estatu bakarrean batuz.
  • 2010 – 100 pertsona zeramatzan gerraontzi hegokorearra hondoratu zen Itsaso Horian Ipar Koreako uretatik gertu.
  • 2024 - Kargaontzi battek Francis Scott Key zubiarekin talka egin eta berau erorrarazi zuen.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1993 – 8. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, apirilaren 4an Bilbon amaitu zelarik.
  • 1995 – Martxoaren 17an Donibane Garazin hasitako 9. Korrikari amaiera eman zitzaion Gasteizen.
  • 2009 – 16. Korrikari hasiera eman zitzaion Tuteran, apirilaren 5ean Gasteizen amaitu zelarik.

Mundua

  • 1955 – Captain Lightfoot filma estreinatu zen, Douglas Sirkek zuzendu eta Rock Hudson eta Barbara Rush aktoreek antzeztu zutelarik.
  • 1997 – The Devil's Own filma estreinatu zen, Alan J. Pakulak zuzendu eta Harrison Ford eta Brad Pitt aktoreek antzeztu zutelarik.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

  • 1954 – C. Walton Lillehei estatubatuar kirurgialariak lehen aldiz pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion.
  • 2008 – Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.
  • 2015 – Periscope, streaming transmisioaren bitartez bideoak egiteko softwarea atera zuten iPhonentzako. Androidentzako bertsioa urte bereko maiatzaren 26an atera zen.

Kirolak

Euskal Herria

  • 1944 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Aviron Bayonnais 20-5 menderatu zuen.

Mundua

  • 1949ko Bost Nazioen Txapelketa: Irlandak bigarren urtez jarraian txapelketa eskuratu zuen.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1716 – Dominique Cabarrus, lapurtar bankari eta armadorea (h. 1799).
  • 1764 – Francisco de Paula Escudero, nafar militar eta politikaria (h. 1831).
  • 1809 – Jose Juan Santesteban, gipuzkoar musikaria eta konposatzailea (h. 1884).
  • 1898 – Jose Andia, euskal atleta.
  • 1903 – Antonio Arrue, euskal idazlea (h. 1976).
  • 1909 – Paco Bienzobas, euskal herritar futbolaria (h. 1981).
  • 1925 – Joxe Lasa Apalategi, apaiza, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1983).
  • 1933 – Iñaxi Etxabe, gipuzkoar bertsolaria (h. 2020).
  • 1937 – Roberto Morales, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1950 – María José Bozal, UPNko nafar politikaria.
  • 1954 – Jose Martin Martinikorena, Martinikorena, esku huskako nafar pilotari ohia.
  • 1959 –
    • Juan Mari Atutxa Egiraun, bizkaitar idazlea.
    • Patziku Perurena, euskal idazle eta pentsalaria.
  • 1962 – Luis Maria Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1967 – Julen Salaberria, nafar pilotari ohia.
  • 1969 – Xabier Gezuraga, bizkaitar argazkilari eta espeleologoa, zeruko irudietan eta labar-artearen interpretazioan espezializatua.
  • 1970 –
    • Amaia Garbaio, nafar igerilari ohia.
    • Juan Vallejo, arabar alpinista eta eskalatzailea, hainbat zortzimilako igo dituena.
  • 1971 – Leire Arrieta, gipuzkoar historialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
  • 1972 – Izaskun Oteo, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia.
  • 1974 – Mikel Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
  • 1978 – Aitor Zulaika, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
  • 1980 – Iban Fagoaga, nafar futbolaria.
  • 1981 –
    • Naroa Intxausti, bizkaitar sopranoa.
    • Xabier Ormazabal, gipuzkoar alpinista (h. 2004).
  • 1982 – Mikel Arteta, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1987 – Iker Rodellar, gipuzkoar futbolaria.
  • 1993 – Aitor Etxebarriazarraga, bizkaitar futbolaria.
  • 1995 –
    • Julen Irizar, gipuzkoar txirrindularia.
    • Ibai Llanos, bizkaitar Interneteko-izar, youtuber eta esport-casterra da.
  • 2004 - Lander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.

Mundua

  • 1516 – Conrad Gessner, suitzar sendagile, naturalista, bibliografo eta filologoa (h. 1565).
  • 1575 – Johann Carolus, historiako lehen egunkariaren editorea (h. 1634).
  • 1794 – Julius Schnorr von Carolsfeld, alemaniar margolaria (h. 1872).
  • 1824 – Julie-Victoire Daubié, frantziar kazetaria, frantziar unibertsitateetan lizentziatura lortzen lehen emakumea (h. 1874).
  • 1856 – William Massey, Zeelanda Berriko 19. lehen ministroa (h. 1925).
  • 1859 – Alfred Edward Housman, ingeles aditu klasiko eta olerkaria (h. 1936).
  • 1866 – Théodore Tissier, frantziar legelari eta politikaria (h. 1944).
  • 1868 – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (h. 1936).
  • 1874 –
    • Elisabeth Altmann-Gottheiner, Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana (h. 1930).
    • Robert Frost, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
  • 1875 – Syngman Rhee, Hego Koreako lehendabiziko presidentea (h. 1965).
  • 1876 – Gilen Wiedekoa, Albaniako Printzerriko monarka (h. 1945).
  • 1883 – Ethel Léontine Gabain, frantziar-ingeles artista (h. 1950).
  • 1884 – Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (h. 1934).
  • 1888 – María Bernaldo de Quirós, Espainiako lehen emakumea aeroplanoko nazioarteko pilotu titulua lortzen (h. 1983).
  • 1893 – Palmiro Togliatti, italiar politikaria (h. 1964).
  • 1894 – Viorica Ursuleac, errumaniar opera kantaria (h. 1985).
  • 1898 – Rudolf Dassler, alemaniar kirol oinetakogilea, Puma kirol ekipamendu enpresaren sortzailea (h. 1974).
  • 1904 – Emilio Fernández, El Indio, mexikar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1986).
  • 1905 – Victor Emil Frankl, austriar psikoanalista, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea (h. 1997).
  • 1907 – Louis Saguer, alemaniar-frantziar musikagilea (h. 1991).
  • 1908 – Samuel Bronston, besarabiar jatorrizko estatubatuar zinema ekoizlea (h. 1994).
  • 1909 – Irene González, galiziar futbolaria, Espainiako eta Galiziako futboleko lehen jokalaritzat hartua (h. 1928).
  • 1911 –
    • J. L. Austin, ingeles filosofoa (h. 1960).
    • Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2003).
    • Tennessee Williams, estatubatuar antzerkigilea (h. 1983).
  • 1913 –
    • Paul Erdős, hungariar matematikaria (h. 1996).
    • Jacqueline de Romilly, frantziar humanista izan zen, helenista, itzultzaile, saiakeragile eta akademikoa (h. 2010).
  • 1914 – Roque Esteban Scarpa, txiletar idazlea (h. 1995).
  • 1915 – Seán Ó hEinirí, uste denez irlanderazko azken hiztun elebakarra (h. 1998).
  • 1916 –
    • Christian Boehmer Anfinsen, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1995).
    • Sterling Hayden, estatubatuar aktore eta idazlea (h. 1986).
  • 1925 – Pierre Boulez, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 2016).
  • 1926 – Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (h. 2005).
  • 1930 –
    • Sandra Day O'Connor, estatubatuar epaile eta legelaria (h. 2023).
    • Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (h. 2002).
  • 1931 – Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna (h. 2015).
  • 1934 – Alan Arkin, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, musikari eta abeslaria.
  • 1935 – Mahmoud Abbas, Palestinako presidentea.
  • 1938 – Anthony James Leggett, britainiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria.
  • 1940 –
    • James Caan, estatubatuar aktorea (h. 2022).
    • Nancy Pelosi, estatubatuar politikaria.
  • 1941 –
    • Richard Dawkins, britainiar idazle, biologo ebolutibo, dibulgatzaile eta etologoa.
    • Lella Lombardi, italiar auto-pilotua, 1 Formulan parte hartu duten bost emakumeetako bat (h. 1992).
  • 1942 – Erica Jong, estatubatuar idazle eta poeta, emakumeen sexualitateari buruzko liburuengatik ezaguna.
  • 1943 – Bob Woodward, estatubatuar ikerketa-kazetaria.
  • 1944 – Diana Ross, estatubatuar aktore eta abeslaria, The Supremes taldeko abeslaria.
  • 1948 –
    • Steven Tyler, estatubatuar abeslari, musikari eta konposatzailea, Aerosmith taldeko liderra.
    • Richard Tandy, ingeles teklatu-jotzailea, Electric Light Orchestra taldeko kidea (h. 2024).
  • 1949 – Patrick Süskind, alemaniar eleberrigile, antzerkigile, saiogile eta gidoigilea.
  • 1950 – Martin Short, kanadar-estatubatuar aktore, umorista, abeslari, gidoigile, idazle eta ekoizlea.
  • 1951 – Carl Wieman, estatubatuar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
  • 1952 –
    • Didier Pironi, frantziar 1 Formulako gidaria (h. 1987).
    • Pedro J. Ramírez, espainiar kazetari eta idazlea.
  • 1953 – Elaine Chao, Estatu Batuetako Garraioko idazkaria.
  • 1954 – Zdravko Zemunović, serbiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1956 – Park Won-soon, Seulgo alkatea (h. 2020).
  • 1957 - Shirin Neshat, irandar-estatubatuar bideo-artista eta argazkilaria.
  • 1958 –
    • Elio de Angelis, italiar 1 Formulako gidaria (h. 1986).
    • Alar Karis, Estoniako presidentea.
  • 1960 – Isabel Mozún, espainiar atleta ohia, altuera-jauzian aditua.
  • 1961 – Amanda Simpson, estatubatuar politikaria.
  • 1962 –
    • Juri Gidzenko, ukrainar jatorriko errusiar kosmonauta.
    • John Stockton, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
  • 1963 –
    • Amparo Larrañaga, espainiar aktorea.
    • Berta Piñan, asturiar idazlea.
  • 1969 – Almir de Souza Fraga, brasildar futbolari ohia.
  • 1970 –
    • Martin McDonagh, irlandar-ingeles antzerkigile, zinema gidoilari eta zuzendaria.
    • Araceli Segarra, kataluniar alpinista, mendigoizale eta modeloa, Everest mendia igo zuen Espainiar Estatuko lehenbiziko emakumea.
  • 1972 – Mar Sodupe, espainiar aktorea eta zuzendari laguntzailea.
  • 1973 – Larry Page, Google bilatzailearen sortzaileetako bat.
  • 1980 – Miguel Urbán, espainiar ekintzaile eta politikaria, Podemos-Ahal Dugu alderdiaren fundatzaileetakoa.
  • 1983 –
    • Toni Elías, kataluniar motoziklismoko pilotua.
    • Karina Maruyama, japoniar futbolari ohia.
  • 1984 – Aderounmu Adejumoke, nigeriar aktorea (h. 2024).
  • 1985 –
    • Jonathan Groff, estatubatuar aktore eta abeslaria.
    • Keira Knightley, ingeles aktorea.
  • 1986 – Rüzgar Erkoçlar, turkiar aktore, disk jockey eta modelo ohia.
  • 1987 – Borja Viguera, espainiar futbolaria.
  • 1990 – Shiho Tomari, japoniar futbolaria.
  • 1991 – Laia Soler, kataluniar gazte literaturako eta errealismo magikoko idazlea.
  • 1992 – Stoffel Vandoorne, 1 Formulako belgikar pilotua.
  • 1994 –
    • Michael Olunga, kenyar futbolaria.
    • Paige VanZant, estatubatuar arte martzial mistoetako borrokalaria, wrestling borrokalaria eta modeloa.
  • 1996 – Ailen Valente, argentinar gimnasta artistikoa.
  • 2002 - Inma Rubiales, espainiar idazlea.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1324 – Maria Luxenburgokoa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1304).
  • 1774 – Juan Manuel Urbina, arabar militarra (j. 1715).
  • 1904 – Ramos Azkarate, euskal idazlea (j. 1847).
  • 1947 – Ignacio Tabuyo, gipuzkoar baritonoa (j. 1863).
  • 1960 – José Iruretagoyena, nafar militarra (j. 1879).
  • 1980an, Baionako suprefetaren autoaren azpian lehergailu bat jartzen ari zirela:
    • Ramuntxo Arruiz, Iparretarrak erakunde armatuko nafar kidea (j. 1958).
    • Txomin Olhagarai, Iparretarrak erakunde armatuko lapurtar kidea (j. 1958).
  • 1986 – Perpetua Saragueta, euskal idazlea (j. 1905).
  • 2010 – Enrique Villar, arabar politikari eta ingeniari agronomoa, Logroñon (j. 1939).
  • 2018 – Xabier Erro, nafar mendigoizalea (j. 1946).
  • 2019 – Javier Miranda, nafar enpresari eta Osasunako presidentea (j. 1954).

Mundua

  • 922 – Mansur al-Hallaj, persiar poeta eta sufismoaren irakaslea (j. c. 858).
  • 1091 – Wallada, andalustar poeta (j. 994).
  • 1211 – Antso I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1154).
  • 1350 – Alfontso XI.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1311).
  • 1566 – Antonio de Cabezón, espainiar musikagile eta organo-jotzailea (j. 1510).
  • 1625 – Giambattista Marino, italiar olerkari barrokoa (j. 1569).
  • 1726 – John Vanbrugh, ingeles arkitektoa eta idazlea (j. 1664).
  • 1783 – Anna Rosina de Gasc, alemaniar erretratugilea (j. 1713).
  • 1797 – James Hutton, britaniar geologoa (j. 1726).
  • 1814 – Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (j. 1738).
  • 1827 – Ludwig van Beethoven, alemaniar musikagilea (j. 1770).
  • 1892 – Walt Whitman, estatubatuar idazlea (j. 1819).
  • 1900 – Joaquín Fernández Aiarragarai, espainiar arkitektoa (j. 1821).
  • 1902 – Cecil Rhodes, britainiar enpresaburua (j. 1853).
  • 1920 – Samuel Colman, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1832).
  • 1923 – Sarah Bernhardt, frantziar antzerki eta film-aktorea (j. 1844).
  • 1924 - Widad Hamdi, egiptoar aktorea, 600 pelikula baino gehiagotan protagonista izandakoa (j. 1924).
  • 1926 – Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (j. 1852).
  • 1931 – Fra' Galeas von Thun und Hohenstein, Maltako Ordenako 75. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1850).
  • 1940 – Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (j. 1873).
  • 1943 – Leonard Darwin, britainiar politikari, militar eta ekonomialaria, eugenesiaren defendatzailea (j. 1850).
  • 1945 – David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1863).
  • 1957 – Édouard Herriot, Frantziako lehen ministroa (j. 1872).
  • 1959 – Raymond Chandler, estatubatuar eleberrigilea (j. 1888).
  • 1962 – Augusta Savage, estatubatuar eskultorea (j. 1892).
  • 1969 – John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (j. 1937).
  • 1973 – Noël Coward, ingeles antzerkigile, musikagile, zinema eta antzeki zuzendari, aktore eta abeslaria (j. 1899).
  • 1979 – Jean Stafford, estatubatuar eleberrigile eta ipuingilea (j. 1915).
  • 1980 – Roland Barthes, Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen frantziar idazle, filosofo, literatura-kritikari eta semiologoa (j. 1915).
  • 1983 – Anthony Blunt, britainiar artearen historialaria eta espioia, Cambridge bostetako bat (j. 1907).
  • 1984 – Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (j. 1922).
  • 1987 – Eugen Jochum, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1902).
  • 1991 – Henri Lhote, frantziar etnologo eta esploratzailea (j. 1903).
  • 1992 – Rihei Sano, japoniar futbolaria (j. 1912).
  • 1994 – Whina Cooper, zeelandaberritar irakasle, historialari eta ekintzailea (j. 1895).
  • 1995 – Ko Takamoro, japoniar futbolaria (j. 1907).
  • 2001 – Brenda Helser, estatubatuar igerilaria (j. 1924).
  • 2002 – Odile Schweisguth, frantziar sendagilea, Europan onkologia pediatrikoaren aitzindaritzat hartua (j. 1913).
  • 2004 – Takeshi Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
  • 2005 – James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1912).
  • 2008 – Manuel Marulanda, Tirofijo, urte luzez FARCeko buru izandako gerrillaria, mundu osoan egon den gerrilaririk zaharrena (j. 1930).
  • 2011 – Diana Wynne Jones, britainiar idazlea (j. 1934).
  • 2015 – Tomas Tranströmer, suediar idazle, olerkari eta itzultzailea, 2011ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
  • 2020 – Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
  • 2021 – Ursula Happe, alemaniar igerilaria (j. 1926).
  • 2023 –
    • María Kodama, argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea (j. 1937).
    • Virginia Norwood, estatubatuar fisikari, militar eta ingeniaria (j. 1927).
  • 2024 – Richard Serra, estatubatuar eskultore minimalista (j. 1938).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Brauli, Goiko/Goikone eta Sara.


Kanpo estekak


Martxoaren 25 | Urteko egutegi | Martxoaren 27

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Martxoaren 26 by Wikipedia (Historical)