Aller au contenu principal

Abuztuaren 26


Abuztuaren 26


Abuztuaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamazortzigarren eguna da, 239.a bisurteetan. 127 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1937 – Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
  • 1983 – Euskal Herrian inoiz izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen, dozenaka lagun hil eta kalte ikaragarriak eragin zituena.
  • 2002 – Baltasar Garzon epaileak bosteraino luza zitezkeen hiru urtez Batasunaren aktibitate publiko nahiz pribatu guztiak debekatu zituen espainiar estatuan.
  • 2006 – Iruñeako gartzelan 21 urteko preso bat hilik aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin eta gero.

Mundua

  • 1789 – Frantziako Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren eskubideen Adierazpena onartu zuen.
  • 1890 – Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz New Yorken (AEB).
  • 1978 – Joan Paulo I.a Aita Santu aukeratu zuten.
  • 1990 – Puerto Hurracon Antonio eta Emilio Izquierdo anaiek familien arteko liskar batek bultzaturik auzokoak tirokatu zituzten bederatzi hildako eta sei zauritu utziz.
  • 1999 - Txetxeniako Bigarren Guda hasi zen Errusiak herrialdearen inbasioa abiatu zuenean.
  • 2006 – Asteetako eurite gogorrek 1.000 hildakotik gora eragin zituzten Etiopian.
  • 2008 – Errusiak Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu zuen.

Arte eta kultura

Mundua

  • 1964 – The Night of the Iguana ("Iguanaren Gaua") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Richard Burton, Ava Gardner, Deborah Kerr eta Sue Lyon aktoreek antzeztu zutelarik.
  • 1994 – Natural Born Killers ("Jaiotzetik Berezko Hiltzaileak") filma estreinatu zen, Oliver Stonek zuzendu, Quentin Tarantinok jatorrizko gidoia idatzi eta Woody Harrelson, Juliette Lewis, Robert Downey Jr. eta Tommy Lee Jones aktoreek antzeztu zutelarik.

Zientzia eta teknologia

Mundua

  • 1936 – British Broadcasting Corporation-ek (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
  • 1952 – Erreakzio-hegazkin britainiar batek Ozeano Atlantikoko joan etorriko bidaia egin zuen lehen aldiz.

Kirolak

Euskal Herria

  • 2009 – Oiana Blanco eta Sugoi Uriarte euskal judokek zilarrezko domina bana lortu zuten Rotterdamen egindako Munduko Judo Txapelketan, Uriartek 66 kg.ko kategorian eta Blancok 48 kg.koan.

Mundua

  • 2017 – Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor: Estatubatuar boxeolariak irlandar borrokalaria K.O. teknikoz garaitu zuen.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1762 – Jose Luis Munarritz, nafar idazle, itzultzaile eta kritikaria (h. 1830).
  • 1815 – Jean Bernard Jauregiberri, lapurtar itsasgizon eta politikaria (h. 1887).
  • 1877 – Duguen Egileor, bizkaitar opera-abeslaria, tenorra (h. 1952).
  • 1912 – Inazio Mari Atxukarro, euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista (h. 1987).
  • 1918 – Eladia Altuna, Irura, gipuzkoar erraketista (h. 2009).
  • 1922 – Roland Bierge, lapurtar margolaria (h. 1991).
  • 1931 – Miguel Castells, bizkaitar abokatua eta politikaria.
  • 1933 –
    • Fermin Gordejuela, nafar futbolaria (h. 2006).
    • Juan Mugartegi, bizkaitar bertsolaria (h. 2018).
  • 1944 – Libe Enbeita, bizkaitar bertsolaria.
  • 1948 – Guy Nadaud, lapurtar komikigilea.
  • 1952 – Carlos Iturralde, gipuzkoar akordeoi-jotzaile eta musikagilea.
  • 1963 –
    • Karlos Alastruey, bizkaitar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
    • Karmele Aranburu, gipuzkoar aktorea eta abeslaria.
  • 1964 – Aurora Beltrán, nafar abeslari eta musikagilea.
  • 1967 – Maite Arrese, gipuzkoar aktorea eta ipuin kontalaria.
  • 1969 – Lidia Cañete, bizkaitar maistra eta arkularia.
  • 1971 – José Luis Arasti, nafar politikaria, Nafarroako Foru Erkidegoan Gobernuaren ordezkaria.
  • 1972 – Leire Ayala, bizkaitar abeltzaina eta enpresaburua.
  • 1974 –
    • Mikel Agirregomezkorta, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
    • Txomin Nagore, nafar futbolaria.
  • 1976 – Amaia Montero, euskal herritar abeslaria eta La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohia.
  • 1978 – Alberto Beloki, Beloki II.a, nafar pilotari ohia.
  • 1985 – Estitxu Garai, EHUko irakasle eta ikerlari bizkaitarra.
  • 1995 – Jon Fernández, bizkaitar boxeolaria.
  • 1996 – Alba Redondo, espainiar futbolaria.
  • 1998 – Irene Caminos, gipuzkoar txirrindularia, trialean aritzen dena.
  • 1999 – Damaris Egurrola, eusko-estatubatuar futbolaria, Orlandon.

Mundua

  • 1462 – Piero de Ponte, Maltako Ordenako 45. Printze eta Maisu Nagusia (h. 1535).
  • 1548 – Bernardino Poccetti, Barbatelli, italiar margolari eta akuaforte-grabatzaile manierista (h. 1612).
  • 1596 – Frederiko V.a Palatinatukoa, Palatinatuko printze-hautatzailea eta Bohemiako erregea (h. 1632).
  • 1676 – Robert Walpole, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1745).
  • 1732 – Jacques-André Emery, frantziar apaiza (h. 1811).
  • 1740 – Joseph-Michel Montgolfier, frantziar industriagizon eta asmatzailea, bere anai Jacques-Etiennekin batera baloi aerostatikoaren sortzaileetako bat (h. 1810).
  • 1743 – Antoine Lavoisier, frantziar kimikaria (h. 1794).
  • 1751 – Manuel Abad Queipo, asturiar elizgizona.
  • 1792 – Manuel Oribe, Uruguaiko presidentea (h. 1857).
  • 1819 – Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Viktoria Britainia Handiko erreginaren ezkontidea (h. 1861).
  • 1838 – John Wilkes Booth, estatubatuar aktorea (h. 1865).
  • 1842 – Heinrich Quincke, alemaniar sendagilea (h. 1922).
  • 1845 – Mary Ann Nichols, ustez Jack Tripa-ateratzailearen lehenengo biktima (h. 1888).
  • 1846 – Alejandro Pidal y Mon, espainiar historialari eta politikaria (h. 1913).
  • 1864 – Anna Ulianova, errusiar militante, kazetari eta idazle boltxebikea (h. 1935).
  • 1873 – Lee de Forest, estatubatuar asmatzailea.
  • 1874 - Zona Gale, estatubatuar eleberrigile, ipuin-idazle eta dramaturgoa (h. 1938).
  • 1875 – John Buchan (Tweedsmuireko 1. baroia), eskoziar eleberrigile, historialari eta politikaria (h. 1940).
  • 1878 – Lina Stern, erruso-sobietar zientzialaria, Genevako Unibertsitatean irakasle titulua jaso zuen lehen emakumea (h. 1968).
  • 1880 – Guillaume Apollinaire, frantziar idazlea (h. 1918).
  • 1881 – Alice Wilson, kanadar geologoa, Kanadako lehenengo emakume geologoa (h. 1964).
  • 1882 –
    • James Franck, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (h. 1964).
    • Carlo Galetti, italiar txirrindularia (h. 1949).
    • Jorge Volio Jimenez, Kosta Rikar apaiz, militar eta politikaria.
  • 1885 – Jules Romains, frantziar idazlea (h. 1972).
  • 1892 – Gaetano Belloni, italiar txirrindularia (h. 1980).
  • 1894 – Richard Wallace, estatubatuar zinema zuzendaria eta gidoilaria (h. 1951).
  • 1897 – Yun Bo-seon, Hego Koreako presidentea (h. 1990).
  • 1898 – Peggy Guggenheim, estatubatuar bildumazale eta mezenasa (h. 1979).
  • 1899 – Rufino Tamayo, mexikar margolaria (h. 1991).
  • 1901 – Jan de Quay, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1985).
  • 1903 – Caroline Miller, estatubatuar eleberrigilea (h. 1992).
  • 1904 – Christopher Isherwood, britainiar-estatubatuar eleberrigilea (h. 1986).
  • 1906 – Albert Bruce Sabin, poloniar-estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa (h. 1993).
  • 1910 – Teresa Kalkutakoa, albaniar misiolaria, Karitateko Misiolarien kongregazioaren sortzailea eta 1979ko Bakearen Nobel Saria (h. 1997).
  • 1912 – Léo Marjane, frantziar abeslaria (h. 2016).
  • 1913 – Boris Pahor, esloveniar idazlea (h. 2022).
  • 1914 – Julio Cortazar, argentinar idazlea, Amerikako gaztelaniazko idazlerik famatuenetakoa (h. 1984).
  • 1918 – Katherine Johnson, estatubatuar psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikaria (h. 2020).
  • 1919 – Robert Cornevin, frantziar historialaria (h. 1988).
  • 1920 – Prem Tinsulanonda, Thailandiako lehen ministroa (h. 2019).
  • 1921 –
    • Benjamin Bradlee, The Washington Post egunkariko kazetaria eta erredakzio burua (h. 2014).
    • Naomi Parker, estatubatuar langilea, Rosie errematxatzailearen irudiaren modeloa (h. 2018).
    • Joaquín Luis Romero Marchent, espainiar zinema zuzendari, telebista zuzendari eta gidoilaria (h. 2012).
  • 1922 – Lucien Musset, frantziar historialaria (h. 2004).
  • 1923 – Wolfgang Sawallisch, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 2013).
  • 1925 – Alain Peyrefitte, frantziar politikaria (h. 1999).
  • 1927 – B. V. Doshi, indiar arkitektoa (h. 2023).
  • 1935 – Karen Spärck Jones, britainiar zientzialaria eta informatikaria, hizkuntzalaritza konputazionalean ekarpen handia egin zuena (h. 2007).
  • 1937 –
    • Ventura Díaz, espainiar txirrindulari ohia.
    • Otto Schaden, estatubatuar egiptologoa (h. 2015).
  • 1940 – Michel Micombero, Burundiko presidentea (h. 1983).
  • 1941 –
    • Barbara Ehrenreich, estatubatuar saiogile eta gizarte-ekintzailea (h. 2022).
    • Ayşe Kulin, turkiar idazle eta kazetaria.
    • Barbet Schroeder, frantziar zinema zuzendari eta ekoizlea.
  • 1944 – María del Carmen Farías, mexikar aktorea (h. 2024).
  • 1945 – Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (h. 2005).
  • 1948 –
    • Rotraut Susanne Berner, alemaniar ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa.
    • Ángel Guinda, espainiar poeta.
  • 1950 – Benjamin Hendrickson, estatubatuar aktorea.
  • 1951 – Edward Witten, estatubatuar matematikaria.
  • 1953 – Edward Lowassa, Tanzaniako lehen ministroa (h. 2024).
  • 1955 – Pedro Miralles, espainiar industria-diseinatzaile eta arkitektoa (h. 1993).
  • 1956 – María Ángeles Sallé, jatorri euskalduneko soziologo ikertzaile panamarra.
  • 1959 – Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (h. 2020).
  • 1964 – Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea (h. 2017).
  • 1965 –
    • Carolina Arregui, txiletar aktorea.
    • Nobuhiro Ueno, japoniar futbolari ohia.
  • 1966 – Shirley Manson, britainiar abeslaria.
  • 1968 – Chris Boardman, britainiar txirrindulari ohia.
  • 1969 – Jorge Sanz, espainiar aktorea.
  • 1970 –
    • Ana Locking, espainiar moda-diseinatzailea , enpresaburua eta argazkilaria.
    • Melissa McCarthy, estatubatuar aktore, idaizle, zinema ekoizlea, eta umorista.
  • 1971 – Thalía Sodi, mexikar musikagile, abeslari, aktore eta enpresaria.
  • 1972 – Paula Hawkins, zimbawetar-britainiar kazetari eta idazlea.
  • 1976 – Zemfira, errusiar rock musikaria.
  • 1978 – Eva Baltasar, kataluniar poeta eta idazlea.
  • 1980 –
    • Macaulay Culkin, estatubatuar aktorea.
    • Chris Pine, estatubatuar aktorea.
  • 1983 – Ismael Ruiz de Loizaga, mendi eta errepideko espainiar txirrindulari ohia.
  • 1986 – Nicol David, malaysiar squash-jokalaria.
  • 1989 – James Harden, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
  • 1991 – Arnaud Démare, frantziar txirrindularia.
  • 1992 – Phùng Trương Trân Đài, vietnamdar emakumezko edertasun modelo transgeneroa.
  • 1993 – Keke Palmer, estatubatuar aktore eta abeslaria.
  • 1996 – María Herrera, espainiar motoziklismoko-pilotua.
  • 2008 – Kokona Hiraki, japoniar skateboarderra, 12 urterekin historiako Japoniarrik gazteena domina olinpiko bat irabazten.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1670 – Casilda Manrique de Luiando, bizkaitar dama, Espainiako nobleziarekin harremana izan zuena, Madrilen (j. 1597).
  • 1857 – Jacques Bergeret, Frantziako Itsas Armadako almirante lapurtarra, Parisen (j. 1771).
  • 1919 – Ángela Molinuevo y Longuebau, karitate zerbitzuen bultzatzaile arabarra, Madrilen (j. 1845).
  • 1936 – Mario Muslera, gipuzkoar militarra (j. 1873).
  • 1956 - Amadeo Deprit, Begoña elizateko kristal-enpresaburua eta politikari lokala (j. 1900).
  • 1984 – Luis Egia, gipuzkoar apaiza, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1917).
  • 2019 – José Moreno, Eusko Gudarosteko gudaria, armada hartako azken beteranoa (j. 1918).
  • 2020 – Jesus Arrizabalaga, Txapela, bizkaitar futbolzale ezaguna (j. 1930).

Mundua

  • 1278 – Otakar II.a Bohemiakoa, Bohemiako erregea.
  • 1346 – Joanes Bohemiakoa, Bohemiako erregea (j. 1296).
  • 1474 – Jakue III.a Ziprekoa, Zipreko erregea (j. 1473).
  • 1526 – Luis II.a Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako erregea (j. 1506).
  • 1558 – Martín Alonso Fernández de Córdoba, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. c. 1498).
  • 1624 – Fukushima Masanori, japoniar samurai eta daimyōa (j. 1561).
  • 1666 – Frans Hals, margolaritza herbeheretarraren urrezko aroko erretratugile nabarmena (j. c. 1582).
  • 1723 – Anton van Leeuwenhoek, herbeheretar merkatari eta zientzialaria (j. 1632).
  • 1785 – Ventura Rodríguez, espainiar arkitektoa (j. 1717).
  • 1791 – Jose Iglesias de la Casa, espainiar poeta.
  • 1795 – Cagliostro, italiar okultista, alkimista eta abenturazalea (j. 1743).
  • 1813 – Theodor Körner, alemaniar olerkari eta militarra (j. 1791).
  • 1850 – Luis Filipe Frantziakoa, Frantziako azken erregea (j. 1773).
  • 1865 – Johann Franz Encke, alemaniar astronomoa (j. 1791).
  • 1874 – Julie-Victoire Daubié, frantziar kazetaria, frantziar unibertsitateetan lizentziatura lortzen lehen emakumea (j. 1824).
  • 1878 – Maria Jesus Gurutzekoarena, karmeldar moja (j. 1846).
  • 1898 – William Mason Brown, estatubatuar margolaria (j. c. 1828).
  • 1910 – William James, estatubatuar filosofo eta psikologoa, pragmatismoaren aitzindaria (j. 1842).
  • 1912 – Jose María Velasco, mexikar margolari paisajista.
  • 1915 – John Bunny, estatubatuar komedialaria.
  • 1921 –
    • Matthias Erzberger, alemaniar politikaria (j. 1875).
    • Nikolai Gumilev, errusiar idazlea (j. 1886).
  • 1923 – Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (j. 1854).
  • 1926 – Ugyen Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (j. 1862).
  • 1930 – Lon Chaney, zinema mutuko estatubatuar aktorea (j. 1883).
  • 1945 – Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (j. 1890).
  • 1949 – Ida Törnström, suediar idazle, irakasle eta margolaria (j. 1862).
  • 1957 – Umberto Saba, italiar olerkari eta eleberrigilea (j. 1883).
  • 1958 – Ralph Vaughan Williams, ingeles musikagilea, zuzendaria eta organo-jotzailea (j. 1872).
  • 1968 – Kay Francis, estatubatuar aktorea (j. 1905).
  • 1969 – Ismail al-Azhari, Sudango lehen ministro eta presidentea (j. 1900).
  • 1974 –
    • Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria (j. 1906).
    • Charles Lindbergh, estatubatuar hegazkin pilotu eta ingenieria, Ozeano Atlantikoa bakarrik eta geldiunerik gabe gurutzatu zuen lehenbiziko pilotua (j. 1902).
  • 1975 – Haile Selassie, Etiopiako enperadorea (j. 1892).
  • 1977 – H. A. Rey, alemaniar marrazkigilea.
  • 1978 – Charles Boyer, frantziar aktorea (j. 1899).
  • 1979 – Mika Waltari, finlandiar idazlea (j. 1908).
  • 1980 – Tex Avery, estatubatuar marrazki bizidun egile, marrazkilari, ahots bikoiztaile eta zuzendaria (j. 1908).
  • 1981 – Roger Nash Baldwin, estatubatuar aktibista.
  • 1986 – Ted Knight, estatubatuar aktorea.
  • 1987 – Georg Wittig, alemaniar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
  • 1988 – Carlos Paião, portugaldar abeslaria.
  • 1989 – Irving Stone, estatubatuar idazlea.
  • 1990 – Minoru Honda, japoniar astronomo zaletua (j. 1913).
  • 1996 – Alejandro Agustín Lanusse, Argentinako de facto-ko presidentea (j. 1918).
  • 1998 –
    • Gérard Blanchard, frantziar tipografo, grafista, idazle eta marrazkilaria (j. 1927).
    • Frederick Reines, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
  • 2003 – Keith James Laidler, britainiar kimikaria (j. 1916).
  • 2004 – Laura Branigan, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1952).
  • 2007 – Gaston Thorn, luxenburgoar politikaria, Europako Batzordeko presidentea (j. 1928).
  • 2008 – Christian Geissler, alemaniar idazlea (j. 1928).
  • 2010 – Raimon Pannikar, kataluniar teologoa (j. 1918).
  • 2011 – George Band, ingeles alpinista (j. 1929).
  • 2014 – Maria Mauban, frantziar aktorea (j. 1924)
  • 2017 – Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1943).
  • 2018 –
    • Alfonso Osorio, espainiar politikari frankista (j. 1923).
    • Neil Simon, estatubatuar antzerkigilea (j. 1927).
  • 2020 – André-Paul Duchâteau, belgikar komikigilea (j. 1925).
  • 2023 – Gleb Panfilov, errusiar zinemagilea (j. 1934).

Jaiak eta urteurrenak

  • Santua kristauak: Adrian, Eider, Konstantino eta Zeferino.
  • Sehaska egutegiko izendegia: Eider, Eder eta Iholdi.

Kanpo estekak


Abuztuaren 25 | Urteko egutegi | Abuztuaren 27

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Abuztuaren 26 by Wikipedia (Historical)