Aller au contenu principal

Abendu


Abendu


Abendua, batzuetan lotazila, gregoriotar egutegiaren urteko hamabigarren eta azken hila da eta hogeita hamaika egun ditu.

Etimologia

Abendu hitza latinezko adventum hitzetik dator, "etorrera".

Iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak lehenetsi zuen Aduendua forma.

Astronomia

Abenduaren 21ean, ipar hemisferioan negua hasten da, eta hego hemisferioan, uda.

Erreferentziak

Ikus gainera

  • Hila

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Abendu by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION