Aller au contenu principal

In & Out


In & Out


In & Out (euskaraz Barnean eta Kanpoan) 1997ko Frank Oz ingeles zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Kevin Kline, Joan Cusack, Tom Selleck, Matt Dillon eta Debbie Reynolds aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau 1994ko Oscar Sarien banaketa ekitaldian Tom Hanks aktoreak Philadelphia filmeko antzezpenarengatik jasotako aktore onenaren Oscar Saria jasotzean eskeini zuen hitzaldian oinarritua dago. Bestalde, Hollywoodeko zinemagintzak garai hartan LGBT gaiari hurbilduz burutu zuen filma bakanetakoa izan zen.

Izenburuak LGBT giroan ohikoa den "armario barnean eta kanpoan" edo "armariotik sartu-irten" esaldiari aipamena egiten dio, alegia, jendaurrean LGBTa izatea onartu edo ezagutzera ematea.

Argumentua

1990eko hamarkada. AEBtako Indiana estatuko fikziozko Greenleaf udalerria. Howard Brackett (Kevin Kline) insitutuko ingeles literatura irakaslea Emily (Joan Cusack) andereinoarekin ezkontzera doa, baina une hartan ospatzen ari den Oscar Sarien banaketa ekitaldian herrikosemea eta institutuko ikasle ohia den Cameron drake aktoreak (Matt Dillon) bere eskeon hitzaldian Oscar Saria "bere antzinako literatur irakasle homosexualari eskeintzen diola" aipatuko du. Baitezpen horrek udalerri txiki hartako hautsak harrotuko ditu, ordutik aurrera Howardek ez du bizitza pribaturik izando eta gaizki ulertuak etengabe jazoko dira, irakasleak berak ere bere izaera sexuala zalantzan jartzeraino.

Aktoreak

  • Kevin Kline: Howard Brackett
  • Tom Selleck: Peter Malloy
  • Joan Cusack: Emily
  • Wilford Brimley: Frank Brackett
  • Debbie Reynolds: Bernice Brackett
  • Bob Newhart: institutuko zuzendaria
  • Matt Dillon: Cameron Drake
  • Whoopi Goldberg: bere burua antzeztuz
  • Glenn Close: bere burua antzeztuz
  • Gregory Jbara: Walter Brackett
  • Shalom Harlow: Sonya
  • Shawn Hatosy: Jack
  • Zak Orth: Mike
  • Alexandra Holden: Mérédith
  • Lauren Ambrose: Vicky
  • Selma Blair: Linda lehengusua

Kanpo estekak

  • In & Out filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: In & Out by Wikipedia (Historical)