Aller au contenu principal

Jochen Rindt


Jochen Rindt


Karl Jochen Rindt (Mainz, Alemania, 1942ko apirilaren 18a - Monza, Italia, 1970eko irailaren 5a) auto gidari austriarra zen. 1 Formulan debuta egin zuen 1964an. 1966an hirugarren geratu zen, 1969an laugarren eta 1970ean austriar baten lehen 1 Formulako munduko txapelketa lortu zuen (Geroago Niki Lauda etorri zen). Guztira sei garaipen, hamairu podium eta hamar pole lortu zituen. Munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra da, 1970eko taliako Sari Nagusiko saio libreetan hil baitzen.

Biografia

Jochen Rindt Mainzeko udal erizaintzan jaio zen, Alemanian. Bere gurasoak Bigarren Mundu Gerran hil ziren Hanburgon,  Gomorra operazioan. Horren ostean Rindt bere aiton-amonekin bizitzera joan zen Grazera, Austria.  Han hazi eta hezi zen, baita lasterketetan hasi ere. Bizi osoa austriar lizentziarekin lehiatu baldin bada ere sekula ez du nazionalitatea eskuratu, alemaniarra mantenduz.

1 Formulako jardueraz gain Rindtek 1965eko Le Manseko 24 Orduak irabazi zituen NART taldearen Ferrari 250LM batekin, eta Tasman Seriesen txapeldunorde izan zen 1969an. Horrez gain, Indianapolisko 500 miletan parte hartu zuen 1967 eta 1968an. Bietan arazo mekanikoekin bukatu gabe geratu zen.

1964ko Austriako Sari Nagusian egin zuen debuta, Rob Walkerren Brabham taldearekin. 1965ean Cooper-eko gidari ofizial izendatu zuten. Urte horretan laugarren geratu zen Alemanian eta seigarren Ameriketako Estatu Batuetan, txapelketako 13. postua eskuratuz azkenean.

Austriarrak bi bigarren postu lortu zituen 1966an (Belgika eta AEB), hirugarren bat (Alemania) eta beste hiru lasterketatan puntuak lortu zituen. Guzti horrekin hirugarren bukatu zuen denboraldia Jack Brabham eta John Surteesen atzetik. Hurrengo urtean bi laugarren postu lortu zituen eta, arazo desberdinengatik, ezin izan zuen beste lasterketa batik amaitu. 13.bukatu zuen txapelketa.

1968an Rindt Brabham taldera joan zen. Hegoafrikan hirugarren iritsi zen helmugara, baita Alemanian ere. Hala ere, aurreko denboraldian gertatu antzera, 10 lasterketa bukatu gabe utzi zituen. Txapelketan 12.sailkatu zen.

Lotus taldeak kontratua eskaini zion Rindti 1969ko denboraldirako. denboraldian 1969 1 Formula. Bere emaitz onenak: AEBetan irabazi, Italian bigarren, Kanadan hirugarren eta Britainia Handian laugarren. Urte zail biren ostean laugarren bukatu zuen txapelketa, Jackie Stewart, Jacky Ickx eta Bruce McLarenen atzetik.

Lotusen jarraitu zuen 1970an, bere bizitza markatuko zuen denboraldian. , Monako, Herbehereak, Frantzia, Britainia Handia eta Alemanian irabazi zuen.

Heriotza

1970eko irailaren 5a, Monza, Italia. 1 Formulako Italiako Sari Nagusia zen jokoan, abiadura handiko zirkuitoa izateagatik ezaguna, eta Rindt txapelketako lidertzan zioan lau lasterketa faltan. Aurreko sari nagusian (Austria) bere lehiakide zuzenenak baino 16 km/h gutxiagoko marka egin zuen, beraz, lasterketa honetarako hegoak murriztu zituzten abiadura handitzeko. John Miles bere taldekideak pozik ez zegoela jakinarazi zion talderi, autoa ezin baitzen "zuzen joan". Rindtek ez zuen halakorik esan, baina abiadura gehiago hartzeko autoa minutuko 800 buelta gehiagotan joan beharko zela ohartarazi zuen. Hurrengo egunean martxen erlazioa luzatu zuen motorraren potentzia guztiz erabiltzeko, hegoen murrizketaren ondoren. 330 km/hko markara iritsi zen. Bere bostgarren itzulian, Parabolikara iristean, istripu larria izan zuen. Denny Hulmeek, atzetik zioanak, horrela deskribatu zuen:

"Jochen nire atzetik zioan itzuli batzuetan, eta pixkanaka hurbildu egin zait. Lesmoko lehen zatia nahiko motel egin dut, beraz bigarrenean hanka altxa eta albo batera mugitu nahiz berak ni gainditu ahal izateko. Bere atzetik jarraitu dut Parabolikarantz, [[...]] oso azkan gindoazen eta 200 metro ingurura itxaron du abiadura moteltzen hasteko. Autoak bapatean eskuinera mugimendua egin dio, gero ezkerrera, eskuinera berriz, eta azkenean ezkerrera joan da oso azkar hesien kontra."


Rindtek bi hankak apurtu zituen istripuan eta autoaren hainbat piezak jo zuten bular eta abdomenean. Handik gutxira hil zen.

Istripuaren ondoren Lotus 72 autoaren diseinatzaileak, Colin Chapmanek, kritika gogorrak jaso zituen. Kritikoek bere diseinuak abiadura handitzeagatik segurtasun oinarriez ahazten zirela zioten. Dennys Hulmen testigantzan oinarrituta, istripua autoaren arazoengatik izan zitekeela esan zuten, gidariaren akatsa baztertuz.

Italiakoaren ondoren beste hiru lasterketa geratzen ziren txapelketa bukatu aurretik. Rindten abantaila inork ezin izan zuen murriztu lasterketa horietan. Horrela, hil ondoren 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi duen gidari bakarra bihurtu zen Jochen. Stewart, Ickx eta Denny Hulme ziren txapelketa irabazteko aukerak zituztenak.

Österreichring  zirkuitu austriarreko biragune batek bere abizena darama (Rindt). Gainera, Udo Jürgens musikariak "Der Champion" abestia eskeini zion.

Emaitz osoak 1 Formulan

(Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute)

Ikus gainera

  • Kirola Austrian

Erreferentziak

Kanpo loturak

Sari Nagusietako Ospe Aretoa Jochen Rindt (ingelesez)

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jochen Rindt by Wikipedia (Historical)