Aller au contenu principal

Nerea Ibarzabal


Nerea Ibarzabal


Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994ko martxoaren 9a) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da. 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen.

2022ko irailean, bere lehen nobela kaleratu zuen: Bar Gloria (Susa Argitaletxea, 2022).

Bizitza

Lehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen. Gero familia aldatu zen Markinara, baserri batera. Hitzetik hortzera ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu zen. Bere ama ere oso zalea izan da, bai eta amaren parteko familia guztia ere. Amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen. Juanjo Respaldiza eta Iratxe Ibarrarekin jarraitu zuen Bertsozale Elkartean.

Bere lehenengo saria jaso zuen 2012an Xabat Galletebeitiarekin Plazatik Gaztetxera sariketan. Geroago, 2013an Xenpelar saria eta 2014an bertsolari gazteen Osinalde saria irabazi zituen.

Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan: Bizkaiko Hitzan (2015-2019); Gaur 8n (2017-2019) eta 2019an Berrian (Bi Tarte atala, Txakur Gorriatik), Argian eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat.

2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarragarekin, Malen Amenabar Larrrañagarekin eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da. Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1en eta Kartzela web serieko gidoigile taldean.

Nereak gidoigintzan Atera kontuak programan lan egin zuen 2018an ETB1en.

2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak taldearen abesti baten musika erabiltzeagatik.

2021ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Bilboko Miribilla kiroldegian, Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa. Txapela jantzi ondoren, bertso hau kantatu zuen:


2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bigarrenez jarraian gailendu zen, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren.

Literatura

Literaturaren esparruan ere aritu da. 2022an Bar Gloria liburua argitaratu zuen, Susa argitaletxean. Jon Martinen kritikaren arabera, maisuki lotutako metaforak kateatzen ditu, herri bateko taberna bateko giroan.

Bertsolaritza

Txapelketak

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
    • 2006: TXAPELDUNA (Txikitan)
    • 2007: TXAPELDUNA (Txikitan)
    • 2008: TXAPELDUNA (Txikitan)
    • 2011: TXAPELDUNA (Handitan)
    • 2012: TXAPELDUNA (Handitan)
  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:
    • 2016: finalista. Seigarren.
    • 2018: finalista. Bosgarren.
    • 2021: TXAPELDUNA.
    • 2023: TXAPELDUNA
  • Bertsolari Txapelketa Nagusia:
    • 2017: finalaurrekoak.
    • 2022: finalista.

Beste batzuk

  • Akerbeltz gaztetxeko bertso saioa, taldeka:
    • 2013: Joseba Artza, Lander San Martin eta Nerea Ibarzabal.
    • 2014: Joseba Artza, Jokin Arbe eta Nerea Ibarzabal.
  • Amalloko goizaldeko txapelketa (2012 eta 2015).
  • Plazatik  Gaztetxera, Xabat Galletebeitiarekin taldeka (2012).

Sariak

  • Osinalde saria (1): 2013
  • Abra saria (1): 2013
  • Xenpelar saria (1): 2014
  • Erniarraitz saria : bigarren 2014an
  • B-lañon saria (1): 2014
  • Mikel Laboa saria (1): 2015
  • Udazkeneko Zapi Janztea (1): 2021
  • Zortziko Txiki Txapelketa (1): 2024

Lanak

Nobela

  • Bar Gloria (2022, Susa)

Erreferentziak

Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • Txakur Gorriaren web orria
  • Nerea Ibarzabal Twitterren
  • Elkarrizketa: Irabazteko, irabazi nahia eduki behar, eta posible zela ikusi nuen Berria, 2021.12.22
  • Elkarrizketa: Nik sinatuko nukeen zerbait utzi nahi nuen, 'hor nago ni' esateko Berria, 2022.12.09

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Nerea Ibarzabal by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION