Aller au contenu principal

Cuencako etxe esekiak


Cuencako etxe esekiak


Cuencako etxe esekiak (gaztelaniaz: Casas Colgadas), baita ere etxe hegalariak edo erregearen etxeak Cuenca hiriko elementu arkitektoniko ezagunena dira. Izen hori eman zaie etxe horien balkoi handiak eta beste alde batzuk arroketatik kanpo gelditzen direlako, Huécar ibaiaren arroilaren gainean. 2016ko urriaren 25ean kultura-intereseko ondasunak izendatu zituzten. Erdi Aroko eraikinak dira.

Historia

Horrelako lehen eraikinak Huécar ibaiaren arroila gainean ohikoak ziren. Gaur egun gutxi batzuk gelditzen dira, ordea. Guztien artean hiru dira ondo gorde direnak: "Sirenaren Etxea" eta bi "Erregeen Etxea"; hiruren balkoiak egurrezkoak dira. Hirurak XIII. eta XV. mende artean eraiki ziren. Eraikin hauen historia grafikoa 1565an hasten da, Anton van den Wyngaerde margolari flandriararen lanekin. XIX. mende amaierako argazkiek, bestetik, multzoa mendetan berdin-berdin gorde zela ikus daiteke. Zoritxarrez eraikin asko galdu egin dira geroztik.

1920. hamarkadan gelditzen ziren etxeak zortzi ziren . 1966an zaharberritu behar izan ziren gelditzen zirenak zeren eta haien egoera tamalgarria baitzen. Etxe partikularrak eta udaletxe bezala erabiliak izan dira.

Antzeko eraikinak

Nahiz eta oso eraikin originalak izan badira munduan beste antzeko adibideak:

  • Espainian herri hauetan ikus daitezke antzeko adibideak: Albarracín, Cantavieja, Castellfollit de la Roca, Frías, Ronda, Zafra de Záncara, Tarazona.
  • Katalunian: Castellfollit de la Roca.
  • Italian: Florentziako Ponte Vecchioren etxeak.

Arte Abstraktoaren Museoa

Horrelako etxe eseki batean Espainiar Arte Abstraktuaren Museoa dago kokatuta. Haren ardura Juan March Fundazioarena da.

Iruditegia

Erreferentziak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Cuencako etxe esekiak by Wikipedia (Historical)