Aller au contenu principal





Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Finlandiako futbol liga


Finlandiako futbol liga


Finlandiako futbol liga (finlandieraz Veikkausliiga) Finlandian futboleko lehenengo maila da. Garaipen gehien lortu dituen taldea Helsingin Jalkapalloklubi (HJK) da (14 aldiz). Aurreko Mestaruussarja txapelketa ere hartzen bada, HJK nagusi da, 30 liga lortuta.

Historia

1990an abiatu zen, 1930tik jokatu zen Mestaruussarja txapelketaren ordez. 14 taldek parte hartzen dute (2006ko denboraldian, 13 taldek bakarrik jokatu zuten AC Allianssi taldea zorren ondorioz kanporatu eta desegin ostean). 1973an bigarren maila edo Ykkönen eratu zen. Europa iparraldeko beste herrialde batzuetan bezala —esate baterako Errusian, Norvegian eta Suedian—, denboraldia apiriletik urrira jokatzen da eta taldeak elkarren aurka bitan lehiatzen dira, etxean eta kanpoan. Ligako sistemak aldaketa ugari izan ditu: batzuetan, liga arrunta jokatu da, baina beste batzuetan, hasierako fase baten ondoren, talde onenek ligaxka berria osatu dute.

Azken postuan geratzen den lehen mailako taldea bigarrenera jaisten da eta azkenaurrekoak bere postua bi partidatara bigarren mailako bigarrenaren aurka jokatzen du.

Podiuma

Palmaresa

Lehen txapelketak (1908-1929)

Kopa itxurako lehiaketak izan ziren.

  • Helsinki HJK 7 garaipen: 1911, 1912, 1917, 1918, 1919, 1923, 1925
  • Helsinki HPS 5 garaipen: 1921, 1922, 1926, 1927, 1929
  • FC Kiffen 08 3 garaipen: 1913, 1915, 1916
  • Åbo IFK 3 garaipen: 1910, 1920, 1924
  • Unitas Sports Club garaipen 1: 1908
  • Aalto Polytechnics garaipen 1: 1909
  • Turku TPS garaipen 1: 1928

Mestaruussarja (1930-1989)

Veikkausliiga (1990- )

  • ¹ 1990a,n liga sisteman lehen fase bat jokatu zen eta zortzi lehenengoak kanporaketa sisteman sartu ziren. Finalera FC Kuusysi-Lahti (Ligako 1.a) eta Helsinki HJK (3.a) iritsi ziren. Hiru partida jokatu zituzten: lehena berdindu zuten eta beste biak Helsinki HJK-k irabazi zituen (3-4 eta 1-0).
  • ² 2020ko urrian COVID-19 pandemiaren erruz, Liga bertan behera geratu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
  • ³ 2023an gol diferentziagatik zan zen txapelduna Helsinki HJK.

Irabazleak

Veikkausliiga (1990- )

Guztira

Ikus, gainera

  • Finlandiako futbol kopa
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kanpo estekak

  • (Finlandieraz) Veikkausliiga webgune ofiziala
  • (Finlandieraz) Veikkausliiga

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Finlandiako futbol liga by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


ghbass