Aller au contenu principal

1965


1965




Gertaerak

Euskal Herria

  • Urtarrilaren 1a – 1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusian Uztapidek txapela eraman zuen.
  • Ekainaren 28a – Oreitia auzoan izandako tren istripua izan zen. Tren batek biscúter motako mikrokotxe bat azpian harrapatu zuen, 6 hildako eraginez.

Mundua

  • Otsailaren 21a – Malcolm X ekintzaile afroamerikarra erail zuten New York Hirian.
  • Ekainaren 28a – Oreitiako trenbide-pasagunean tren batek biscúter bat azpian harrapatu eta 6 hildako izan ziren.
  • Urriaren 3a – Kubako Alderdi Komunista (PCC) eratu zuten hainbat alderdik.
  • Irailaren 9a – Tibet Txinako eskualdea izango zela erabaki zuten.
  • Irailaren 30a – Indonesian estatu kolpea ematen saiatu ziren Suhartoren gobernuan goi kargua zuten sei militar hilez. Suharto jeneralak, propaganda faltsuaren bitartez komunistei egotzi zizkien hilketak, haien aurkako sarraskia abiatuz. 500.000tik gora ezkertiar militante hil zituzten.
  • Urriaren 28a – Protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak. Urtegia eraikitzeko Capel Celyn udalerria urperatu zuten. Gertaerek nazionalismo galestarra bultzatu zuten.
  • Abenduaren 8a – Paulo VI.a Aita Santuak Vatikanoko II. kontzilioari amaiera eman zion.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • "Paz de Ziganda ikastola" sortu zuten Atarrabian tartean Jorge Cortes Izalen ekimenez, frankismo betean Nafarroan ikastolen mugimenduaren sorrerari ekinez.
  • Urtarrilaren 1a – 1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
  • Azaroaren 1a – Durangoko Azoka lehenengo aldiz antolatu zuen Gerediaga Elkarteak, urte hartan berean sortu zutena.

Mundua

  • Uda aldean The Rolling Stonesek "(I Can't Get No) Satisfaction" kantuarekin eta Bob Dylanek "Like a Rolling Stone"-rekin arrakasta itzela erdietsi zuten.
  • Abenduaren 22an "Doctor Zhivago " filma estreinatu zuten AEBetan.

Zientzia eta teknologia

  • Frank Pantridgek instalatu zuen lehenengo desfibrilagailu eramangarria Belfasteko anbulantzia batean.

Kirolak

  • Urtarrilaren 17a – Migel Irazusta "Polipaso" aizkolariak Migel Berakoetxeari irabazi zion Donostian, Espainiako Aizkolari Txapelketa lortuz.
  • Maiatzaren 16a – Espainiako Itzulian sailkapen nagusian Rolf Wolfshohl alemaniarra lehenengo postuan amaitu zen.
  • Ekainaren 3a – Italiako Giroan irabazlea Vittorio Adorni italiarra gelditu zen.
  • Uztailaren 14a – Frantziako Tourrean garailea Felice Gimondi italiarra izan zen.
  • Irailaren 5a – Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Tom Simpson britainiarrak Lasarten.
  • Irailaren 12a – Kontxako Bandera eskuratu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak seigarren aldiz.
  • Hondarribia Arraun Taldeak Kontxako Bandera erdietsi zuen, baita hurrengo hiru urteetan ere, hamarkada hartan garaipen gehien lortu zuen kluba izan zelarik.

Jaiotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 1a – Małgorzata Handzlik, poloniar politikaria, esperantoaren promozioagatik ezaguna.
  • Urtarrilaren 1a – Pablo Malo, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
  • Urtarrilaren 3a – Jose Antonio Montero, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
  • Urtarrilaren 4a – Yvan Attal, franko-israeldar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
  • Urtarrilaren 4a – Julia Ormond, ingeles aktorea.
  • Urtarrilaren 4a – Joserra Senperena, gipuzkoar piano jolea eta musikagilea.
  • Urtarrilaren 5a – Vinnie Jones, ingeles futbolari-ohia eta aktorea.
  • Urtarrilaren 9a – Rhoda Griffis, estatubatuar aktorea.
  • Urtarrilaren 10a – Hiroshi Hirakawa, japoniar futbolari ohia.
  • Urtarrilaren 14a – Xamil Basaiev, txetxeniar gerrillako liderra (h. 2006).
  • Urtarrilaren 14a – Toni Cantó, espainiar aktore eta politikaria.
  • Urtarrilaren 15a – Jean-Yves Béziau, frantziar matematikari eta filosofoa.
  • Urtarrilaren 15a – Maurizio Fondriest, italiar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 15a – James Nesbitt, iparirlandar aktorea.
  • Urtarrilaren 15a – María San Gil, euskal herritar politikari ohia, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
  • Urtarrilaren 19a – Aines Dufau Lakaberatz, baxenafar pedagogoa, hizkuntzalaria eta Euskaltzain urgazlea.
  • Urtarrilaren 20a – Chantal Gorostegi, lapurtar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 21a – María Laura Leguizamón, argentinar politikaria.
  • Urtarrilaren 22a – Diane Lane, estatubatuar aktorea.
  • Urtarrilaren 23a – Gemma Escapa, bizkaitar abokatua, irakaslea eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko dekanorde ohia.
  • Urtarrilaren 24a – Andreu Buenafuente, kataluniar umorista, aurkezle eta ekoizlea.
  • Urtarrilaren 24a – Ana Ollo, nafar kazetaria, Nafarroako Gobernuko bozeramailea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburua.
  • Urtarrilaren 27a – Alan Cumming, eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
  • Urtarrilaren 27a – Frans Maassen, herbeheretar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 27a – Jon Mikel Udakiola, gipuzkoar marrazkilaria.
  • Urtarrilaren 29a – Javier Gartziandia, nafar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 29a – Itziar Gomez, nafar psikologoa eta Geroa Baiko politikaria.
  • Urtarrilaren 29a – Anton Gubankov, errusiar kazetari eta funtzionarioa (h. 2016).

Otsaila

  • Otsailaren 1a – Estefania Monakokoa, Monakoko printzesa eta abeslari, diseinatzaile eta modelo ohia.
  • Otsailaren 1a – Brandon Lee, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (h. 1993).
  • Otsailaren 1a – Kiril Metkov, bulgariar futbolari ohia.
  • Otsailaren 4a – John van Loen, herbehereetar futbolari ohia.
  • Otsailaren 4a – Michael Saylor, estatubatuar enpresaburu eta negozio-exekutiboa.
  • Otsailaren 5a – Quique Sánchez Flores, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • Otsailaren 7a – Chris Rock, estatubatuar umorista eta aktorea.
  • Otsailaren 9a – Velimir Perasović, saskibaloi-jokalari ohia eta saskibaloi-entrenatzailea.
  • Otsailaren 10a – Itziar Aduriz, gipuzkoar hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.
  • Otsailaren 11 – Maite Pagazaurtundua, gipuzkoar ekintzailea eta politikaria.
  • Otsailaren 12a – Jokin Uria, gipuzkoar futbolari ohia.
  • Otsailaren 13a – Peter O'Neill, Papua Ginea Berriko lehen ministroa.
  • Otsailaren 15a – Adama Barrow, Gambiako presidentea.
  • Otsailaren 16a – Robert Emmiyan, armeniar atleta, luzerako jauzilaria.
  • Otsailaren 18a – Jose Blanco, bizkaitar idazlea eta artista grafikoa.
  • Otsailaren 18a – Dr. Dre, estatubatuar hip hop abeslari eta ekoizlea.
  • Otsailaren 18a – Adão Iturrusgarai, brasildar marrazkilaria eta komikigilea.
  • Otsailaren 20a - Antonia Varela Pérez, kanariar astrofisikaria eta dibulgatzaile zientifikoa.
  • Otsailaren 21a – Evair, brasildar futbolari ohia.
  • Otsailaren 23a – Mikel Erentxun, gipuzkoar abeslaria.
  • Otsailaren 24a – Kristin Davis, statubatuar aktorea.
  • Otsailaren 24a – Estela Estévez Barreiro, galiziar atleta paralinpiko ohia.
  • Otsailaren 24a – Frédéric Pelle, lapurtar euskal zinema zuzendari eta gidoigilea.
  • Otsailaren 25a – Carrot Top, estatubatuar umorista.
  • Otsailaren 26a – Megan Maxwell, espainiar idazlea.
  • Otsailaren 27a – David Boulter, ingeles musikaria, Tindersticks taldeko kidea.

Martxoa

  • Martxoaren 2a – Ángela de la Cruz, galiziar artista.
  • Martxoaren 3a – Tedros Adhanom, Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusia.
  • Martxoaren 3a – Dragan Stojković, serbiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Martxoaren 4a – Pepa Fernández, kataluniar kazetaria, RNEko zuzendaria, aurkezlea eta irakaslea.
  • Martxoaren 4a – Khaled Hosseini, afganiar-estatubatuar idazlea eta medikua.
  • Martxoaren 5a – Koro Benito, gipuzkoar poeta.
  • Martxoaren 6a – Cristina Gallo, asturiar kirol-kazetaria, aktibista eta idazlea.
  • Martxoaren 6a – Amparo Noguera, txiletar aktorea.
  • Martxoaren 7a – Ricardo Aldabe, nafar igerilari ohia.
  • Martxoaren 8a – Hamed Bakayoko, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2021).
  • Martxoaren 8a – Nieves Quintana, arabar nekazaria.
  • Martxoaren 12a – Mauro Entrialgo, arabar komikigilea.
  • Martxoaren 16a – Belén Rueda, espainiar zinema, aktore eta telebistako aktore eta aurkezlea.
  • Martxoaren 18a - Maria Jose Saez Carrasco, espainiar kazetaria.
  • Martxoaren 19a – Juan José Urdiain, nafar saskibaloi jokalari ohia.
  • Martxoaren 20a – Benito Zambrano, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
  • Martxoaren 21a – Cynthia Geary, estatubatuar aktorea.
  • Martxoaren 21a – Mario Iceta, Bilboko gotzaina.
  • Martxoaren 22a – Rick Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
  • Martxoaren 22a – Nathalie de Vries, herberear arkitektoa, irakaslea eta hirigilea.
  • Martxoaren 23a – Antônio Benedito da Silva, Toninho , brasildar futbolari ohia.
  • Martxoaren 25a – Stefka Kostadinova, bulgariar atleta ohia, gorako jauzian aditua.
  • Martxoaren 25a – Frank Ordenewitz, alemaniar futbolari ohia.
  • Martxoaren 25a – Sarah Jessica Parker, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
  • Martxoaren 27a – Santiago Cervera, nafar politikaria.
  • Martxoaren 30a – Juan Danborenea, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
  • Martxoaren 30a – José Luis Sarabia, nafar futbolari ohia.
  • Martxoaren 31 – Jean-Christophe Lafaille, frantziar alpinista eta mendi-gidaria (h. 2006).
  • Martxoaren 31 – Miriam Urkia, euskal hizkuntzalaria, euskaltzain urgazlea eta UZEIko Lexikografia Saileko burua.

Apirila

  • Apirilaren 1a – Olga Drozdova, errusiar aktorea.
  • Apirilaren 1a – Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria.
  • Apirilaren 2a – Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (h. 2012).
  • Apirilaren 2a – Cristina López Schlichting, espainiar kazetaria eta COPE irrati-kateko esataria.
  • Apirilaren 3a – Gonzalo Boye, txiletar abokatua eta enpresaburua.
  • Apirilaren 3a – Katsumi Oenoki, japoniar futbolari ohia.
  • Apirilaren 4a – Robert Downey Jr., estatubatuar aktore eta musikaria.
  • Apirilaren 4a – Sergio Pazos, espainiar aktore, telebista aurkezle eta erreportaria.
  • Apirilaren 5a – Carmen San Esteban, arabar aktorea.
  • Apirilaren 6a – Emmanuel Bourdieu, frantziar gidoigilea, antzerkigilea, zinemagilea eta filosofoa.
  • Apirilaren 6a – Kiko de la Rica, zinemako argazki-zuzendari bizkaitarra.
  • Apirilaren 6a – Andoni Ferreño, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
  • Apirilaren 7a – Ángeles González-Sinde, espainiar politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria eta Espainiako Kulturako ministro ohia, «Sinde Legea»rengatik ezaguna.
  • Apirilaren 7a – Sylvain Luc, lapurtar jazz gitarra-jotzailea, egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat joa (h. 2024).
  • Apirilaren 10a – Kepa Junkera, bizkaitar musikaria, munduko trikitilaririk ospetsuenetakoa.
  • Apirilaren 10a – Diébédo Francis Kéré, Burkina Fasoko arkitektoa.
  • Apirilaren 11 – Jesús Calleja, espainiar mendizalea, alpinista eta abenturazalea.
  • Apirilaren 11 – Simone Thomalla, alemaniar aktorea.
  • Apirilaren 13a - Elisabetta Gnone, italiar idazle eta kazetaria.
  • Apirilaren 14a – Enrique Alonso Casado, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • Apirilaren 16a – Julud Daibes, palestinar arkitektoa, politikaria eta diplomatikoa.
  • Apirilaren 16a – Martin Lawrence, estatubatuar aktore, ekoizle, zinema zuzendari, umorista eta gidoigilea.
  • Apirilaren 19a – Mayte Martín, espainiar musikagilea eta flamenko-kantaria.
  • Apirilaren 20a – Bernardo Fernandes da Silva, brasildar futbolari ohia.
  • Apirilaren 20a – Rolf Sørensen, daniar txirrindulari ohia.
  • Apirilaren 21a – Dora García, espainiar-belgikar artista.
  • Apirilaren 21a – Itziar Okariz, New Yorken bizi den euskal artista.
  • Apirilaren 25a – Mikel Sarriegi Etxezarreta, gipuzkoar dantzaria eta mendi ingeniaria.
  • Apirilaren 27a – Mikel Laskurain, gipuzkoar aktorea.

Maiatza

  • Maiatzaren 2a - Víctor Iriarte, nafar kazetaria, kultur kudeatzailea, antzerki kritikaria eta antzerkigilea.
  • Maiatzaren 3a – Mikhail Prokhorov, errusiar enpresaburu milionarioa.
  • Maiatzaren 6a – Nathalie Stutzmann, frantziar kontralto eta orkestra zuzendaria.
  • Maiatzaren 6a – Jana Tichá, txekiar astronomoa, asteroide aurkitzaile emankorra.
  • Maiatzaren 6a – Annie Wallace, eskoziar aktorea.
  • Maiatzaren 8a – Josu Feijoo, euskal alpinista, abenturazale eta astronautagaia, Everest mendia igo duen lehen pertsona diabetikoa.
  • Maiatzaren 8a – Mario Frick, Liechtensteingo Lehen Ministro ohia.
  • Maiatzaren 8a – Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (h. 2003).
  • Maiatzaren 9a – Txema Matanzas, bizkaitar abokatu, politikari eta presoa.
  • Maiatzaren 10a – Linda Evangelista, kanadar top-model ohia, bere belaunaldiaren modelorik ospetsuenetarikoa.
  • Maiatzaren 10a – Etsuko Handa, japoniar futbolaria.
  • Maiatzaren 12a – Roberto Blanco Pascual, arabar politikaria, Mañuetako alkatea.
  • Maiatzaren 15a – Gurutze Beitia, bizkaitar aktore eta umorista.
  • Maiatzaren 15a – Christina Lamb, britainiar kazetaria, biografoa eta idazlea, The Sunday Times-eko korrespontsal atzerritar nagusia.
  • Maiatzaren 16a – Alejandra Bogue, mexikar emakumezko aktore, telebista aurkezle eta vedette transgeneroa.
  • Maiatzaren 16a – Mehmet Murat İldan, turkierazko idazlea.
  • Maiatzaren 16a – Krist Novoselic, estatubatuar rock musikaria eta baxu-jotzailea.
  • Maiatzaren 16a – Vincent Regan, Galesen jaiotako irlandar jatorriko aktorea.
  • Maiatzaren 19a - Cecilia Bolocco, txiletar moda-diseinatzailea, telebistako aurkezlea, modeloa eta aktorea, 1987ko Miss Unibertso.
  • Maiatzaren 21a – Rita Bosaho, ekuatoguinear-espainiar sanitario aktibista eta politikaria.
  • Maiatzaren 21a – Antonio Carmona, flamenko abeslari ijitoa.
  • Maiatzaren 23a – Antton Morcillo, gipuzkoar politikaria, HASI eta Herri Batasunako kidea.
  • Maiatzaren 23a – Tom Tykwer, alemaniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta musikagilea.
  • Maiatzaren 24a – Javier Gomá, bizkaitar saiakeragile eta filosofoa.
  • Maiatzaren 24a – John C. Reilly, estatubatuar aktore, abeslari, ekoizle, gidoigile eta umorista.
  • Maiatzaren 25a – Yahya Jammeh, Gambiako presidentea.
  • Maiatzaren 27a – Xabier Artiagoitia, bizkaitar idazlea.
  • Maiatzaren 27a – Pat Cash, australiar tenislari ohia.
  • Maiatzaren 27a - María José García Beato, espainiar legelaria eta bankaria.
  • Maiatzaren 29a – Maribel Salas, bizkaitar antzezlea.
  • Maiatzaren 29a – Emilio Sánchez Vicario, espainiar tenis-jokalari ohia.
  • Maiatzaren 30a – Guadalupe Grande, espainiar poeta, saiakeragile eta kritikaria (h. 2021).
  • Maiatzaren 31 – Brooke Shields, estatubatuar aktorea.

Ekaina

  • Ekainaren 1a – José Luis Ribera, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Ekainaren 1a – Nigel Short, ingeles xakelaria.
  • Ekainaren 2a – Markel Olano, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi ohia.
  • Ekainaren 3a - Iñaki Eraña, bizkaitar jatorriko asturiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Ekainaren 4a – Michael Doohan, australiar motoziklismo pilotu ohia.
  • Ekainaren 4a – Huzama Habayeb, palestinar idazle eleberrigile, zutabegile, itzultzaile eta poeta.
  • Ekainaren 5a – Michael E. Brown, estatubatuar astronomoa.
  • Ekainaren 6a – Miren Arenzana Letamendi, bizkaitar artista.
  • Ekainaren 7a – Damien Hirst, ingeles artista, enpresari eta arte-biltzailea.
  • Ekainaren 7a – Maria Uriarte Artamendi, bizkaitar irakaslea eta kontalaria.
  • Ekainaren 10a – Veronica Ferres, alemaniar aktorea eta ekoizlea.
  • Ekainaren 10a – Elizabeth Hurley, ingeles modelo eta aktorea.
  • Ekainaren 11 – Pamela Gidley, estatubatuar aktorea eta modeloa (h. 2018).
  • Ekainaren 13a – Cristina Borboikoa, Espainiako infanta.
  • Ekainaren 13a – Vahide Perçin, turkiar aktorea.
  • Ekainaren 14a – Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia.
  • Ekainaren 16a – Andrea M. Ghez, estatubatuar astronomo eta irakaslea, 2020ko Fisikako Nobel Saria.
  • Ekainaren 19a – Sabine Braun, alemaniar atleta ohia, heptatloian aditua.
  • Ekainaren 19a – Sadie Frost, ingeles aktore, ekoizle eta moda-diseinugilea.
  • Ekainaren 19a – Ronaldo Rodrigues de Jesus, brasildar futbolari ohia.
  • Ekainaren 20a – Lydia Zapata, bizkaitar arkeobotanikaria, etnobotanikan aditua (h. 2015).
  • Ekainaren 21a – Yang Liwei, txinatar militar eta taikonauta, Txinako espazio-programa‎k inoiz espaziora bidalitako lehenengo pertsona.
  • Ekainaren 21a – Lana Wachowski, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
  • Ekainaren 22a – Ľubomír Moravčík, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Ekainaren 24a – Vladimir Luxuria, italiar emakumezko aktore, idazle, politikari eta telebista aurkezle transgeneroa.
  • Ekainaren 25a – Jean Castex, Frantziako lehen ministroa.
  • Ekainaren 25a – Luke Uribe-Etxebarria, gipuzkoar politikaria.
  • Ekainaren 25a – Mikel Antón Zarragoitia, EAJko bizkaitar politikaria.
  • Ekainaren 27a – Juanjo Artero, espainiar aktorea.
  • Ekainaren 27a – Simon Sebag Montefiore, ingeles historialari eta idazlea.
  • Ekainaren 27a – Óscar Vega, arabar boxeolari ohia.
  • Ekainaren 28a – Teté Delgado, espainiar aktore, abeslari eta telebista aurkezlea.
  • Ekainaren 30a – José Mota, espainiar umorista, aktore, imitatzaile eta gidoilaria.

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko bizkaitar irakaslea.
  • Uztailaren 3a – Connie Nielsen, daniar aktorea.
  • Uztailaren 4a – Horace Grant, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
  • Uztailaren 4a – Regina, esloveniar abeslaria.
  • Uztailaren 9a – David O'Hara, eskoziar aktorea.
  • Uztailaren 11 – Albert Sánchez Piñol, kataluniar idazle eta antropologoa.
  • Uztailaren 12a – Nekane Intxaurtza, Dimako emakumezko lehen alkatea, eta UEUko argitalpenen arduraduna.
  • Uztailaren 13a – Eric Freeman, estatubatuar aktorea.
  • Uztailaren 13a – Arnd Schmitt, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
  • Uztailaren 13a – Hannes Strydom, hegoafrikar errugbilaria (h. 2023).
  • Uztailaren 15a – Hartwig Löger, Austriako kantzilerra.
  • Uztailaren 15a – Yasutoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
  • Uztailaren 17a – Santiago Segura, espainiar aktore, gidoilari, zuzendari eta ekoizlea.
  • Uztailaren 18a – Begoña M. Jugo, bizkaitar biologo eta genetika irakaslea.
  • Uztailaren 19a – Hailemariam Desalegn, Etiopiako lehen ministroa.
  • Uztailaren 19a – Evelyn Glennie, eskoziar perkusionista birtuoso gorra.
  • Uztailaren 19a – Ana Labordeta, aragoar aktorea.
  • Uztailaren 20a – Joe Arlauckas, lituaniar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
  • Uztailaren 22a – Jose Ramon Izagirre, gipuzkoar txirrindulari ohia, gehienbat ziklo-kross modalitatean aritua.
  • Uztailaren 23a – Elvira Mínguez, espainiar aktorea.
  • Uztailaren 23a – Slash, britainiar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko gitarrista nagusia.
  • Uztailaren 26a – Pam Burridge, australiar surflari ohia.
  • Uztailaren 27a – José Luis Chilavert, paraguaiar futbol atezain ohia.
  • Uztailaren 27a – Patxi Villanueva, nafar futbolaria ohia.
  • Uztailaren 28a – Mariló Montero, nafar kazetari eta telebista aurkezlea.
  • Uztailaren 28a – Pedro Troglio, argentinar futbolari ohia.
  • Uztailaren 30a – Richard Tardits, amerikar futboleko eta errugbiko lapurtar jokalari ohia, NFLan aritu zen lehendabiziko euskal herritarra.
  • Uztailaren 31 – Pat Finn, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
  • Uztailaren 31 – J. K. Rowling, britainiar idazlea, Harry Potter seriearen egilea.

Abuztua

  • Abuztuaren 1a – Sam Mendes, ingeles antzerki eta zinema zuzendaria.
  • Abuztuaren 2a – Robert Bilott, estatubatuar ingurumen-abokatua.
  • Abuztuaren 4a – Neus Asensi, kataluniar aktorea.
  • Abuztuaren 4a – Dennis Lehane, estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria.
  • Abuztuaren 4a – Fredrik Reinfeldt, Suediako lehen ministroa.
  • Abuztuaren 6a – Juliane Köhler, alemaniar aktorea.
  • Abuztuaren 6a – Maria Mendizabal Iturria, gipuzkoar ingeniaria, sopranoa eta aktorea.
  • Abuztuaren 10a – Felix Sabroso, espainiar zinema- eta antzerki-zuzendari eta gidoilaria.
  • Abuztuaren 11 – Viola Davis, estatubatuar aktorea, Tony, Emmy eta Oscar sariak irabazi dituen lehen afro-amerikar aktorea.
  • Abuztuaren 13a – Jorge Perugorría, kubatar aktorea.
  • Abuztuaren 14a – Marcelino García Toral, espainiar futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea.
  • Abuztuaren 14a – Santiago Jaureguízar, bilbon jaiotako galiziar idazle eta kazetaria.
  • Abuztuaren 19a – Maria de Medeiros, portugaldar aktorea, zuzendaria eta abeslaria.
  • Abuztuaren 19a – Kyra Sedgwick, estatubatuar aktorea.
  • Abuztuaren 22 – Wendy Botha, hegoafrikar-australiar surflari ohia.
  • Abuztuaren 23a – Yusuke Minoguchi, japoniar futbolari ohia.
  • Abuztuaren 24a – Marlee Matlin, estatubatuar aktore eta eleberrigilea.
  • Abuztuaren 25a – Mia Zapata, The Gits taldeko abeslaria (h. 1993).
  • Abuztuaren 26a – Nobuhiro Ueno, japoniar futbolari ohia.
  • Abuztuaren 27a – Paulo Silas, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Abuztuaren 28a – Blanca Lacambra, gipuzkoar atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
  • Abuztuaren 28a – Amanda Tapping, ingeles-kanadar aktore eta zinema-zuzendaria.
  • Abuztuaren 28a – Shania Twain, kanadar country eta pop-rock abeslaria.
  • Abuztuaren 29a – Gerhard Rodax, austriar futbolaria (h. 2022).
  • Abuztuaren 30a – Patxi Lazcoz, Gasteizko alkate ohia.
  • Abuztuaren 31 – Terelu Campos, espainiar aurkezle, telebistako kolaboratzaile eta enpresaburua.
  • Abuztuaren 31 – Pablo Motos, espainiar telebista aurkezle eta irrati-esataria.

Iraila

  • Irailaren 1a – Ricardo Alberdi, Alberdi I.a, bizkaitar zesta-puntalari ohia.
  • Irailaren 2a – Lennox Lewis, britainiar-kanadar boxeolari ohia.
  • Irailaren 3a – Charlie Sheen, estatubatuar aktorea.
  • Irailaren 5a – Osamu Maeda, japoniar futbolari ohia.
  • Irailaren 6a – Takumi Horiike, japoniar futbolari ohia.
  • Irailaren 7a – Angela Gheorghiu, errumaniar sopranoa.
  • Irailaren 7a – Antonio Lobato, espainiar kirol kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria.
  • Irailaren 9a – Jesús Vázquez, espainiar telebista aurkezlea.
  • Irailaren 10a – Josep Pedrerol, kataluniar kirol kazetari, irratiko esatari eta telebistako aurkezlea.
  • Irailaren 11 – Baxar al-Assad, Siriako presidentea.
  • Irailaren 11 – Pablo Granados, argentinar aktore, musikagile eta umorista.
  • Irailaren 12a – Andoni Aiartza, bizkaitar futbolari ohi eta kirol-kazetaria.
  • Irailaren 14a – Jose Luis Agirre Beldarrain, gipuzkoar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
  • Irailaren 14a – Dmitri Medvedev, Errusiako presidentea.
  • Irailaren 14a – Yoshinori Taguchi, japoniar futbolari ohia.
  • Irailaren 15a – Michelle Fairley, ipar irlandar aktorea.
  • Irailaren 15a – Susana Zapke, gipuzkoar musikologoa.
  • Irailaren 16a – Gidor Bilbao, EHUko bizkaitar irakaslea, Filologia Klasikoan doktorea eta Euskaltzain urgazlea.
  • Irailaren 16a - Katy Kurtzman, estatubatuar aktorea eta modelista.
  • Irailaren 16a – Francisco Javier Mauleon, arabar txirrindulari ohia.
  • Irailaren 16a – Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (h. 1999).
  • Irailaren 17a – Kyle Chandler, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
  • Irailaren 19a – María del Olmo Ibáñez, Alacanteko Artxibo Historiko Probintzialeko zuzendaria.
  • Irailaren 19a – Sunita Williams, estatubatuar astronauta, ibilaldi espazial batean igarotako denbora-tarte luzeena eman zuen emakumea izandakoa.
  • Irailaren 21a – Juanjo Mena, arabar orkestra zuzendaria.
  • Irailaren 21a – Bel Pozueta, nafar sexologo eta politikaria.
  • Irailaren 24a – Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (h. 2020).
  • Irailaren 25a – Anja Cetti Andersen, danimarkar astronomo eta astrofisikaria.
  • Irailaren 25a – Kenta Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
  • Irailaren 25a – Scottie Pippen, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
  • Irailaren 26a – Petro Poroxenko, Ukrainako presidentea.
  • Irailaren 26a – Gotzone Sestorain, nafar irrintzilaria, poeta, feminista eta nekazaria.
  • Irailaren 26a – Jill Soloway, estatubatuar umorista, antzerkigilea eta zinema zuzendaria.
  • Irailaren 28a – Susana Roza, asturiar kazetaria, telebistako aurkezlea, irakaslea, enpresaburua, hizlaria eta coaching-a.
  • Irailaren 29a – Boris Izaguirre, venezuelar-espainiar kazetari, idazle, telesail historiogile eta telebista aurkezlea.
  • Irailaren 29a – Grigori Kirijenko, sable modalitateko errusiar eskrimalari ohia.

Urria

  • Urriaren 1a – Mia Mottley, Barbadosko lehen ministroa.
  • Urriaren 3a – Adriana Calcanhotto, brasildar konpositorea.
  • Urriaren 3a – Jan-Ove Waldner, suediar mahai-tenislaria.
  • Urriaren 5a – Mario Lemieux, kanadar izotz hockey jokalari profesional ohia.
  • Urriaren 7a – Anna Erra, kataluniar irakasle eta politikaria.
  • Urriaren 8a – Matt Biondi, estatubatuar igerilari ohia.
  • Urriaren 10a – Chris Penn, estatubatuar aktorea (h. 2006).
  • Urriaren 11 – Juan Ignacio Cirac, kataluniar fisikaria, konputazio kuantiko eta informazio kuantikoaren alorrean aitzindaria.
  • Urriaren 11 – Sean Patrick Flanery, estatubatuar aktorea.
  • Urriaren 12a – Anja Niedringhaus, alemaniar fotokazetaria (h. 2014).
  • Urriaren 13a – Johan Museeuw, belgikar txirrindulari ohia.
  • Urriaren 13a – Philippe Torreton, frantziar aktore eta politikaria.
  • Urriaren 14a – Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
  • Urriaren 17a – Ana Iturgaiz, bizkaitar idazlea.
  • Urriaren 20a – Carlos Iturgaiz, bizkaitar politikaria, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
  • Urriaren 21a – Ion Andoni Goikoetxea, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Urriaren 22a – Valeria Golino, greko-italiar aktorea eta zinema zuzendaria.
  • Urriaren 22a – Pilar Sordo, txiletar psikologo, zutabegile, hizlari eta idazlea.
  • Urriaren 23a – Shahindokht Molaverdi, Irango presidenteorde ohia.
  • Urriaren 25a – Valdir Benedito, brasildar futbolari ohia.
  • Urriaren 25a – Sofía Martínez, arabar musikagilea.
  • Urriaren 25a – Frieda Zamba, estatubatuar surflari ohia.
  • Urriaren 28a – Martin Potter, ingeles surflari ohia.
  • Urriaren 31 – Mario Zorrilla, bizkaitar aktorea.

Azaroa

  • Azaroaren 1a – Pernando Barrena, nafar itzultzailea eta politikaria.
  • Azaroaren 1a – Gemma Nierga, kataluniar kazetaria.
  • Azaroaren 2a – Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea (h. 2019).
  • Azaroaren 2a – Shahrukh Khan, indiar aktore, zinema ekoizle eta telebistako aurkezlea, Bollywooden ospetsua.
  • Azaroaren 2a – Vanessa Miller, txiletar aktorea, idazlea eta aurkezlea.
  • Azaroaren 3a – Juanma Lillo, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
  • Azaroaren 6a – Valérie Benguigui, frantziar aktorea (h. 2013).
  • Azaroaren 6a – Yayo Guridi, argentinar aktore eta umorista.
  • Azaroaren 9a – Ryan Murphy, estatubatuar telebista eta zinema ekoizlea, zuzendaria eta gidoilaria.
  • Azaroaren 9a – Emilio Silva, nafar soziologo eta kazetaria.
  • Azaroaren 12a – Tacita Dean, britainiar artista bisuala.
  • Azaroaren 13a – Željko Petrović, serbiar futbolari ohia.
  • Azaroaren 15a – Montse Roca, bizkaitar udal-politikaria eta ekintzailea.
  • Azaroaren 17a – Manuel Delgado, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • Azaroaren 19a – Laurent Blanc, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Azaroaren 19a – Iñaki Tejada, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • Azaroaren 20a – Itziar Aretxaga, euskal astrofisikaria.
  • Azaroaren 20a – Yoshiki Hayashi, japoniar musikaria, X Japan taldearen sortzailea.
  • Azaroaren 20a – Michael "Mike D" Diamond, estatubatuar rap abeslaria eta bateria-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea.
  • Azaroaren 21a – Björk, islandiar abeslari, konpositore, aktore eta ekoizlea.
  • Azaroaren 22a – Futaba Kioka, japoniar futbolari ohia.
  • Azaroaren 22a – Mads Mikkelsen, daniar aktorea.
  • Azaroaren 23a – Sergio Vázquez, argentinar futbolari ohia.
  • Azaroaren 25a – Carolina Darias, espainiar politikaria, espainiako Osasun ministroa.
  • Azaroaren 26a – Javier Ripa, bizkaitar marrazkilaria.
  • Azaroaren 27a – José Enrique Carrera, espainiar txirrindulari ohia.
  • Azaroaren 28a – Anastasia Hille, britainiar aktorea.
  • Azaroaren 28a – Zuriñe Fernández Gerenabarrena, arabar musikagilea.
  • Azaroaren 29a – Miren Irigoien Aizarna, gipuzkoar euskaltzale eragilea.
  • Azaroaren 30a – Juan Antonio Cebrián, espainiar kazetari, idazle eta irrati esataria (h. 2007).
  • Azaroaren 30a – Ricardo Sáenz de Ynestrillas Pérez, espainiar politikaria.
  • Azaroaren 30a – Ben Stiller, estatubatuar umorista, aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.

Abendua

  • Abenduaren 4a – Alex de la Iglesia, bilbotar zinema zuzendaria.
  • Abenduaren 9a – Xabier Lapitz, gipuzkoar kazetari eta irrati esataria.
  • Abenduaren 9a – Juan Larzabal, gipuzkoar enpresaburua, Errealeko presidente ohia.
  • Abenduaren 12a – José Corbacho, kataluniar aktore, zuzendari, gidoilari eta umorista.
  • Abenduaren 13a – Xabier Bengoetxea, gipuzkoar futbolari ohia.
  • Abenduaren 13a – María Dolores de Cospedal, espainiar jurista eta politikaria, Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra.
  • Abenduaren 16a – Elsa Anka, telebistako aurkezle, aktore eta bikoiztaile kataluniarra.
  • Abenduaren 18a – Manuel Erice, nafar kazetaria (h. 2018).
  • Abenduaren 19a – Jessica Steen, kanadar aktorea.
  • Abenduaren 22a – Sergi López, kataluniar aktorea.
  • Abenduaren 24a – Rosario Bléfari, argentinar abeslari, aktore eta idazlea (h. 2020).
  • Abenduaren 26a – Kathleen Nord, alemaniar igerilaria (h. 2022).
  • Abenduaren 26a – Mazinho Oliveira, brasildar futbolari ohia.
  • Abenduaren 28a – Kazuo Echigo, japoniar futbolari ohia.
  • Abenduaren 28a – Dàmaris Gelabert, kataluniar pedagogo, musikoterapeuta, egile eta haur-kantuen abeslaria.
  • Abenduaren 29a – Dexter Holland, The Offspring bandako abeslaria eta gitarrajolea.
  • Abenduaren 31 – Itziar de Blas, arabar kazetaria eta itzultzailea.
  • Abenduaren 31 – Julie Doucet, kanadar marrazkilari eta artista undergrounda.
  • Abenduaren 31 – Gong Li, txinatar aktorea.

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Adolfo Morais, arabar matematikaria.
  • Aitor Alzola, arabar politikaria.
  • Alfredo Retortillo, bizkaitar politologoa, Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailburua.
  • Ana Karrere, EH Bilduko gipuzkoar politikaria, Andoaingo alkatea.
  • Ana Martínez de Aguilar, gipuzkoar arte-historialaria.
  • Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu ohia.
  • Antonio Garate, nafar kazetari, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
  • Asier Aranguren, gipuzkoar kirol kazetaria.
  • Asisko Urmeneta, nafar komikilaria.
  • Baikune de Alba, bizkaitar musikagilea.
  • Begoña Alegría, arabar kazetaria.
  • Borja Elgea, bizkaitar aktorea.
  • Carlos Gimeno, nafar hezkuntza orientatzaile eta politikaria.
  • David Errasti, gipuzkoar aktorea.
  • Eduardo Apodaka, bizkaitar soziologoa, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
  • Elena Alonso Frayle, bizkaitar idazlea.
  • Elena Moreno Jordana, aragoiar-nafar kazetaria, diseinatzaile eta argazkilaria.
  • Eneko Abrego, gipuzkoar abeslaria.
  • Félix González Modroño, bizkaitar argazkilari eta idazlea.
  • Gorka Arrese, gipuzkoar kazetari, argitaratzaile, itzultzaile eta idazlea.
  • Idoia Mendia, Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia.
  • Imanol Azkue, gipuzkoar idazlea.
  • Izaskun Gómez Cermeño, Pasaiako alkatea.
  • Javi Ulla, arabar artista.
  • Javier Sanz, espainiar idazlea.
  • José Antonio Santano, PSE-EEko gipuzkoar politikaria.
  • Joxe Felipe Auzmendi, gipuzkoar telebista-aurkezlea.
  • Joxemari Apaolaza, gipuzkoar kirol kazetaria.
  • Juan Mendizabal, bizkaitar margolaria.
  • Juantxo Agirre, gipuzkoar arkeologoa.
  • Julia Madrazo, bizkaitar politikaria.
  • Julio Ibarra, bizkaitar kazetaria.
  • Laida Martinez Navarro, bizkaitar idazlea.
  • Luis Mari Zaldua, gipuzkoar filologoa eta ikerlaria.
  • Mailuix Legorburu, lapurtar idazlea.
  • María Eva Istúriz García, nafar ekofeminista eta berdintasunerako teknikaria.
  • Marien Martínez, bizkaitar margolaria.
  • Martín Azúa, arabar diseinatzaile industriala.
  • Mayte Yerro, nafar abeslari eta aktorea.
  • Olatz Zugasti, gipuzkoar abeslari eta harpa jotzailea.
  • Pilar Mendibil, Pilon, gipuzkoar militante feminista eta lesbiana euskalduna.
  • Roberto Sainz del Olmo, Aranjuezeko espetxean hil zen LAB sindikatuko ordezkaria (h. 2006).
  • Santi Belar, bizkaitar bertsolaria (h. 1991).
  • Teresa Izu, nafar margolaria (h. 2000).
  • Teresa Laespada, bizkaitar soziologoa, politologoa, ikertzailea eta irakaslea.
  • Yolanda Ibáñez, nafar politikaria.
  • Yurre Ugarte, gipuzkoar idazle eta gidoilaria.
  • Omer Oke, benindar aktibista eta kazetaria, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendari ohia.
  • Ana Garralón, espainiar irakaslea, idazlea, itzultzaile eta literatura-kritikaria.
  • Anna Giordano, italiar ekologista, Munduko Natura Funtsak (WWF) Sizilian duen taldeko buruetako bat.
  • Bogna Koreng, alemaniar telebista-aurkezlea, sorabieraz lan egiten duena.
  • Carola Miró i Bedós, kataluniar maistra (h. 2024).
  • Cecilia Chung, eskubide zibilen, LGBT pertsonen eskubideen, HIESari buruzko kontzientziazioaren eta justizia sozialaren aldeko ekintzailea.
  • Josep Lluís Trapero, Mossos d'Esquadrako maiorra.
  • Irma Alicia Velásquez Nimatuj, guatemalar Maya-K´iche´, kazetaria eta antropologian doktorea.
  • Marie Cau, frantziar enpresaburua eta politikaria, Frantziako lehen auzapez transgeneroa.
  • Mary Lou Jepsen, estatubatuar informatikaria, pantaila lauak diseinatzen aditua.
  • Nawal, komoretar abeslaria eta kantautorea.
  • Sally Nyolo, kamerundar abeslaria.
  • Santiago Gamboa, kolonbiar idazlea.
  • Waris Dirie, somaliar modeloa, idazlea eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ekintzailea.
  • Xuan Bello, asturierazko idazlea, egungo garrantzitsuenetarikoa.
  • Yayo Herrero, espainiar antropologo, nekazaritzako ingeniari, unibertsitateko irakasle eta ekintzaile ekofeminista.

Heriotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 2a – Jenaro Urrutia, bizkaitar margolaria (j. 1893).
  • Urtarrilaren 4a – T. S. Eliot, estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikaria, 1948ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
  • Urtarrilaren 9a – Ana María Ibars, espainiar idazle eta maistra (j. 1892).
  • Urtarrilaren 20a – Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1933).
  • Urtarrilaren 24a – Winston Churchill, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1874).
  • Urtarrilaren 28a – Maxime Weygand, frantziar jenerala (j. 1867).

Otsaila

  • Otsailaren 4a – Angelina Abad Cantavella, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1893).
  • Otsailaren 5a – Eustakio Azkarate-Askasua, gipuzkoar apaiza, organo-jolea eta konpositorea (j. 1887).
  • Otsailaren 7a – Viola Desmond, kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua, Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa (j. 1914).
  • Otsailaren 13a – Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (j. 1906).
  • Otsailaren 13a – Gloria Morgan Vanderbilt, suitzan jaiotzako estatubatuar socialitéa (j. 1904).
  • Otsailaren 14a – Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1880).
  • Otsailaren 15a – Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (j. 1919).
  • Otsailaren 15a – Tomas Mujika, euskal musikaria, konpositorea eta irakaslea , Uruguayko ganbera-musikan eragin nabarmena izan zuena (j. 1887).
  • Otsailaren 18a – Paul J. Sachs, estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria (j. 1878).
  • Otsailaren 21a – Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria, eraila (j. 1925).
  • Otsailaren 23a – Stan Laurel, ingeles aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (j. 1890).
  • Otsailaren 28a – Adolf Schärf, Austriako presidentea (j. 1890).

Martxoa

  • Martxoaren 7a – Louise Mountbatten, Suediako erregina ezkontidea (j. 1889).
  • Martxoaren 12a – George Călinescu, errumaniar idazlea (j. 1899).
  • Martxoaren 13a – Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (j. 1884).
  • Martxoaren 17a – Alice Herz, alemaniar bakezale eta kazetaria, Vietnamgo gerragatik protestan bere burua bonzo eran errez (j. 1882).
  • Martxoaren 18 – Faruk Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1920).
  • Martxoaren 19a – Gheorghe Gheorghiu-Dej, errumaniar politikari komunista (j. 1901).
  • Martxoaren 25a – Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (j. 1906).
  • Martxoaren 30a – Philip Showalter Hench, estatubatuar sendagilea, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1896).

Apirila

  • Apirilaren 5a – Juan de los Toyos, euskal herritar politikari sozialista (j. 1890).
  • Apirilaren 10a – Linda Darnell, estatubatuar aktorea (j. 1923).
  • Apirilaren 10a – La Bella Otero, galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1868).
  • Apirilaren 11 – Juan Bautista Azkarate, Mondragonés, gipuzkoar pilotaria (j. 1891).
  • Apirilaren 13a – Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa (j. 1890).
  • Apirilaren 21a – Edward Victor Appleton, ingeles fisikaria, 1947ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
  • Apirilaren 21a – Nina M. Davies, britainiar marrazkilaria eta egiptologoa (j. 1881).

Maiatza

  • Maiatzaren 3a – Árpád Szakasits, Hungariako estatuburua (j. 1888).
  • Maiatzaren 7a – Charles Sheeler, estatubatuar margolari eta argazkilaria (j. 1883).
  • Maiatzaren 9a – Leopold Figl, Austriako kantzilerra (j. 1902).
  • Maiatzaren 12a – Roger Vailland, frantziar idazlea (j. 1907).
  • Maiatzaren 13a – Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (j. 1884).
  • Maiatzaren 19a – Maria Dabrowska, poloniar idazlea (j. 1889).
  • Maiatzaren 29a – Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (j. 1873).
  • Maiatzaren 30a – Louis Hjelmslev, daniar hizkuntzalaria (j. 1899).

Ekaina

  • Ekainaren 7a – Judy Holliday, estatubatuar aktorea (j. 1921).
  • Ekainaren 8a – Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (j. 1943).
  • Ekainaren 11 – José Mendes Cabeçadas, Portugalgo presidentea (j. 1883).
  • Ekainaren 13a – Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (j. 1878).
  • Ekainaren 17a – Manuel Vidal Hermosa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
  • Ekainaren 22a – Piaras Béaslaí, irlandar idazle, antzerkigile, biografialari eta itzultzailea (j. 1881).
  • Ekainaren 22a – David O. Selznick, estatubatuar zinema ekoizle eta gidoilaria (j. 1902).
  • Ekainaren 26a – Zeferino Jemein, euskal politikari eta idazle abertzalea (j. 1887).

Uztaila

  • Uztailaren 7a – Moshe Sharett, Israelgo lehen ministroa (j. 1894).
  • Uztailaren 8a – Thomas Sigismund Stribling, estatubatuar idazle eta abokatua (j. 1881).
  • Uztailaren 9a – Louis Harold Gray, britainiar fisikari eta erradiobiologoa (j. 1905).
  • Uztailaren 10a – Jacques Audiberti, frantziar idazlea (j. 1899).
  • Uztailaren 15a – Justa Freire, espainiar pedagogo eta maistra (j. 1896).
  • Uztailaren 19a – Syngman Rhee, lehenengo Hego Koreako presidentea (j. 1875).
  • Uztailaren 20a – Jan Czekanowski, poloniar antropologoa eta etnografoa (j. 1882).
  • Uztailaren 25a – Joaquín Urkiaga, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
  • Uztailaren 30a – Jun'ichirō Tanizaki, japoniar eleberrigilea (j. 1886).

Abuztua

  • Abuztuaren 6a – Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea (j. 1899).
  • Abuztuaren 19a – Félix Lasserre, euskal errugbilaria (j. 1895).
  • Abuztuaren 21a – Odile Defraye, belgikar txirrindularia (j. 1888).
  • Abuztuaren 23a – Mustafa el-Nahhas, Egiptoko lehen ministroa (j. 1879).
  • Abuztuaren 27a – Le Corbusier, suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria (j. 1887).
  • Abuztuaren 29a – George Erskine, Britainiar Armadako jenerala (j. 1899).
  • Abuztuaren 31 – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (j. 1900).

Iraila

  • Irailaren 4a – Albert Schweitzer, alemaniar filosofoa, medikua eta idazlea, 1952ko Bakearen Nobel Saria (j. 1875).
  • Irailaren 7a – Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (j. 1897).
  • Irailaren 8a – Dorothy Dandridge, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1922).
  • Irailaren 8a – Hermann Staudinger, alemaniar kimikaria, 1953ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
  • Irailaren 9a - Pedro Astigarraga, bizkaitar futbolaria eta Athleticeko presidentea (j. 1882).
  • Irailaren 17a – Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (j. 1903).
  • Irailaren 19a – Lionel Terray, frantziar eskalatzailea, lehen igoera asko egin zituena (j. 1921).
  • Irailaren 27a – Clara Bow, estatubatuar aktorea (j. 1905).
  • Irailaren 28a – Sándor Rónai, Hungariako estatuburua (j. 1892).

Urria

  • Urriaren 11 – Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (j. 1895).
  • Urriaren 13a – Paul Hermann Müller, suitzar kimikaria, 1948ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
  • Urriaren 21a – Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (j. 1897).
  • Urriaren 27a – Camille Dussarthou, lapurtar politikaria (j. 1907).
  • Urriaren 27a – Karlos Linazasoro Maiztegi, Altzeta, gipuzkoar hizlari abertzalea (j. 1889).
  • Urriaren 29an desagertua – Mehdi Ben Barka, marokoar politikaria (j. 1920).

Azaroa

  • Azaroaren 4a - Dickey Chapelle, estatubatuar gerra-fotokazetaria, Vietnamgo Gerran (j. 1919).
  • Azaroaren 6a – Edgar Varèse, frantziar-estatubatuar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1883).
  • Azaroaren 8a – Emma Gramatica, italiar aktorea (j. 1874).
  • Azaroaren 11 – Mixel Dargaitz, lapurtar bertsolaria (j. 1892).
  • Azaroaren 16a – William T. Cosgrave, irlandar politikaria (j. 1880).
  • Azaroaren 18a – Henry A. Wallace, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (j. 1888).
  • Azaroaren 23a – Frank Debenham, esploratzaile polarra, geografia irakaslea eta Scott Polar Research Instituteko lehen zuzendaria (j. 1883).
  • Azaroaren 23a – Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1876).
  • Azaroaren 24a – Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1895).
  • Azaroaren 25a – Angelica Balabanoff, ukrainar-italiar militante boltxebikea (j. 1878).
  • Azaroaren 26a – Hilda Phoebe Hudson, ingeles matematikaria (j. 1881).
  • Azaroaren 26a – Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (j. 1891).

Abendua

  • Abenduaren 5a – Joseph Erlanger, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1874).
  • Abenduaren 10a – Luis Castro, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1880).
  • Abenduaren 16a – William Somerset Maugham, ingelesezko idazlea (j. 1874).
  • Abenduaren 16a – Tito Schipa, italiar tenorra (j. 1888).
  • Abenduaren 16a – Sālote Tupou III.a, Tongako erregina (j. 1900).
  • Abenduaren 17a – Hastings Ismay, britainiar militar eta diplomazialaria, NATOko lehen idazkari nagusia (j. 1887).
  • Abenduaren 17a – María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (j. 1895).
  • Abenduaren 28a – Salbatore Mitxelena, euskal olerkaria (j. 1919).
  • Abenduaren 29a – Frank S. Nugent, estatubatuar gidoigile, kazetari eta zinema kritikaria (j. 1908).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Agustina Lizarazu Larburu, lezoar irakaslea, euskaldunen eskolatzeaz arduratu zena (j. 1873).
  • Ambrosio Garbisu, bizkaitar politikaria (j. 1877).
  • Charles Gabriel Tournier, lapurtar idazlea eta euskalaria (j. 1890).
  • Clement Jauregiberri, zuberoar Jauregiberritarra, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritua (j. 1895).
  • Iñaki Gallaga, Bilboko San Anton abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria (j. 1912).
  • Jabier Lazkoz, euskal apaiza eta idazlea (j. 1887).
  • Leocadio Hernández, nafar organo-jotzaile, musikagile eta idazlea (j. 1883).
  • Jean-Maximin Palay, biarnes idazle eta hiztegigilea (j. 1874).
  • Luis Iruretagoiena, Kiriki, euskal futbolaria (j. 1907).
  • Katarine Zalian-Manukian, armeniar erizain eta politikaria.

Nobel saridunak:

  • Fisika: Sin-Itiro Tomonaga, Julian Schwinger eta Richard P. Feynman
  • Kimika: Robert Burns Woodward
  • Literatura: Michail Aleksandrovich Sholokhov
  • Medikuntza: François Jacob, André Lwoff eta Jacques Monod
  • Bakea: UNICEF

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1965 by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION