Aller au contenu principal

José Antonio Primo de Rivera


José Antonio Primo de Rivera


José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia, III. Lizarrako markesa (Madril, 1903ko apirilaren 24a – Alacant, 1936ko azaroaren 20a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. Miguel Primo de Rivera diktadorearen seme nagusia. Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak haren irudia erabili zuen propagandaren martiri moduan, bai Espainiako Gerra Zibilean zehar, bai eta Frankismoan ere.

Haren heriotza alde nazionalean bi urtez isilarazi zen, El Ausente (Ez dagoena) ezizenaz. Gerra bukatzean, haren izenak alde nazionalean hildakoen zerrenda guztiak hasi zituen, espainiar eliza gehienetan "José Antonio ¡Presente!" (Jose Antonio, hemen!) inskripzioa jarrita. Izenaz bakarrik (ez deituraz, ohitura den bezala) ezagutzen den garaiko buruzagi politiko bakarra da, haren jarraitzaileen artean karisma handia baitzuen. Ramón Serrano Súñerrek esan ohi zuen Salamancan bizirik aurkeztu balitz, "Caudillo" bakarra bera izango zela, eta inor ez zela ukatzera ausartuko, ezta Franco bera ere.

Ideologia

Jose Antonio Primo de Riveraren ideologiak honakoak dira:

  • Antiparlamentarismoa
  • Estatua eta indibiduoa
  • Ez ezkerra ezta eskuina
  • Espainia eta katolizismoa
  • Ekonomia eta sindikatua
  • Faxismoa
  • Biolentzia

Espainia

"Askotan ikusi dituzue partidu desberdinen propagandistak; denek esango dizuete arrazoia dutela besteen aurka, baina inork ez dizue esango nork daukan arrazoia denen gainetik: Espainiak". Espainia Jose Antonio Primo de Riveraren diskurtsoetan behin eta berriz agertzen den kontzeptua da. Agian, bada beste esaldi bat are sarriago agertzen dena haren diskurtsoetan: "Espainia, patuaren batasuna unibertsalean". Patu hori litzateke klase borroka akabatzea lortuko zuena eta nazionalismoen eragin desegingarria ekidingo zuena. Espainiak patu inperiala zuen betearazteko eta patu horrek espainiar guztiak batzea lortuko zuen enpresa komun batean.

Espainiako koiuntura politikoari buruz

Demokrazia

1933an José Antonio Primo de Riverak Falage Espainola sortu zuen, Madrileko Komediaren antzokian, eta hauxe esan zuen bere hitzaldian:

Aldi berean, José Antoniok, militar espainiarrak zirikatu zituen estatu kolpe bat eman zezaten behean idatzita dagoen moduan:

Katolizismoa

Katolizismoa Primo de Riveraren kontzeptu erabilienetarikoetan dago. F.E.-ren Puntos Iniciales irakur daiteke: "Bizitzaren interpretazio katolikoa da, lehenengo, egiazkoa, baina gainera, historikoki Espainiarra"; Tradizioa eta erlijioa esaldi honetan batuz. Espainiaren unibertsaltasuna ere hor dago: "Nora gidatu gaitzake gure jatorri nazionala gure munduko mandatuaren konstante katolikoak aurkitzera baino? Bere bizitza militante eta sakrifizio kontzeptuan, bere zentzu militar eta katolikoa nahasten du; eta zalantzarik gabe bere influentzia justizia sozialaren zentzuan eta bere paternalismo politikoan ikusten da. Horrela beti mantendu zuen Espainiako edozein eraikitzea zentzu katolikoa izan behar du.

Konspirazioak II Errepublikaren kontra, fusilamendua eta ondorioak

Martxoaren 14an, Primo De Rivera Madrileko kartzelan sartzen da armen jabetza ilizitoagatik, eta ondoren, Ekainaren 5an, Alacanteko kartzelara lekualdatua da. Kartzelatik, bisita erregimen erlaxatuari esker, Falange gidatzen jarraitzen zuen insurrekzio baten alde. Apirilaren amaieran ejertzitoko ofizialei zuzendutako karta bat idazten du, bertan altxamendu aldeko deia egiten zen.

1936ko Uztailaren 18 insurrekzioa gertatzean, Jose Antonio Primo de Rivera oraindik Alicanteko kartzelan zegoen preso. Aurreko egunean, bera eta bere anaia bere ondasunak biltzen zeuden, bere irteera ziurtzat jotzen zuenaren seinale. Aurretik bere ihesaren plan batzuk egon ziren, haien artean Oran, Argelia edota Mallorcara eramango luketena itsasontzi baten. Danak porrot egin zuten hasi baino lehenago. Altxamendua Valentzia eta Alacanten porrot egin zuen eta hau bere askapenaren saiakerak zapuztu zituen.


Hilketaren azken 4 hilabeteetan, Primo de Rivera bere diskurtsoa leundu zuen. Hilabete batzuk lehenago gerrari buruzko iritziak azaldu zituen: "Aurrerapen elementua da. Guztiz beharrezkoa da!". Hilabete horietan adiskidetze eta areriotasunen bukaerari buruz hitz egingo du. Indizio argiak daude, gerraren ondorio zorigaiztokoak ikusiz, bere askapenaren alde lagundu nahi zuen Ezinezkoa da Jose Antonio, bere zeldan inkomunikatua eta heriotzatik at egiteko aukera urriak zituela jakinaren gainean, garai latzak biziko zituela biolentziarekiko zuen jarrerari buruz hausnartzean. Lau hilabete horien buruan Jose Antonio egindako transformazioa, ideia sortarazi zuen, ondoren oso zabaldua, Espainiar gerra zibileko bi bandoak beradiskitzeko aukera galdua zela. Abuztuan gatazka gelditzeko plan bat proposatu zuen. 14. egunean, Jose Antoniok Martin Echeverriari (Levanteko Junta delegatuaren idazkaria) honakoa esan zion: "Espainia desegiten ari da. Bando baten garaipen absolutua, inorengandik gainbegiratu barik, berriz ere Gerra karlistak ekarri ditzake: Atzerapena non ordena sozial, politiko eta ekonomia garaipen guztiak galduko dira, iluntasun eta trakestasun aro batean sartuz".


Bi aldeko orri bat idatzi zituen egungo egoera politiko aztertuz eta gatazka burutzeko akordio batzuk definitzen ziren; Beste orrian beradiskidatze gobernua osatuko zuten gizonen zerrenda agertzen da. Bere planean Errepublikar legaltasunaren onartzea onesten da eta amnistia preso matxinatu guztientzako. Beradiskidatze gobernua errepublikano moderatuak osatzen zituzten gehien bat, eta ez zegoen bertan militar bat bera erez. Gobernuak ez zuen plana kontutan izan, eta Martinez Barrioren uztez, matxinoak ez lituzkete armak utziko proposamen horrekin.


Bere testamentuan hurrengo nahia edo desioa azaltzen du: «Neurea izatea diskordia zibiletan isuritako azken espainiar odol tanta.» Bere esaldi famatuenetariko batetan: «Espainiako herri guztiak, haien desberdintasun guztiekin, patuaren batasunean armonizatuak sentitzea.» Bere heriotzaren albistea arin heldu zen zona nazionalera, hurrengo urtetan isilarazia izanik. Bere martiri irudia buruzagi politikoa baino erabilgarriagoa zen. Gainera Primo de Rivera "bizirik" zegoen bitartean falangista buruzagiak ez zuten beste lider bat bilatuko, Franco botere guztia bere eskuetan biltzea erraztuz.

Gerra bukatzean, bere gorputza Alacantetik Escorialera eraman zen lepoan, eta Valle de los Caidos basilika bukatzean Francisco Franco bere gorpua bertara eraman eta ehortzea agindu zuen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Faxismoa
  • Frankismoa
  • Nazionalsozialismoa
  • Ramiro Ledesma Ramos

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: José Antonio Primo de Rivera by Wikipedia (Historical)



PEUGEOT 205