Aller au contenu principal

Apirilaren 30


Apirilaren 30


Apirilaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeigarren eguna da, 121garrena bisurteetan. 245 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1979 – ETAk, Juan A. Diaz Roman goardia zibila erail zuen Oñatin.
  • 1992 – Gendarmeek Eric Lexardoi gazte ortzaiztarra, Ipar Euskal Herriko lehen intsumisoa atxilotu zuten. Bi egunen buruan Patxa kolektiboak deitutako Martxa Antimilitaristan Jean François Lefort Lof eta Nikolas Padrones intsumisoak ere atxilotu zituzten.
  • 2008 – Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea espetxera bidali zuen.
  • 2013 – Bilbon Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikin berriak inauguratu ziren.
  • 2016 – Eurovision Abesti Lehiaketak jaialdian Ikurrina eta estaturik gabeko herrialdeen banderak erakustea debekatua zegoela iragarri zuen.

Mundua

  • 311 – Diokleziano enperadoreak kristauen aurka hasitako jazarraldia amaitu zen.
  • 642 – Txindasvinto bisigodoen errege izendatu zuten.
  • 1492 – Errege-erregina Katolikoek Kristobal Kolonen itsasaldia hasteko agindu zuten.
  • 1524 – Sesiako gudua: Karlos Lannoykoaren agindupeko espainiar indarrek William de Bonniveten Frantziako armada garaitu zuten Italian. Frantzia Italiako penintsulatik erretiratu zen.
  • 1803 – Louisianaren erosketa: Ameriketako Estatu Batuek Frantziak Ipar Amerikan zituen lurrak erosi zituen.
  • 1838 – Nikaraguak independentzia aldarrikatu zuen, Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuak uzteko.
  • 1975 – Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuek Saigon hiriburua bereganatu zuten

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1969 – Seaska sortu zuten: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen federazioa.
  • 1998 – Montxo Armendariz zine zuzendari nafarrak Vianako Printzea Saria jaso zuen.
  • 2016 – Almadiaren Eguna Erronkaribarko Burgi udalerrian ospatu zen.

Mundua

  • 1986 – Peter Faiman australiar zinema zuzendariak zuzendu eta Paul Hogan eta Linda Kozlowski aktoreek antzeztutako Crocodile Dundee filma estreinatu zen.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

  • 1939 – Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 6-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
  • 2012 – Hernani Rugby Elkarteak euskal errugbi taldeak Santitas Alcobendas Rugby taldeari Madrilgo Erkidegoko Alcobendas hirian jokatutako joaneko partiduan 19-18 irabazi ondoren Espainiako Ohorezko Errugbi Ligarako igoera bereganatzea lortu zuen.

Mundua

  • 2022ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketan Ingalaterra izan zen irabazle.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1331 – Gaston III.a Foix-Biarnokoa, Foixko konde eta Bearnoko bizkondea (h. 1391).
  • 1694 – Joanes-Galand Olabaratz, Saubatxukutuneako jauna, lapurtar itsasgizona, kortsario eta militarra izandakoa (h. 1778).
  • 1815 – Pedro Jose Samper, nafar idazlea eta apaiza (h. 1870).
  • 1831 – Bilintx, euskal bertsolari eta poeta erromantikoa (h. 1876).
  • 1840 – Etiene Lapeire, euskal idazle eta apaiza (h. 1930).
  • 1875 – Wilhelm Wakonigg, austriar jatorriko bilbotar enpresari, ingeniari eta diplomatikoa (h. 1936).
  • 1878 – Juan José Maiztegi, bizkaitar apaiza (h. 1943).
  • 1880 – Juan Bautista Urkia, Gaztelu, gipuzkoar bertsolaria (h. 1934).
  • 1883 – Indalecio Prieto, euskal herritar politikari sozialista, Madrilen (h. 1962).
  • 1891 – Leopoldo Menéndez, bizkaitar militarra (h. 1960).
  • 1908 – Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea (h. 1999).
  • 1913 – Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria (h. 1976).
  • 1932 –
    • Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea, Madrilen (h. 2016).
    • Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea (h. 2000).
  • 1946 – Agustin Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
  • 1950 – Amelia Baldeón Iñigo, arabar arkeologoa, Arabako Arkeologia Museoko zuzendaria.
  • 1951 – Anton Latxa, bizkaitar abeslari eta musikaria, Oskorri taldeko sortzaileetarikoa.
  • 1955 – Fernando Maura, bizkaitar politikari eta abokatua.
  • 1959 – Jose Luis Otamendi, gipuzkoar idazlea.
  • 1961 – Iñaki Kijera Zelarain, manifestazio batean Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hildako donostiar gaztea (h. 1979).
  • 1967 – Ibon Urbieta, gipuzkoar arraunlari ohia.
  • 1971 – Manu Ortega, bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea.
  • 1974 – Allende Arnaiz Garmendia, diziplina anitzeko gipuzkoar artista.
  • 1976 – Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea.
  • 1980 – Tania Lamarca, arabar gimnasta ohi eta entrenatzailea.
  • 1982 – Eider Olazar, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
  • 1984 –
    • Johañe Luro, zuberoar errugbilaria.
    • Alex Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
    • Txemi Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
  • 1985 – Aroa Gimeno, bizkaitar aktorea.
  • 1986 – Jon Irazustabarrena, gipuzkoar futbolaria.
  • 1987 – Lander Gabilondo, gipuzkoar futbolaria.
  • 1990 – Peru Ansorena, Txirri junior, donostiar pailazoa.
  • 1991 – Igor Arnaez, bizkaitar futbolaria.
  • 1995 – Imanol Gartziandia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
  • 1996 – Josune Arakistain, gipuzkoar trikitilaria.
  • 1997 – Jesús Aientsa, nafar futbolaria.
  • 1999 – Olatz Arregui, gipuzkoar piraguista, eslalon modalitatean aditua.
  • 2001 – Unai Naveira, bizkaitar futbolaria.

Mundua

  • 1245 – Filipe III.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1285).
  • 1310 – Kasimiro III.a Poloniakoa, Poloniako erregea (h. 1370).
  • 1504 – Francesco Primaticcio, italiar margolaria (h. 1570).
  • 1662 – Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina (h. 1694).
  • 1777 – Carl Friedrich Gauss, alemaniar matematikari, astronomo eta fisikaria (h. 1855).
  • 1835 – Franz Defregger, Tiroldar jatorriko Austriar margolaria (h. 1921).
  • 1845 – Joaquim Pedro de Oliveira Martins, portugaldar politikaria eta idazlea (h. 1894).
  • 1848 – Eugène Simon, frantziar araknologo, entomologo eta botanikaria, historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria (h. 1924).
  • 1857 – Eugen Bleuler, suitzar psikiatra (h. 1939).
  • 1864 – Maria Gordon, eskoziar geologo eta paleontologoa (h. 1939).
  • 1870 –
    • Franz Lehár, hungariar jatorriko austriar musikagilea (h. 1948).
    • Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea (h. 1944).
  • 1878 – Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea (h. 1944).
  • 1883 – Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria (h. 1923).
  • 1885 – Luigi Russolo, italiar margolaria eta musikagilea (h. 1947).
  • 1887 – Alfonso Calzolari, italiar txirrindularia (h. 1983).
  • 1893 – Joachim von Ribbentrop, Alemania Naziko ministroa (h. 1946).
  • 1901 – Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1985).
  • 1902 – Theodore William Schultz, estatubatuar ekonomista, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1998).
  • 1908 – Eve Arden, estatubatuar aktorea (h. 1990).
  • 1909 – Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (h. 2004).
  • 1912 – Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria (h. 1995).
  • 1913 – Yasuo Suzuki, japoniar futbolaria (h. 2000).
  • 1916 –
    • Phil Brown, estatubatuar aktorea (h. 2006).
    • Claude Shannon, estatubatuar matematikaria, informazioaren teoriaren aitatzat hartua (h. 2001).
  • 1920 – Gerda Lerner, austriar-estatubatuar historialari, idazle eta ekintzailea (h. 2013).
  • 1926 –
    • Cloris Leachman, estatubatuar aktorea (h. 2021).
    • François Morellet, frantziar margolaria (h. 2016).
  • 1932 – Antonio Tejero, espainiar militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpearen buruzagietako bat.
  • 1936 – Antonio García Bellido, espainiar biologo eta ikertzailea.
  • 1943 – Frederick Chiluba, Zambiako presidentea (h. 2011).
  • 1944 –
    • María Eugenia Aubet, kataluniar arkeologo eta historialaria, arkeologia feniziar-punikoan espezializatua (h. 2024).
    • Félix de Azúa, espainar idazle eta unibertsitate irakaslea.
    • Jill Clayburgh, estatubatuar aktorea (h. 2010).
    • Peter Dixon, ingeles errugbilaria (h. 2023).
  • 1946 – Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea.
  • 1947 – Jaume Cabré, kataluniar idazle eta gidoilaria.
  • 1948 – Perry King, estatubatuar aktorea.
  • 1949 – António Guterres, Portugalgo lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia.
  • 1952 – Jacques Audiard, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea.
  • 1954 – Jane Campion, zeelandaberritar zinema-zuzendaria.
  • 1956 – Lars von Trier, daniar zinema zuzendaria.
  • 1959 – Stephen Harper, Kanadako lehen ministroa.
  • 1960 –
    • Beata Poźniak, poloniar aktorea, zinema zuzendaria, ekintzailea, feminista, margolaria eta modeloa.
    • Cathy Xaudaró, espainiar gimnasta erritmiko ohia eta entrenatzailea.
  • 1961 –
    • Eva Illouz, frantziar-israeldar soziologo eta irakaslea, sentimenduen eta kulturaren soziologian berezitua.
    • Isiah Thomas, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, bere garaiko saskibaloi antolatzaile onenetakoa.
  • 1963 – Alicia Miyares, espainiar filosofo eta idazle feminista.
  • 1964 – Lorenzo Staelens, belgikar futbolari ohia.
  • 1966 – Margarida Pinto, portugaldar aktorea, kazetaria, aurkezlea eta idazlea.
  • 1967 – Philipp Kirkorov, bulgariar-armeniar jatorriko errusiar pop abeslaria.
  • 1968 – Verona Pooth, alemaniar modelo, telebistako izar, ikono komertzial eta negozio emakumea.
  • 1969 –
    • Justine Greening, britainiar politikaria.
    • Paulo Jr., brasildar musikaria, Sepultura taldeko baxu-jolea.
  • 1970 – Halit Ergenç, turkiar aktorea.
  • 1971 – John Boyne, irlandar idazlea.
  • 1972 –
    • Hiroaki Morishima, japoniar futbolari ohia.
    • Juanjo Saez, kataluniar ilustratzailea.
  • 1974 –
    • Tomoya Endo, japoniar futbolari ohia.
    • Reckya Madougou, benindar politikari eta enpresaburua.
  • 1975 – Johnny Galecki, estatubatuar aktorea.
  • 1977 – Robert Conley, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
  • 1978 – Sandra Hüller, alemaniar aktorea.
  • 1980 – Luis Scola, argentinar saskibaloi-jokalaria.
  • 1981 – Kunal Nayyar, indiar jatorriko britainiar aktorea.
  • 1982 – Kirsten Dunst, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
  • 1985 – Gal Gadot, israeldar aktore eta modeloa.
  • 1986 –
    • Trixie Maristela, filipinar LGBT eskubideen aldeko ekintzaile, aktore eta modelo transgeneroa.
    • Elena Rosell, espainiar motoziklismo-pilotua.
  • 1988 – Ana de Armas, kubatar aktorea.
  • 1989 – Raúl García Carnero, espainiar futbolaria.
  • 1990 –
    • Rigoberta Bandini, kataluniar bikoizketako aktorea, dramaturga eta pop abeslaria.
    • Jonathan Brownlee, britainiar triatleta.
    • Maru Díaz, Podemos alderdiko aragoitar politikaria.
  • 1992 – Marc-André ter Stegen, alemaniar futbolaria.
  • 1996 – Jemima Osunde, nigeriar aktore, modelo eta telebista aurkezlea.
  • 1998 – Felipe dos Anjos, brasildar saskibaloi jokalaria.
  • 1999 – Thomas Gallo, argentinar errugbilaria.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1731 – Pedro Karrera, gipuzkoar arkitektoa (j. 1679).
  • 1852 – Felipa Gisasola, gipuzkoar marrazkilari, bitxigile eta damaskinatzailea (h. 1939).
  • 1889 – Estanislao Urkixo Landaluze, arabar enpresaria, Madrilen (j. 1816).
  • 1890 – Manuel Maria Etxarri, gipuzkoar zirujaua, kapitain karlista eta Karlos Maria Isidro Borboikoaren eta Karlos Luis Borboikoaren zerbitzari eta aholkularia, Austrian (j. 1811).
  • 1981 – Paco Bienzobas, euskal herritar futbolaria (j. 1909).
  • 1984 – Lola Rodríguez Aragón, errioxar opera abeslari sopranoa eta musika-irakaslea, Iruñean (j. 1910).
  • 1991 – Cesareo Gabarain, gipuzkoar apaiza eta musikagilea (j. 1936).
  • 2001 – Cipriano Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1922).
  • 2008 – Henrike Knorr, euskal hizkuntzalaria, idazlea eta euskaltzain osoa (j. 1947).
  • 2020 – Lurdes Huizi, nafar irakaslea (j. 1958).

Mundua

  • 65 – Lukano, latinezko poeta, Seneka filosofoaren iloba (j. 39).
  • 1305 – Roger de Flor, kataluniar abenturazalea.
  • 1341 – Joan III.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1286).
  • 1632 –
    • Sigismundo III.a Vasa, Poloniako eta Suediako erregea (j. 1566).
    • Tillyko kondea, belgikarra, Liga Santuaren armadako burua (j. 1559).
  • 1655 – Eustache Le Sueur, frantziar margolaria (j. 1617).
  • 1755 – Jean-Baptiste Oudry, frantziar margolaria (j. 1686).
  • 1795 – Jean-Jacques Barthélemy, frantziar apaiz, antropologo, arkeologo, numismatikari eta idazlea (i. 1716).
  • 1847 – Karlos Austria-Teschengoa, Austriar armadaren komandantea (j. 1771).
  • 1865 – Robert FitzRoy, Royal Navyko ofizial ingelesa eta zientzialaria, eguraldiaren iragarpenetan aitzindaria (j. 1805).
  • 1883 – Édouard Manet, frantziar margolaria (j. 1832).
  • 1885 – Jens Peter Jacobsen, daniar idazle eta zientzialaria, Danimarkako lehenengo idazle naturalista (j. 1847).
  • 1887 – Jacob Christian Jacobsen, daniar enpresagizon eta filantropoa (j. 1811).
  • 1900 – Jean François Bladé, frantziar historialaria (j. 1827).
  • 1910 – Jean Moréas, frantziar olerkaria (j. 1856).
  • 1926 – Bessie Coleman, estatubatuar hegazkinlaria, pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea (j. 1892).
  • 1933 – Anna de Noailles, frantziar idazlea (j. 1876).
  • 1936 –
    • Alfred Edward Housman, ingeles aditu klasiko eta olerkaria (h. 1859).
    • Carlos José Solórzano, Nikaraguako presidentea (j. 1860).
  • 1941 – Edwin Stanton Porter, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1870).
  • 1943 –
    • Otto Jespersen, daniar hizkuntzalaria (j. 1860).
    • Beatrice Webb, ingeles soziologo, ekonomilari, sozialista eta gizarte ekintzailea (j. 1858).
  • 1944 – Paul Poiret, frantziar moda diseinatzailea (j. 1879).
  • 1945 –
    • Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (j. 1889).
    • Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (j. 1912).
    • David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (j. 1873).
  • 1947 – Francesc Cambó, kataluniar politikari kontserbadorea, abokatua eta finantzaria (j. 1876).
  • 1956 – Alben W. Barkley, AEBetako 35. presidenteordea (j. 1877).
  • 1961 – Jessie Fauset, afroamerikar editorea, poeta, saiakeragilea eta eleberrigilea (j. 1882).
  • 1962 – Jameson Adams, britainiar meteorologoa eta Antartikako esploratzailea (j. 1880).
  • 1963 – Vicente Risco, galiziar politikari eta idazlea (j. 1884).
  • 1972 – Clara Campoamor, espainiar politikaria, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea (j. 1888).
  • 1974 – Agnes Moorehead, estatubatuar aktorea (j. 1900).
  • 1981 – María Josefa Cerrato Rodríguez, Espainian albaitaritzako unibertsitate-titulua lortu zuen lehen emakumea (j. 1897).
  • 1982 – Taisen Deshimaru, japoniar Sōtō Zen maisu budista (j. 1914).
  • 1983 –
    • George Balanchine, errusiar musikagile, dantzari eta koreografoa (j. 1904).
    • Muddy Waters, estatubatuar blues musikaria, Chicagoko bluesaren aitatzat hartua (j. 1915).
  • 1986 – Robert Stevenson, britainiar ekoizle, zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1905).
  • 1989 – Sergio Leone, italiar gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria, spaghetti western azpigeneroaren sortzailetzat joa (j. 1929).
  • 1990 –
    • Paul Sears, estatubatuar ekologista (j. 1891).
    • Antoine Vitez, frantziar antzezlea, zuzendaria eta idazlea (j. 1930).
  • 1993 – Waruhiu Itote, Mau Mau matxinadako buruzagietako bat (j. 1922).
  • 1994 – Roland Ratzenberger, 1 Formulako austriar pilotua, istripu baten ondorioz (j. 1960).
  • 1998 – Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (j. 1923).
  • 2000 – Poul Hartling, Danimarkako lehen ministroa (j. 1914).
  • 2006 –
    • Jean-François Revel, frantziar kazetari, filosofo eta idazlea (j. 1924).
    • Pramoedya Ananta Toer, indonesiar idazlea, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat (j. 1925).
  • 2009 – Venetia Burney, ingeles emakumea, Pluton izena lehen aldiz proposatu zuena, 11 urte zituela (j. 1918).
  • 2010 – Jordi Estadella, kataluniar kazetari, gastronomo, irrati esatari, telebistako aurkezle eta bikoiztailea (j. 1948).
  • 2011 –
    • Daniel Quillen, estatubatuar matematikaria (j. 1940).
    • Ernesto Sabato, argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea (j. 1911).
  • 2012 – E. J. Potter, estatubatuar motozikleta diseinatzaile eta lasterkaria (j. 1941).
  • 2013 – Viviane Forrester, frantziar saiakeragile, eleberrigile, kazetari eta literatur kritikaria (j. 1925).
  • 2015 – Ben E. King, estatubatuar soul eta abeslaria (j. 1938).
  • 2016 – Harold Kroto, ingeles kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel saria (j. 1939).
  • 2017 – Ueli Steck, suitzar alpinista, Nuptse mendian (j. 1976).
  • 2019 –
    • Anémone, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1950).
    • Peter Mayhew, ingeles-estatubatuar aktorea, Star Wars film sagan Chewbacca pertsonaiaren antzezlea (j. 1944).
  • 2020 – Tony Allen, nigeriar musikaria (j. 1940).
  • 2023 – Ralph Boston, estatubatuar atleta, luzera jauzian espezializatua (j. 1939).
  • 2024 – Paul Auster, estatubatuar eleberrigilea (j. 1947).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Aloña eta Eneritz.

Kanpo estekak


Apirilaren 29 | Urteko egutegi | Maiatzaren 1

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Apirilaren 30 by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION