Aller au contenu principal

Ekainaren 30


Ekainaren 30


Ekainaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita batgarren eguna da, 182.a bisurteetan. 184 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1521 – Noaingo gudua egin zuten Getzen. Nafarroako armada eta Espainiako armada inperialaren arteko gudu honen ondorioz Nafarroako Erresuma berreskuratzeko azken ahalegina zapuztuta geratu zen.
  • 1522 – San Martzialeko guduan Irungo miliziek Gaztelako Erresumaren interesak defendatu zituzten, Nafarroako Erresumaren erresistentziaren aurka.
  • 1834 – 1834ko Gipuzkoako uholdeak: Gipuzkoa mendebaldean 39 pertsona hil ziren uholdeen eraginez.
  • 1931 – Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ezkio herrian zazpi eta hamaika urteko bi neska-mutikoei Ama Birjinaren ustezko agerpena jazo zitzaien.
  • 1984 – Istilu oso gogorrak izan ziren Donostian manifestarien eta Espainiako Poliziaren artean. Debekatuta izan zen preso eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioa deitua zuten Amnistiaren Aldeko Batzordeek.
  • 1995 – Rosa Zarra donostiarra hil zen, 58 urterekin, Ertzaintzaren gomazko pilota batek jo eta zortzi egunera. Epaileak soilik bertsio ofiziala hartu zuen aintzat.
  • 1998 – PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritza utzi eta 1994ean osaturiko EAJ eta EArekin baterako gobernatzeko akordioa bertan behera geratu zen.
  • 2011 – BBK, Kutxa eta Vitalek bat egitea erabaki eta 2012ko urtarrilean Kutxa Bank elkarte anonimoa abiatu nahi zuten.

Mundua

  • 1908 – Tunguskako gertakaria: Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
  • 1934 – Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortsaz kanporatu zituen Laban luzeen gaua deiturikoan.
  • 1952 – Marshall Planaren diru-laguntzak amaitu ziren.
  • 2005 – Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
  • 2009 – 153 pertsona hil ziren Yemendik Komore Uharteetara zihoan hegazkin batek istripua izan ostean.

Arte eta kultura

Euskal Herria

Mundua

  • 1976 – The Outlaw Josey Wales ("Josey Wales Legekanpokoa") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta antzeztu zuelarik.
  • 1993 – The Firm ("Estalkia") filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Tom Cruise, Jeanne Tripplehorn, Gene Hackman, Ed Harris, Holly Hunter, Hal Holbrook eta David Strathairn aktoreek antzeztu zutelarik.
  • 1995 – Apolo 13 filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Tom Hanks, Kevin Bacon, Bill Paxton, Gary Sinise eta Ed Harris aktoreek antzeztu zutelarik.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

  • 1905 – Albert Einsteinek erlatibitate berezia garatzen duen paperak argitaratu zituen

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

  • 2002 – Brasilek Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen Alemaniari 2-0 irabazita.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1533 – Martin Arradakoa, nafar misiolaria (h. 1578).
  • 1875 –
    • Jose Borboi-Parmakoa, Parmako dukegaia (h. 1950).
    • Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, Santanderren (h. 1936).
  • 1901 – Pablo Rada, Espainiako Aireko Armadako nafar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (h. 1969).
  • 1905 – Asunción García Asarta, bilbotar artista (h. 1986).
  • 1914 – Xabier Peña, euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea (h. 1980).
  • 1916 – Manuel Oñatibia, gipuzkoar idazlea (h. 1997).
  • 1929 – Juan Ignacio Uria, gipuzkoar politikaria, Azkoitiako alkatea (h. 2015).
  • 1938 – Pedro Olea, bizkaitar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
  • 1940 – Victor Erize, bizkaitar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
  • 1946 – Jose Ramon Esnaola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
  • 1947 –
    • Alberto Antzizu, nafar pilotari ohia.
    • Xarles Bidegain, lapurtar euskaltzain eta ikertzailea.
  • 1969 – Yogurinha Borova, arabar aktore, show woman eta kabaretaria.
  • 1976 – Raúl García Fernández, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1980 – Julen Urbano, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1984 – Hodei Collazo, gipuzkoar surflaria.
  • 1988 – Zuriñe Rodríguez Lara, arabar kazetaria eta ikerlari feminista.
  • 1989 – Ane Aldalur, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
  • 1999 – Aritz Pascual, bizkaitar futbolaria.
  • 2000 – Ainhoa Larrañaga, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
  • 2004 - Luken Beitia, gipuzkoar futbolaria.

Mundua

  • 1470 – Karlos VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1498).
  • 1685 – John Gay, ingeles olerkari eta antzerkigilea (h. 1732).
  • 1724 – Johann Julius Walbaum, alemaniar mediku, naturalista, zoologo eta taxonomista (h. 1799).
  • 1755 – Paul Barras, frantziar politikaria, Direktorioko kidea (h. 1829).
  • 1768 – Elizabeth Kortright Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (h. 1849).
  • 1775 – William Thompson, irlandar ekonomialaria (h. 1833).
  • 1789 – Horace Vernet, frantziar margolaria (h. 1863).
  • 1808 – Urbano Rattazzi, Italiako lehen ministroa (h. 1873).
  • 1814 – Franz von Dingelstedt, alemaniar idazlea (h. 1881).
  • 1819 – William A. Wheeler, Ameriketako Estatu Batuetako 19. presidenteordea (h. 1887).
  • 1878 – Maurice Legendre, frantziar intelektual katoliko eta hispanista (h. 1955).
  • 1884 – Georges Duhamel, frantziar idazlea (h. 1966).
  • 1893 –
    • Harold Laski, ingeles politikaria (h. 1950).
    • Walter Ulbricht, alemaniar politikaria, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (h. 1973).
  • 1899 –
    • Jón Helgason, islandiar hizkuntzalari eta poeta (h. 1986).
    • Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1969).
  • 1906 –
    • Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1967).
    • Tribhuvan Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1955).
  • 1909 – Juan Bosch, Dominikar Errepublikako presidentea eta dominikar literaturako idazle gailenetako bat (h. 2001).
  • 1911 – Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (h. 2004).
  • 1913 – Alfonso López Michelsen, Kolonbiako presidentea (h. 2007).
  • 1914 – Francisco da Costa Gomes, Portugalgo presidentea (h. 2001).
  • 1917 –
    • Susan Hayward, estatubatuar aktorea (h. 1975).
    • Lena Horne, estatubatuar abeslari, aktore, dantzari eta eskubide zibilen mugimenduko aktibista (h. 2010).
  • 1921 – Oswaldo López Arellano, Hondurasko presidente eta diktadorea (h. 2010).
  • 1925 – Philippe Jaccottet, suitzar poeta, prosagile eta itzultzailea (h. 2021).
  • 1926 – Paul Berg, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (h. 2023).
  • 1927 – Shirley Fry, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
  • 1930 –
    • Elena Espejo, espainiar aktore, errealizadore eta antzerki- eta zinema-ekoizlea.
    • Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (h. 2019).
  • 1932 – Mongo Beti, frantsesezko kamerundar idazlea (h. 2001).
  • 1933 – Mauricio Rosencof, uruguaitar idazlea.
  • 1935 – Lola Herrera, espainiar aktorea.
  • 1936 – Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (h. 2015).
  • 1938 – Arturo Azuela, mexikar idazlea (h. 2012).
  • 1939 – José Emilio Pacheco, mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria (h. 2014).
  • 1941 - Rosina Gomez Baeza, asturiar kultura-kudeatzailea, irakaslea eta itzultzailea.
  • 1945 – Sean Scully, irlandar margolaria.
  • 1949 – Alain Finkielkraut, frantziar filosofoa.
  • 1951 – Pōhiva Tuʻiʻonetoa, Tongako lehen ministroa (h. 2023).
  • 1954 – Serge Sargsian, Armeniako lehen ministroa.
  • 1955 – Egils Levits, Letoniako presidentea.
  • 1958 – Esa-Pekka Salonen, finlandiar orkestra-zuzendari eta musikagilea.
  • 1959 – Vincent D'Onofrio, estatubatuar aktorea.
  • 1963 – Yngwie Malmsteen, suediar gitarra elektriko-jotzaile, kantautore, konpotsatzaile eta taldeburua.
  • 1964 – Martin Weinek, austriar antzezle, protagonista, ardo ekoizlea eta artista.
  • 1965 – José Mota, espainiar umorista, aktore, imitatzaile eta gidoilaria.
  • 1966 – Mike Tyson, estatubatuar boxeolaria.
  • 1967 – Victoria Kaspi, estatubatuar-kanadar astrofisikaria.
  • 1970 – Leonardo Sbaraglia, argentinar aktorea.
  • 1972 –
    • Lindita Arapi, albaniar idazlea eta kazetaria.
    • Ramon Menezes, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1979 – Matisyahu, estatubatuar reggae abeslari judua.
  • 1981 –
    • Àlex Casademunt, kataluniar abeslaria, aktorea eta aurkezlea (h. 2021).
    • Barbora Špotáková, txekiar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezializatua.
  • 1983 – Cheryl, ingeles abeslaria eta dantzaria.
  • 1984 –
    • Ivan Koljević, montenegroar saskibaloi jokalaria.
    • Johnny Leoni, suitzar futbolaria.
  • 1985 – Michael Phelps, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
  • 1986 - Maya Zankoul, libanoar idazlea, artista bisuala, blogaria eta telebistako pertsonalitatea.
  • 1989 – Bruno Fratus, brasildar igerilaria.
  • 2000 – Joana Marcús, espainiar idazlea.
Collection James Bond 007

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1522 – Joanes Erramiritz de Bakedano, nafar buruzagi militarra.
  • 1609 – Matias Mares, frantziar inprimatzailea, Iruñean.
  • 1766 – Inazio Ibero, gipuzkoar arkitektoa (j. 1684).
  • 1931 – Léon Pradet-Balade, baxenafar politikaria (j. 1863).
  • 1972 – Francisco Madina, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (j. 1907).
  • 1979 – Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (j. 1911).
  • 1986 – Fernando Ansola, euskal herritar futbolaria (j. 1940).
  • 1993 – German Barkin, bizkaitar arrantzalea eta traineru estropadetako patroia (j. 1903).
  • 1995 – Rosa Zarra, donostiar emakumea, Ertzaintzak gomazko pilotaz eragindako zaurien ondorioz.
  • 1998 – Yon Etxaide, donostiar idazle oparoa (j. 1920).
  • 2007 – Jose Maria Orue, euskal herritar futbolaria, 18 urtez Athleticen jokatu zuena (j. 1931).
  • 2015 – Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (j. 1922).
  • 2018 – Jose Antonio Zaldua, nafar futbolaria (j. 1941).
  • 2020 –
    • José Llanos, gipuzkoar artista plastikoa, Esteponan (j. 1948).
    • Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista, Sevillan (j. 1923).

Mundua

  • 350 – Nepotiano, Konstantinotar dinastiaren partaidea.
  • 1522 – Johannes Reuchlin, alemaniar humanista eta exegeta (j. 1455).
  • 1607 – Caesar Baronius, italiar kardinal eta historialaria (j. 1538).
  • 1649 – Simon Vouet, frantziar margolaria (j. 1590).
  • 1734 – Pierre Guillaume de La Vieuxville, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1683).
  • 1817 – Abraham Werner, alemaniar biologoa eta geologoa, mineralogiaren aitzindaria (j. 1749).
  • 1826 – Clément Joseph Tissot, frantziar mediku militarra, gimnastikaren aitzindarietako bat (j. 1747).
  • 1857 – Alcide d'Orbigny, frantziar (edo bretainiar) naturalista (j. 1802).
  • 1908 – Thomas Hill, estatubatuar margolaria (j. 1829).
  • 1913 – Henri Rochefort, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (j. 1831).
  • 1919 –
    • Gaston Maspero, frantziar egiptologoa (j. 1846).
    • John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia, britainiar fisikaria (j. 1842).
  • 1934 –
    • Gustav von Kahr, bavariar politikaria (j. 1862).
    • Kurt von Schleicher, Alemaniako kantzilerra (j. 1882).
    • Gregor Strasser, alemaniar politikari nazia (j. 1892).
  • 1942 – Léon Daudet, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1867).
  • 1953 –
    • Elsa Beskow, haurrentzako liburuen idazle eta ilustratzaile suediarra (j. 1874).
    • Vsevolod Pudovkin, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1893).
  • 1966 – Giuseppe Farina, italiar auto-gidaria eta 1 Formula lehen munduko txapelduna (j. 1906).
  • 1971 –
    • Georgi Dobrovolski, sobietar pilotu eta kosmonauta, Soiuz 11 espazio misioan (j. 1928).
    • Herbert Biberman, estatubatuar gidoilaria eta zinema-zuzendaria (j. 1900).
  • 1973 – Nancy Mitford, ingeles eleberrigile, biografo eta kazetaria (j. 1904).
  • 1978 – Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (j. 1895).
  • 1980 – Eduardo Cadenas, espainiar politikari falangista, Arabako gobernadore zibila (j. c. 1903).
  • 1984 – Lillian Hellman, estatubatuar antzerkigile eta zinema gidoilaria (j. 1906).
  • 1989 – Hilmar Baunsgaard, Danimarkako lehen ministroa (j. 1920).
  • 1997 – Alcira Soust Scaffo, uruguaitar idazlea, poeta eta maistra (j. 1924).
  • 1999 – Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (j. 1923).
  • 2003 – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
  • 2005 – Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (j. 1907).
  • 2008 – Rose Dieng-Kuntz, senegaldar ordenagailu-zientzialaria, adimen artifizialean espezializatua (j. 1956).
  • 2009 – Pina Bausch, alemaniar dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria (j. 1940).
  • 2012 – Yitzhak Shamir, Israelgo lehen ministroa (j. 1915).
  • 2014 –
    • Pèire Bèc, frantziar hizkuntzalaria eta idazlea, Ozkitaniako literaturan espezialista eta gaskoierazko idazlea (j. 1921).
    • Paul Mazursky, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorea (j. 1930).
  • 2017 –
    • Rhona Ottolina, venezuelar politikaria (j. 1954).
    • Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (j. 1927).
  • 2019 – Momir Bulatović, Jugoslaviako lehen ministroa eta desegitearen ondoren lehendabiziko Montenegroko presidentea (j. 1956).
  • 2020 – Ida Haendel, judu jatorriko poloniar biolinista (j. 1928).
  • 2021 – Abbas Bonfoh, Togoko presidentea (j. 1948).
  • 2023 – Vahidin Musemić, bosniar futbolaria (j. 1946).
  • 2024 – Gilbert Desmet, belgikar txirrindularia (j. 1931).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Martxial/Guda/Gudane eta Getze.
  • Jaiegunak: San Martzial (Irun), Irungo alardea.


Kanpo estekak


Ekainaren 29 | Urteko egutegi | Uztailaren 1

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ekainaren 30 by Wikipedia (Historical)